Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Intentzio osoz manipulatutako datuak aurkitu dira Arlabaneko tunelaren inguruko kereilaren txostenean

Intentzio osoz manipulatutako datuak aurkitu dira Arlabaneko tunelaren inguruko kereilaren txostenean

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak azpimarratu duenez “Bilduren kereilaren arlo teknikoa ezin da ontzat eman, errealitatetik oso urrun dago eta datuak ez datoz bat errealitatean exekutatu denarekin”

2016/01/20
Bideazpiegituretako diputatua Aintzane Oiarbide eta Errepide zuzendaria Silvia Pérez prentsaurrekoan.

Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatuak, Aintzane Oiarbidek, AP-1eko Arlaban-Eskoriatza Norte zatiko obren likidazioaren inguruan biduren gobernuak aurreko legealdian jarritako kereilari buruzko agerraldia eskaini du gaur goizean. Hain zuzen ere, kereilarekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoaren azterketa egin berri dute foru Aldundiko ingeniariek, eta lan horren ondorioak aurkeztu ditu Oiarbidek.

Ustekabekoak ez diren akatsak kalkuluetan eta behin betikotzat hartu ezin diren neurketak, nahiz iruzurraren bidez errealitatea eraldatzeko asmoarekin apropos eginiko manipulazioa atera dituzte argitara berrazterketa egin duten adituek.

Hauek egin duten txostenean, kereilaren oinarri izan den dokumentazioa berraztertu da eta akats larriak aurkitu dituzte oinarrizko hainbat puntutan.

Azken txosten honek agerian utzi du kereilaren dokumentu teknikoan erabateko ezjakintasuna gailentzen dela: 56. Zertifikazioa ( behin behineko ordainketa bat) Azken Likidazioarekin (obra guztia behin betiko likidatzen denean) nahasten dutelako

Kereilaren salaketaren zenbatekoa 17.030.712,50€ da baina 8.331.214,05€ bakarrik saiatzen dira justifikatzen.

Kereilan egiten dituzten akusazio nagusiak bi dira:

  • Arabarekin bi aldiz likidatzen direla lanak. Lehendabiziko aldiz 2009an, lanak amaitzean, eta bigarrengo aldiz, 2011n obra guztiaren likidazioa egiten denean. Bi likidazio horien artean 10 milioi euroko diferentzia salatzen dute baina inolako dokumentaziorik eta frogarik aurkeztu gabe. Azken txosten honek agerian utzi du kereilaren dokumentu teknikoan erabateko ezjakintasuna gailentzen dela: 56. Zertifikazioa ( behin behineko ordainketa bat) Azken Likidazioarekin (obra guztia behin betiko likidatzen denean) nahasten dutelako
  • Akats berdina errepikatzen da Hormigoi proiektatua eta hura armatzeko erabiltzen den altzairuzko zuntza zenbatzerakoan. Zertifikazioak eta likidazioak nahasteaz gain, datuak oker erabiltzen dituzte. Horren adibide, Arlabango tunela egiterakoan 144 luizitik gora egon baziren, kereilaren txostenean 20 besterik ez direla jasotzen. Atal hauetan, intentzio osoz manipulatutako datuak aurkitu dira kereilaren txostenean eta manipulazio hori gabe salaketak oinarririk ez lukeela izango ondorioztatzen du errebisio txostenak.

Berraztertze txostenean azalarazi dituzten bi akats dira horiek. Izan ere, kereilan oinarritu duten dokumentu teknikoan askoz gehiago daude. Ez dira jasotzen tunelaren eraikuntzan egon ziren gertaeretako asko eta azken likidazioa egiterakoan garrantzia zuten gertaerak dira.

Berraztertze txostenak ondorioztatzen du “frogatuta gelditzen dela kereilan eginiko neurketak eta bertan agertzen diren balioak ezin direla ontzat hartu; ezin direla baliozkotzat hartu; errealitatetik oso urrun daudela eta ezin direla hartu benetan exekutatutakoak bezala”.

Aintzane Oiarbide Diputatuak adierazi du Foru Aldundiko teknikariek egindako errebisio txostena Azpeitiako epaitegira eraman dutela Diputazioko abokatuek eta hemendik aurrera epaileak aztertu beharko duela aurrerantzean nola jarraitu behar duen prozedura honek. Gipuzkoako Foru Aldundiak aldetik,  epaitegiaren prozedura jarraitu eta errespetatuko du beharrezko laguntza eskainiz.

  

2687