Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak turismo adimenduko proiektu piloto bat martxan jarriko du turisten jarraibideak ezagutzeko

Aldundiak turismo adimenduko proiektu piloto bat martxan jarriko du turisten jarraibideak ezagutzeko

Datuak beharrezkoak ditugu eskaintza pertsonalizatuak eta gustokoak eskaintzeko

Aldundiak sustatutako “Turismo adimendurako erronka teknologikoak” izeneko UPV-EHU-ko uda ikastaroko inaugurazioan Denis Itxasok iragarri du hilabete barru Aldundiak turismo adimenduko proiketu pilotu bat martxan jarriko duela teknologia berriak erabiliz turisten portaerazko jarraibideak, kontsumo mota, ibilibideak, etab ezagutzeko eta bide batez, eskaintza pertsonalizatuak eta euren gustoakoak eskaini ahal izateko.

IIkastaroaren zuzendariak dira Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria eta Jesús Herrero Teknaliako turismo arloko arduraduna.

Ikastaro honen bitartez “Turismo adimendua” kontzeptua garatu nahi da: nola Informazio- eta Komunikazio-Teknologiek (IKT) eragiten ari zaizkien sektoreko agente guztiei: administrazio publikoari, enpresei eta erabiltzaile turistei. Perspektiba kritikotik, norakoen kudeaketaren hobekuntzaren, enpresen lehiakortasunaren eta turistaren esperientziaren gozamenaren gaineko eragin erreala aztertuko da. Azken joera teknologikoei eta bere etorkizuneko inpaktuaren gaineko aurreikuspenari ekingo zaio.

Helburuak dira gaurko testuinguruan IKT-ek (Informazio- eta Komunikazio-Teknologiak) Turismorako eskaintzen dituzten beharrak eta aukerak aztertzea; agente guztien aldetik nola onartzen eta erabiltzen ari den teknologia aztertzea: administrazio publikoa, enpresak eta turistak berak; Sektorean sortzen ari den informazio-kantitate handia (Big Data) nola kudeatzen eta analizatzen ari den hausnartzea eta ildo honetan erronka berriak eta aukerak proposatzea; Iraunkorra den eta bertakoaren bizi-kalitatea kaltetzen ez duen “Norako Turistiko Adimendua” izatera heltzeko erronkak eta ibilbide-orria proposatzea eta norako Turistiko Adimenduaren ikuspegitik San Sebastian Region norakoaren beharrak eta aukerak identifikatzea.

  

1507