Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ingurumenak eta Elikagaien Bankuak hitzarmena izenpetu dute

Ingurumenak eta Elikagaien Bankuak hitzarmena izenpetu dute

Elikagaien Bankuari laguntzeak aukera ematen digu janari premian dagoen makina bat pertsonari erantzuteko ez ezik, hondakinen sorrera prebenitzeko ere.

Ingurumeneko Diputatuak, José Ignacio Asensiok eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Presidenteak,  José Manuel Pinedak hitzarmena izenpetu dute Aldundiak emango duen diru laguntza arautzeko. Diru laguntza merkaturatu ezin diren elikagai kontsumigarreien bilketa, garraioa eta banaketarako izango da. Hitzarmen honetan jasotzen dira Mekabugati handizkako merkatuan eta gainontzeko eremuetan egindako elikagai bilketak.

Horretarako Ingurumen Departamentuak 170.000 euro emango dio Elikagaien Bankuri, honek ondorengo gastuak ordain ditzan: lokalak alokatu, elikagaiak bildu, garraiatu, bitegiratu, banatzeko sistema finkatzeko behar diren ondasun eta zerbitzuak erosi eta Gipuzkoan gaur egungo sarea osatzeko Elikagai Bankuak behar dituen bitarteko materialak eta giza baliabideak bereganatu (garraio, sailkatzea eta banaketa lanetarako langileak, bildegiratzeko elementu lagungarriak, ibilgailuen erregaia eta mantenimendua etab).
Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016 Plan Orokorraren Aurrerapen Agirian Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakinen kopurua gutxitzeko zenbait ekintza biltzen ditu. Ekintza horien artean elikagai kopuru handiena biltzea dago, horiek hondakin bihurtu eta hondakin gisa kudeatu baino lehen. Elikagai horiek hondakinak kudeatzeko ohiko ibilbideetataik aterata eta gizaki kontsumora bideratuz gero, ekonomiaren eta ingurumenaren alorretan aurrezpen handiak lortzen dira. Gainera Aurrerapen Agirian ezarritako helburu orokorra betetzen laguntzen da, hau da, 2016. Urterako sortutako hiri hondakinen kopurua %10,6 murriztea.

Ingumen Departamentuaren hondakinen politikaren helburua, ekonomia lineal sistema batetik ekonomia zirkular batera igarotzea da. Horretarako beharrezkoa da usadioak eta ohiturak aldatzea. Departamentuak ezinbestekotzat jotzen du hondakinen hierarkia betetzea eta bereziki eta bereziki, hondakinen prebentzioa sustatzea.

Elikagaien Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 2009ko ekainaz geroztik merkaturatu ezin diren elikagai jangarriak dohaintzen ematen hasi zziren enpresen arteko lankidetzari esker, handia izan da urte urte kolektibo desfaboratuen artean banatutako elkagai kopurua. Lankidetza hori egon izan ez balitz, elikagai horiek hondakin gisa kudeatuak izango ziren.

José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, nahiz eta munduan 900 milioi lagunek desnutrizio arriskua izan, FAO–Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduan ekoitzitako elikagaien heren batek zaborrontzian bukatzen du.  Hau esan du: “Kontua da janaria xahutzeari utzi behar diogula, eta gure kontsumoa murriztu egin behar dugula; hartara, gure planeta, gure osasuna eta gure ekonomia zaindu ditzagun”.

Honela azaltzen jarraitu du: “Ildo horretan, aurrerapauso bat da Elikagaien Bankuari laguntzea, aukera ematen baitigu janari premian dagoen makina bat pertsonari erantzuteko ez ezik, hondakinen sorrera prebenitzeko ere. Izan ere, helburu horixe du Departamentuaren politikak; alegia, garapen iraunkor bat lortzea ingurumenaren arlo guztietan, horrek duen gizarte, ekonomia eta ingurumen osagaiarekin, aukera izan dezagun gure lurraldea Europako erreferenteen artean kokatzen aurreratzeko”.

2015. urtean sinatutako bi hitzarmenei esker, 862.900 Kg elikagai bildu ziren, 2014. urtean bildutako 794.602 Kg –ak baino % 8  gehiago. Foru Aldundiko Ingurumen arduradunak hau adierazi du: “Albiste on bat da, baina jarraitu behar dugu prebentzio politiketan aurrera egiten; horregatik, jarraituko dugu aktiboki lan egiten Europaren betebeharrik zorrotzenak betetzearren”.

Eginiko lana eta urte urte lorturiko emaitzak positiboak kontutan izanik, Aldundiak lankidetza honi jarraipena eman nahi izan dio merkaturatu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa eta horien banaketa eginten jarraitu dadin kolektibo desfaboratuen artean.

  

1477