Irungo haurrek mugikortasunaren, ingurumenaren eta gizarte ongizateari inguruko proposamenak aurkeztu dituzte
Irungo haurrek mugikortasunaren, ingurumenaren eta gizarte ongizateari inguruko proposamenak aurkeztu dituzte
Irungo haurrek mugikortasunaren, ingurumenaren eta gizarte ongizateari inguruko proposamenak aurkeztu dituzte
Aurrekontu irekietan aurkezteko ekarpenak landu zituzten Belaskoeneako ikasleek
Joan den astelehenean, maiatzaren 7an, Irungo haurrek Foru Aldundiaren aurrekontu irekien tailerretan parte hartu zuten. Horien bitartez, etorkizunera begira, haurrei gehien kezkatzen dizkieten gaiei lotutako proposamenak zuzenean egin ahal izan zizkioten Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazoko diputatuari, Foru Aldundiak 2019ko aurrekontuetan aipatu proposamenak kontuan izan ditzan.
Mugikortasuna da, Belaskoenea Ikastetxeko haurrei gehien kezkatzen dien gaietako bat. Horren harira, honako ekarpenak egin zituzten: garraiobide publikoetan eserleku gehiago egotea, bidegorri gehiago eraikitzea, bidesarien prezioak jaistea, aparkaleku gehiago sortzea eta aireportu gehiago eraikitzea.
Horrez gain, egungo eta etorkizuneko ingurumenaren egoerak larritzen ditu eta, hori dela eta, egindako proposamenen artean daude, besteak beste; berdegune gehiago sortzea, auto guztiak elektrikoak izatea, zuhaitzak mozteari uztea, desagertzeko arriskuan dauden animaliak babestea eta itsasoko zein aireko kutsadura murriztea. Irungo haurrei gizarte ongizateari lotutako iradokizunak ere txertatzea gustatuko litzaieke Foru Aldundiaren aurrekontu irekietan. Ideia horri lotuta proposatu zuten, esaterako; behar bereziak dituzten haurrentzat parke egokituak eraikitzea, soldatak igotzea, lanpostu gehiago sortzea, Gobernuz Kanpoko Erakunde gehiago sortzea eta drogen kontsumoa eta armen erabilera murriztea.
Tailerrean egindako lanketan hirugarren adineko pertsonei, teknologiari eta osasunari buruzko ideiak ere plazaratu zituzten, hala nola; adineko pertsonak zaintzeko ikastaroak sortzea, parkeetan doako wifi konexioa eskaintzea eta ospitale zein anbulatorioak hobetzea.
Imanol Lasa diputatuak adierazi duenez, “haurrek egindako proposamen guztiak jaso, aztertu eta bideragarriak direnak Foru Aldundiaren aurrekontu proiektuan txertatuko ditugu, izan ere, gure nahia da politika publikoen diseinuan haur eta nerabeen parte hartze eskubidea bermatzea eta sustatzea, askotan ahaztu egiten ditugulako, eta haien ikuspegiak aberastu egiten gaituelako”. Isidro Elezgarai UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidentearen hitzetan ere, “oso garrantzitsua da haurrak eta nerabeak eskubide osoko hiritar gisa aurkezten diren ekimenak antolatzea, politika publikoetan subjektu aktibo gisa parte hartuz. Funtsezkoa da haur eta nerabeen iritzi eta hausnarketak entzun eta kontutan izatea”.
Horixe izan du helburu Foru Aldundiak eta UNICEFek urtarrilean abiarazitako ‘Haurren Erabakia’ egitasmoak. Aurrekontu irekien tailerrak egitasmo honen azken fasea baino ez dira izan, aurretik herri mailako eta lurralde mailako hausnarketa egin baitute haurrek. Astelehenean Irunen ospatutako azken aurrekontu tailerrekin amaitutzat eman dute prozesua eta maiatzean ekitaldia egingo dute haurrekin, prozesuaren ondorioak partekatzeko. Foru Aldundiak, bere aldetik, aurrekontu parte irekietan txertatuko ditu lanketa luze honen ondorioz lortutako emaitzak eta helburua da aurten martxan jarritako egitasmo pilotu honi beste ikastetxe batzuen parte hartzearekin jarraipena ematea datozen urteetan.
1493