Ingurumeneko Departamentuak ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko Klusterraren plangintza estrategikoa aurkeztu du
Ingurumeneko Departamentuak ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko Klusterraren plangintza estrategikoa aurkeztu du
Ingurumeneko Departamentuak ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko Klusterraren plangintza estrategikoa aurkeztu du
Klusterraren helburua da Gipuzkoako ehungintzaren industria gure lurraldeko ekonomiaren eragile bilakatzea.
Klusterraren helburua da Gipuzkoako ehungintzaren industria gure lurraldeko ekonomiaren eragile bilakatzea.
Jose Ignacio Asensio: “Moda iraunkorrari esker, kalitatezko enplegua sortzen da eta gure hiriaren garapen ekonomikoa sortzeko aukera ematen du, hondakinak baliabide bihurtuz”.
Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko Klusterraren 2018ko plangintza estrategikoa aurkeztu du. Gipuzkoako Ingurumeneko Departamentuaren ekimena da eta lehengo urteko martxoan Gipuzkoako lehendabiziko diseinatzaile iraunkorren katalogoari ekin zion. Katalogoa osatzen dute ehun birziklatuekin, jasangarriekin, eta Green etiketarekin lan egiten duten 12 etxeren bildumak. Klusterraren helburua da Gipuzkoako ehungintzaren industria gure lurraldeko ekonomiaren eragile bilakatzea.
Hauek dira 2018ko plangintza estrategikoaren ekintza nagusiak: Gipuzkoa de Modarekin elkarlanean jarraitzea Donostiako Udalako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin batera; Slow Fashion Next-akin lanean segitzea; moda iraunkorraren eta kontsumo arduratsuaren inguruko sentsibilizazio kanpainak egitea; moda iraunkorrari buruz diharduten tokiko marken garapena errazteko berezko lekua sortzea; Miramar jauregiko Moda Iraunkorreko desfilearen hirugarren edizioa egitea; ‘GK Green Fashion’ klusterreko diseinatzaileen lana ezagutzera ematea; materialaren bilketa, berrerabilpenerako zein birziklatzerako prestakuntza eta material berriak sortzeko lankidetza proiektua sortzea EkoREC, Emaús eta AEG Ikastetxearekin batera; hondakin organikoen bitartez tindagai naturalak lortzea ikertzen duen “Gure lurrak bere kolorea gal ez dezan” proiektu pilotua ezagutzera ematea; eta ‘GK Green Fashion’ klusterraren internazionalizazio prozesuarekin hastea Alemaniarekin esperientziak trukatuz.
Ingurumeneko Diputatuak azaldu du Moda Iraunkorraren Klusterra helburu hirukoitzarekin sortzen dela: ingurumena babesteko politikak babesteko, enplegua sustatzeko eta industria-sektorea bultzatzeko. “Gure iritziz hiritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea gure eginkizuna da. Horren bitartez, Gipuzkoako ehungintza gure herrialdeko ekonomiaren eragile bihurtzeko”, nabarmendu du. Iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetutsua den modaren garrantzia azpimarratu du ere. “Gure zeregina da beraien lana ezagutzera ematea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruan sentsibilizatzea eta gure tokiko diseinatzaileen hazkunderako eta sustapenerako baliagarria den eredu ekonomiko berria bultzatzea”.
Ondoren, Gipuzkoako Moda Iraunkorreko Klusterraren plangintza estrategikoa zehazten dugu:
1. Gipuzkoa de Moda
Donostiako Udalako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin batera, Moda Iraunkorreko jardunaldia antolatuko da maiatzaren 3an eta urriaren 25ean.
2. Slow Fashion Next
Gipuzkoa Moda Iraunkorraren proiekzioa: Gipuzkoako ehungintza-industria eta diseinatzaileak. Madrilen apirilaren 6an eta 7an.
Moda desfilea jantzi museoan. ‘GK Green Fashion’ klusterreko hiru diseinatzaileek desfilatuko dute estatuko beste hainbat firmarekin batera.
3. Sentsibilizazioa eta zabalkundea
Gipuzkoako batxilergoko eta Lanbide Heziketako gaztei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina moda iraunkorra eta kontsumo arduratsuari buruz. Kanpainaren helburua da modaren kontsumoaren arazoaren inguruan kontzientzia sortzea kontsumo eredu eta ohitura berrietarantz aurrera egiteko.
‘GK Green Fashion’ moda iraunkorreko tokiko eta sortu berri diren firmen erakustokia. Gipuzkoako moda iraunkorreko klusterrak berezko tokia izango du Emaús-ekin, interesa duten diseinatzaileentzako. Bertan moda iraunkorra posible eta benetakoa dela erakutsiko da. Ekimen hau 2018ko martxotik abendura bitartean abian egongo da.
Miramar jauregiko moda desfilearen hirugarren edizioa azaroaren 24an. Ingurumeneko Departamentuak antolatu du Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen baitan. Tokiko diseinatzaileentzako erakusleiho hobezina.
Hilabete 1 elkarrizketa 1: Programa honi esker, ‘GK Green Fashion’ diseinatzaileen lana ezagutzera emango da telebista eta sare sozialen bitartez. Diseinatzaile bakoitzari elkarrizketa pertsonala egingo zaio herritarrek ezagutu ahal izateko eta moda iraunkorra errealitate bat dela aditzera emateko.
4. Proiektu pilotuak
Start up EkoREC, Emaús eta AEG Ikastetxearekin batera.
Proiektu honek aztertuko ditu materialaren bilketa, berrerabilpenerako zein birziklatzerako prestakuntza eta material berrien sorrera.
Start up “Gure Lurrak bere kolorea gal ez dezan”.
Ternuarekin, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Archroma-rekin batera. Lurrekolore proiektuaren bideoa editatu eta zabalduko da. Proiektu honek aditzera ematen du gure kulturak, tradizioek eta ohiturek duten garrantzia; betiere Lurrari zor diogun errespetua kontuan hartuz. Hondakin organikoen bitartez tindagai naturalak lortzea ikertzen du, kasu honetan sagardotegietako intxaurren bidez.
5. Nazioarte maila
Gipuzkoa eta Alemaniaren arteko esperientzien trukea. Ekaina eta azaroa bitartean. Alemania Europako ehungintzaren merkatu handiena da. Urtero, Berlingo modaren astean, ehun jasangarriek garrantzia handia dute eta joera bilakatzen dira moda etikora eta iraunkorrera bakarrik dedikatzen diren azokei esker, Green Fashion Week astearen barne.
1467