Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ingurumenak 40.000 € inbertitu ditu Zumarragako sarbideko ingurumena hobetzeko

Ingurumenak 40.000 € inbertitu ditu Zumarragako sarbideko ingurumena hobetzeko

Jarduera honetan datza: lurzatia garbitzea, baratzeen eremua desmuntatzea eta belar eta zuhaixka espezieak ereitea. Guztira 156 hurritz eta gorosti ale landatuko dira.

2020/12/22

Era berean, euste-hormaren inpaktua murrizteko, Zumarragako udalerriaren izena osatzen duten altzairuzko letrak eta udalerriko kultura-nortasun historikoari erreferentzia egiten dioten altzairuzko lau xafla jarri dira.

José Ignacio Asensio: “Lan hauek eragina dute lurraldearen erresilientzia hobetzen, CO2 xurgatzeko gaitasuna handitzen eta klima-aldaketara egokitzen. Horrez gain, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen dituzte, osasun-indizeak hobetzen dituzte, pertsonak naturarekin berriro konektatzea eragiten dute eta hiri-espazioen paisaia-kalitatea handitzen dute”.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Zumarragako Egibideko lursaileko ingurumena hobetzeko proiektuaren obrak bisitatu dituzte. Jarduera honetan datza: lurzatia garbitzea, baratzeen eremua desmuntatzea eta belar eta zuhaixka espezieak ereitea. Guztira 156 hurritz eta gorosti ale landatuko dira. Obra honen helburua landare-estalki bat sortzea da, higadura-arriskua gutxitzeko eta lurzatiaren paisaia-integrazioa hobetzeko, errepidearen eragina ere murriztuz.

Era berean, euste-hormaren inpaktua murrizteko, Zumarragako udalerriaren izena osatzen duten altzairuzko letrak eta udalerriko kultura-nortasun historikoari erreferentzia egiten dioten altzairuzko lau xafla jarri dira. Lan horiek guztiek 39.708 euroko aurrekontua dute. Aurrekontua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak hartu du bere gain, Zumarragako Udalarekin koordinatuta, eta hark hartu du obra zuzendaritzaren ardura. Lanak egiteko epea sei astekoa da.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren eremu degradatuak berreskuratzeko programaren barruan kokatzen da, eta, gainera, ‘Gipuzkoa Klima 2050’ klima-aldaketaren aurkako estrategian ezarritakoari erantzuten dio. Estrategia horren arabera, beharrezkoa da azpiegitura berdeko tokiko eta eskualdeko estrategiak sustatzea eta hiriak birsortzeko, hiriguneak naturalizatzeko eta berdeguneak sortzeko udal-proiektu eta -jarduerak babestea. Honi dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu duenez, “lurraldearen erresilientzia hobetzen, CO2 xurgatzeko gaitasuna handitzen eta klima-aldaketara egokitzen laguntzen du guztiak. Horrez gain, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen ditu, osasun-indizeak hobetzen ditu, pertsonak naturarekin berriro konektatzea eragiten du eta hiri-espazioen paisaia-kalitatea handitzen du”.

Lurzati hori Zumarragako Ipar-Haizea auzoan dago, auzo hori ospitalearekin lotzen duten pasealekuetan eta GI-631 errepideko Zumarraga sarrera-eremuan. Lurzatian errepidearen eustorma bat dago, hainbat pintadarekin, ikuspen handia duena. Ormaren inguruan, baratze eta txabolen hondar-eremu zabal bat dago, eta landareztatutako ezponda bat, higadura-arazoak dituena. Horrek guztiak, gainera, udalerriaren sarrera nagusian dagoen lurzatiari paisaia-integrazio maila oso txikia ematen dio.

  

1778