Hondarribiko azken sexu-erasoa gaitzesteko adierazpena
Hondarribiko azken sexu-erasoa gaitzesteko adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, larunbat goizaldean Hondarribian izandako sexu-erasoa irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du.
Puntu morea
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, larunbat goizaldean Hondarribian izandako sexu-erasoa irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du, eta dei egiten die herritar guztiei Udalak gaur arratsalderako (19:00, Martxoak 8 plaza) deitutako gaitzespen-elkarretaratzearekin bat egiteko. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die erasoaren biktimari, bai eta haren senide eta gertukoei ere.
Adierazpen honen bidez, foru erakundeak emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso eta jarrera gaitzesteko konpromiso irmoa berresten du. Sexu-erasoa gure gizartearen desberdintasunetik eta matxismotik sortzen den mendekotasun matxistaren adierazpenik gogorrenetako bat da, hain zuzen.
Gipuzkoako Foru Aldundian, beste behin ere, berdintasuna aldarrikatzen dugu, emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, baita pertsonaren duintasuna, askatasuna eta osotasun fisikoa ere, pertsona guztien eskubideak direlako. Eskubide horien aurkako jokabideek ez dute lekurik gure gizartean, inolako testuingurutan.
2386