Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ingurumen Departamentuak poltsa birziklatuak eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari

Ingurumen Departamentuak poltsa birziklatuak eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari

Poltsa horiek % 100 birziklatuak dira, eta Zinemaldiko alfonbra gorriaren moketa eta kamioietako zintak erabilita egin dituzte «Sin desperdicio» eta «Spanset» enpresa gipuzkoarrek.

2022/12/01
Poltsak Oiartzun

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak, Zinemaldia, Emaus eta Spantek enpresekin batera,  poltsa birziklatuak eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari,  dohaintzan emandako produktuak jasotzeko behar dituztenek erabil ditzaten.

José Ignacio Asensio: «Ekimen hau mugarri garrantzitsua da, gehien behar dituztenei elikagaiak birbanatzeko helburu sozial garrantzitsua betetzeaz gain, Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzearen adibide argia delako, lurraldean bertan mantentzen duelako balio kate guztia, fabrikaziorik ekoizpenera, eta, ondoren, berreskurapena ere bai.»

Ekainean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak eta Zinemaldiak iragarri zuten Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan moketa birziklatua eta birziklagarria erabiliko zutela alfonbra gorrietarako, hala Kursaalen nola Victoria Eugenian.

Ildo horretan, alfonbra hori birziklatu du Emaus Fundación Social taldeko «Sin desperdicio» enpresa donostiarrak, eta poltsa % 100 birziklatuak egiteko baliatu du. Bestalde, heldulekuak Villabonako «Spanset» enpresak egin ditu, kamioietako zintak erabilita. Poltsa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari -egoitza Oiartzunen du-, produktuak jasotzen dituztenek behar badituzte erabiltzeko.

Poltsak emateko ekitaldian, José Igancio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu duenez, ekimen hau «mugarri garrantzitsua da, gehien behar dituztenei elikagaiak birbanatzeko helburu sozial garrantzitsua betetzeaz gain, Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzearen adibide argia delako, lurraldean bertan mantentzen duelako balio kate guztia, fabrikaziorik ekoizpenera, eta, ondoren, berreskurapena ere bai». Halaber, Asensiok eskerrak eman dizkie «Elikagai Bankuari, bere boluntarioei eta zeregin garrantzitsu honetan parte hartzen duten enpresa, elkarte eta herritar guztiei, lan oso garrantzitsua egiten dutelako».

Hartara, alfonbra gorriko moketa, % 100 birziklatua eta birziklagarria da, eta poliesterrez egina, eta bere bizitza baliagarria amaitu duenez berriz ere poliester zuntz bihurtu da Gipuzkoako Elikagai Bankuak banatutako produktuetarako poltsa gisa erabiltzeko. Hauxe da ekonomia zirkularraren adibide ezin hobea, erabilgarritasun jasangarriko beste ziklo bat abian jartzen duena.

  

3057