Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Hiru astez jarraian ez da COVID-19 dutenen heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Hiru astez jarraian ez da COVID-19 dutenen heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken 15 egunetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren berri eman du, eta azken bi egunetan, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, ez da heriotzarik, kutsatze berririk ezta altarik ere izan. Hiru aste dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik eman ez dela Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta 15 egun kasu positibo berririk atzeman gabe.

          Beraz, asteburuan ez da aldaketarik izan; horregatik, gaur arte, 382 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna, 167 lagun hil dira eta 13k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hurrenez hurren: %68, %29,7 eta %2,3.

Gaixo jarraitzen duten 13 pertsona horiek bi egoitza-zentrotan bizi dira, eta horietako bat ospitalean dago. COVID-19 kasu positiboak izan zituzten 16 zentrotatik 14 geratu dira birusik gabe, eta hauek dira egoitzak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.

  

1448