Guadalquivirreko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariak Aldundian
Guadalquivirreko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariak Aldundian
Bi jardunaldi dira, bisita eta esperientzien partekatze ekimenak, “Penintsulako Iparra eta Hegoa” arro hidrologikoetan.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak, José Ignacio Asensiok, eta Obra Hidraulikoetako Zuzendariak, gaur goizean hartu dute Guadalquivirreko Konfederazio Hidrologikoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian. Bisita bi egunetan egingo da, maiatzaren 10 eta 11n.
Jardunaldi hauetara Guadalquivirreko Konfederazio Hidrografikoko Ur azpiko eta Hidrologiako arduradunak joango dira, Mariano Palancar (Guadalquivirreko Konfederazio Hidrologikoko Ur azpiko eta Hidrologiako zerbitzuburua) eta Manuel Floriano Domínguez (Ur azpiko eta Hidrologiako Aforu eta Estatistika ataleko burua). Zuzenean Gipuzkoako aforalekuetan erabiltzen diren teknika eta instrumentazioak ezagutzeko.
Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoko kideak ere izan dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta: Noemí López, Felipe Román eta Gorka Villar.
Ekitaldia esperientzien partekatzearekin hasi da. Bertan, Iberiar Penintsulako Ipar eta Hegoaldeko arro hidrologikoen ezaugarriak, ezberdintasunak eta berdintasunak azaldu dira.
Ondoren, Lasarte-Oriako aforalekua bisitatu da, Gipuzkoako handiena eta 795 Km2-ko arro drainatua kontrolatzen du. Oiartzuneko aforalekuan ere izan dira, bere emaria Penintsulako eremu euritsuenetariko batetik dator, urtean 2500 mm-ko plubiometria duelarik.
Bihar bisitekin jarraituko dute, Gipuzkoako erreken arroaren goi eta behe aldean: Leizaran, Urumea eta Araxes.
1667