Futbol-neurketa batean euskararen inguruan epaileak azaldutako aurreiritziak salatu ditu Aldundiak
Futbol-neurketa batean euskararen inguruan epaileak azaldutako aurreiritziak salatu ditu Aldundiak
Kirola euskara sustatzeko tresna baliogarritzat jo du Itxasok.
Diputatu Nagusiorde eta Kultura eta Kiroleko Diputatu den Denis Itxasok azalpenak eskatuko dizkiola Federazioari iragarri du eta kirola euskara sustatzeko tresna baliogarria dela aldarrikatu du. “Ofiziala den hizkuntz baten inguruan honelako mesfidantza eta aurreiritziak ulertezinak dira”.
Preferente mailako atzoko neurketa batean epaileak euskaraz hitz egitea debekatu zien jokalariei.
Aldundiak elkartasuna azaldu die atzo epaileak euskeraz hitz egitea debekatu zien Idiazabal eta Elgoibarko preferente mailako jokalariei eta honelako jokabideak eta aurreiritziak salatu ditu.
Denis Itxasoren arabera “ahaleginak egiten ditugu kirola euskera sustatzeko tresna baliogarria izan dadin eta honelako gertaerak mesfidantza sortzen dituzte. Gertatutakoa salatzen dugu eta azalpenak eskatuko ditugu. Kirola euskararen normalkuntzarako topalekua dela eta berdintasunaren balioa, baita hizkuntz-berdintasunarena ere, sustatzeko dela uste dugu eta horregatik, azalpenak eskatuko dizkiogu Federazioari.
Kultura Departamentutik egiten dugun deialdia da erabateko normaltasunez erabiltzea euskara nahiz gaztelera. Euskara hizkuntz ofiziala da eta epaile honen jokabidea ezin dugu onartu, esan du Itxasok.
1514