Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Etxeko olioa birziklatzeko kanpaina abian da

Etxeko olioa birziklatzeko kanpaina abian da

Jose Ignacio Asensio: “Olioaren birziklapenari esker, kutsatzea eta ingurua andeatzea ekiditen dugu. Izan ere, olio litro batek 1000 litro ur kutsatzen du”

2016/12/22

Ekonomia Zirkularra sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Ekograsekin batera, olioaren bilketa selektiboa egiteko sentsibilizazio kanpaina antolatu du “Ez bota olioa harraskatik, birziklatu” lemapean. Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak eta Xabier Muro, Ekograseko Gerenteak, kanpaina aurkeztu dute eta Donostiatik barrena ibiliko den bizikleta batek oinezkoei olioa biltzeko inbutuak banatuko dizkie.

“Kanpaina honen bitartez, herritarrei behar dituzten tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkie, guztion artean Gipuzkoa iraunkorra eta berdea lortzeko. Azken batean, hondakinen politikaren arloan, Europako herrialde aurreratuenen maila da Gipuzkoan eskuratu nahi dena”, adierazi du Asensiok.

Honela, Aldundiak ekintza ugari antolatu ditu gizartea kontzientziatzeko:

  • Donostiako kaleetan barrena ibiliko den bizikleta batek inbutuak banatuko ditu herritarren artean.
     
  • Abenduak 27, 28 eta 29an Donostiako Zumardian haurrentzako karpa bat ipiniko da. Bertan umeentzako tailerrak “Ikasi + Jolastu” egingo dira kontzientziazio eta ikaskuntzarako. Tailerren ordutegia goizeko 10:30tik 13:30ra eta arratsaldeko 16:30tik 19:30k bitartean izango da.
     
  • 2017 urtean zehar, tailerren haurrentzako karpa Gipuzkoako beste hainbat herrietara eramango da.

“Olioaren birziklapenari esker, ibaiak, itsasoa eta akuiferoak kutsatzea ekiditen dugu eta ingurua andeatzea saihesten dugu ere”, baieztatu du Diputatuak. Asensiok eta Murok azaldu dute olio litro batek 1000 litro ur kutsatzen dituela. Bestalde, olio erabilia ez dela hondakin bat, lehengai bat baizik. “Olioa birziklatzen badugu olio horren energia-aukerak aprobetxa ditzakegu eta bigarren belaunaldiko biodiesela fabrika dezakegu. Gainera, araztegira heltzen den olio-litro bakoitzak 0,46 euroko kostua eragiten digu guztioi”.

Xabier Murok, Ekograseko Gerenteak zehaztu du 2016ean Gipuzkoan bildutako olio kopurua 1.200.000 litrokoa izan dela. “400.000 litro gipuzkoarren etxeetatik eta 800.000 ostalaritzatik. Beraz, aurten 1.200.000 litro olio harraskatik botatzea saihestu da”.

Gipuzkoan landare olio erabilia birziklatzeko 500 edukiontzi baino gehiago daude. Gertuen dagoen olio-edukiontzia zein den jakiteko Ekograsen web gunea kontsulta daiteke. 

  

1770