Ingurumen Zuzendaritzak hondakinen inguruko informazioa emateko eta parte-hartzea indartzeko hitzaldiak antolatu ditu
Ingurumen Zuzendaritzak hondakinen inguruko informazioa emateko eta parte-hartzea indartzeko hitzaldiak antolatu ditu
Ingurumen Zuzendaritzak hondakinen inguruko informazioa emateko eta parte-hartzea indartzeko hitzaldiak antolatu ditu
“Hondakinak gardentasunari begira” izeneko ziklorako gaiak herritarrek proposatu ditzakete.
Hondakinen Plan berria egiteko iragarri berri den parte-hartze prozesua indartzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak konferentzia ziklo bat jarri du martxan: “Hondakinak gardentasunari begira”. Ekimen honek hondakinen arazoa aztertuko du, ikuspegi desberdinetatik abiatuta: hondakinen aprobetxamendua, aplikatu daitezkeen teknikak eta teknologiak, ingurumen eraginak, osasunaren gaineko ondorioak, herritarren parte hartzea, ekonomia zirkularra, eta abar.
Zikloaren helburua da lehen mailako adituek zuzenean ematea hondakinekin lotutako informazioa, informazio aurreratua eskaintzea, teknikoki kontrastatua, eta dagokien aitorpena jaso duten azterketek eta txostenek abalatua. Ekarpen horiek oinarritzat eta erreferentziatzat har daitezke, gai honen inguruko planifikaziorako eta planifikazio horri lotutako eztabaida publiko eta politikoetarako. Zentzu horretan, hitzaldiak kudeaketa eta planifikazio lan horietan guztietan parte hartzen duten eragileei zuzenduko zaizkie: mankomunitateak, udalak, GHK, ingurumen teknikariak, eta abar.
Ziklo honetan, gainera, herritarrek erantzun fidagarriak eta egiazkoak aurkituko dituzte, ikuspegi teknikotik, gatazka politikoa alde batera utziko duen zentzu dibulgatibotik. Herritarren eskaerei erantzuteko gaitasun hori osagarri zaio Hondakinen Plan berria idazteko abian jarri den parte-hartze prozesuari. Izan ere, interesa duten herritar guztiek hitzaldietarako gaiak eta edukiak proposatu ditzakete web orri baten bidez, eta horiek guztiak argitaratu egingo dira, jendean eskura eduki ditzan.
Osasunari, ingurumenari eta errausketari buruzko hitzaldia.
“Hondakinen gardentasunari begira” zikloaren lehen jarduerak aste honetan bertan izango dira. Asteazkenean, hilak 15, jardunaldi tekniko bat egingo da, biohondakinen konpostajeari buruz. Bertan, biohondakinen konpostajearen aplikazioak eta araudia aztertuko dira. Jardunaldi hau Koldo Mitxelenan izango da, eta goizeko 9.30ean hasiko da.
Ostegunean, ekainak 16, “Errausketa, ingurumena eta osasuna” hitzaldia eskainiko da Kursaalen (3. aretoa). Bertan egongo da Jaime Orfila, Balearretako Medikuen Elkargoko lehendakariorde ohia eta Mallorcako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketaren Jarraipen Batzordeko kidea. Hizlaria Javier Ansorenak aurkeztuko du, Ingurumen Zerbitzuko buru (1997-2002) izandakoak. Hondakinen balorizazio energetikoari buruz hitz egingo du, ingurumenaren ikuspegitik, eta tratamendu teknika honek Europan duen egoerari buruz hitz egingo du.
Gainera, Asensiok esan du manipulazioari aurka egiteko modurik egokiena gardentasunez informatzea da, aditu tekniko kualifikatuen laguntzarekin, eta zientifikoki kontrastatutako txostenak kontuan hartuz.1480