Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ingurumeneko eta Gizarte Politikako departamentuen arteko hitzarmena

Ingurumeneko eta Gizarte Politikako departamentuen arteko hitzarmena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Hondarribiko Zubieta zentroko igerilekuko klimatizazio instalazioaren ordezkatzea finantzatuko du eta Villabonako Santiago adineko pertsonentzako egoitzan energia sorkuntza sistema hobetuko da, oraingo galdaren ordez beste kondentsazio-galdara batzuk instalatuz.

2019/09/10

José Ignacio Asensio: “Hainbat sinergia sortu behar ditugu eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa egiten lagunduko digutenak, energia arloko proiektu ugari gure lurraldean, denon artean, diseinatu eta garatzeko baliagarri izango direnak, betiere Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa gutxitzeko eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa gutxitzeko, eta CO2 emisioak pixkanaka murrizteko, Klima Aldaketaren kontrako politikekin bat eginez”.

Irtenbide hauekin, faktura energetikoan urtean 110.000 kWh aurreztea eta CO2 28,6 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da.  

Hitzarmen hauen sinadurari esker, Ingurumeneko eta Gizarte Politikako departamentuek energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatuko dute. Horretarako, aipatutako obren gauzatzea finantzatzeko, 160.000 euroko ekarpena egingo du.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politika diputatua eta Kabia foru organismo autonomoaren zein Uliazpi Fundazioaren lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Alundian.


Ingurumeneko Departamentuak azken urteetan energiari buruzko zenbait jarduketa burutzen ari da, helburu dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea eta bultzatzea. Zentzu honetan, Departamentuak hainbat jarduera jarri ditu abian, besteak beste, zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia garbiak, eraginkorrak eta berriztagarriak erabiltzen dituzten sistema eta teknologiak ezartzea helburu dutenak. Hau lortzeko eraikineko energia eskaera asetzeko premiei erantzungo liekeen energia sortzeko zenbait aukeren azterlana burutu zen Uliazpiren Hondarribiko Zubieta zentroan; eta ur beroko eta berokuntzako premiak betetzeko eskaera Villabonako Santiago adineko pertsonentzako egoitzan (Kabia).

“Hainbat sinergia sortu behar ditugu eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa egiten lagunduko digutenak, energia arloko proiektu ugari gure lurraldean, denon artean, diseinatu eta garatzeko baliagarri izango direnak, betiere Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa gutxitzeko eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa gutxitzeko, eta CO2 emisioak pixkanaka murrizteko, Klima Aldaketaren kontrako politikekin bat eginez. Gainera, mahai honen bitartez ekonomia lokalak suspertu nahi dira, herritarrei onura eta zerbitzu energetikoak emateko gaiaren inguruan" nabarmendu du Asensiok.

Bere aldetik, Maite Peña diputatuak azpimarratu du hitzarmen honen sinadurak “energia-eraginkortasuna hobetzeaz haratago, Uliazpi eta Kabiako baliabideetarako erabiltzaileen ongizatean lagunduko duela. Gizarte Politikako departamentuarentzat ezinbestekoa da zaintza eta arreta osoa, kalitatezkoa eta persona bakoitzaren behar eta eskaerei erantzuteko gai direnak eskaintzea. Bide horretan, oso positiboki baloratzen dugu hitzarmen honen sinadurarekin ematen dugun aurrerapausua, arreta integrala emateko helburuarekin, hain zuzen ere, Uliazpin adimen urritasuna duten pertsonei eta Kabiako erresidentzia eta eguneko zentroetan mendekotasuna duten adineko pertsonei”.

Irtenbide desberdinak batera aztertu ostean erabaki da Hondarribiko Zubieta zentroko igerilekuko klimatizazio instalazioa ordezkatzea. Irtenbide honen helburua igerilekuko esparruaren barnean erosotasuna hobetzea da, betiera energia-eraginkortasunez. Villabonako Santiago adineko pertsonentzako egoitzan energia sistema hobetuko da, oraingo galdaren ordez beste kondentsazio-galdara batzuk instalatuz, ur beroko eta berokuntzako premiak asetzeko.

Irtenbide hauekin, faktura energetikoan urtean 110.000 kWh aurreztea eta CO2 28,6 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da. Zubieta zentroko faktura energetikoan urtean 10.000 kWh aurreztea eta 3,6 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da. Villabonako adineko pertsonentzako egoitzan berriz, faktura energetikoan urtean 100.000 kWh aurreztea eta 25 CO2 tona gutxiago isurtzea aurreikusten da.

Obraren gauzatze epea hiru hilabetekoa da eta aurrekontua 190.820,99 €-koa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du finantzatzea egikaritze kostuaren     % 50a. Beraz, Ingurumeneko Departamentuak 95.410,50 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du Villabonako Santiago adineko pertsonentzako egoitzaren kasuan eta 66.137,27 eurokoa Hondarribiko Zubieta zentroan.   

  

1616