Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Indarkeria hiritarraren eta Bizikidetzaren eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren Mundu Foroa

Indarkeria hiritarraren eta Bizikidetzaren eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren Mundu Foroa

Tokiko lider, erakunde, nazioarteko sare, akademiaren, Garapenerako GKEen eta hiritarren arteko nazioarteko topagunea da.

Oraingo astean egin da Madrilen Indarkeria hiritarraren eta Bizikidetzaren eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren II. Mundu Foroa; tokiko lider, erakunde, nazioarteko sare, akademiaren, Garapenerako GKEen eta hiritarren arteko nazioarteko topagunea dena, hain zuzen. Helburua da indarkeria adierazpenak ezabatzeko gauza diren ingurune hiritarrak sustatzen dituzten konponbideak eztabaidatu, hausnartu eta eraikitzeko prozesu partekatu bat sortzea.
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizikidetzaren eta Giza Eskubiden zuzendari Maribel Vaqueroren bitartez hartu du partte foro honetan eta bertan azaldu du Bizikidetza Lantzen programaren bitartez gure lurraldean egiten ari den lana. 'Hirietan bakearen kultura lantzeko gakoak" izeneko ekitaldian hartu du parte Vasquerok eta zehaztasunez azaldu du udalerri mailan programa honen bitartez Aldundiak egiten duen lana. 
 
Tokiko mailan lurralde ezberdinetan garatzen diren esperientziak partekatzeko mahaia izan da hau eta Vaquerorekin batera, partaide izan dira Josep Mayorall, Granollerseko alkatea eta Bakearen Aldeko Alkateen presidenteordea; Carlos Martinez Minguez, Soriako alkatea eta Monica Fein Argentinako Rosario hiriko alkatea, besteak beste.
  

1503