Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour IV. ORDIZIA SARIA

IV. ORDIZIA SARIA

Datorren uztailaren 7an IV. Ordizia Sari Nagusia - Jose Antonio Peñaren meeting-a hartuko du Altamira estadioak, Txindokik antolatuta.

Datorren uztailaren 7an IV. Ordizia Sari Nagusia - Jose Antonio Peñaren meeting-a hartuko du Altamira estadioak, Txindoki  Grupo Jaso Atletismo Taldeak antolatuta. Denboraldi honetako Euskal Herri mailako atletismo meeting-ik garrantzitsuena izango da ziurrenik. 

José Antonio Peñaren oroimenez 

Kirolari eta bereziki atletismoari lotuta baino ezin da ulertu Jose Antonio Peña Lizarragaren figura. Ordiziarra jaiotzez, pisu-jaurtiketan Espainiako Txapeldun izatea lortu zuen gaztetan, eta garaiko Villafranca UD-ren saskibaloi taldean ere jokatu zuen.

80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile hasi zen, atletismoa bultzatuz, bai herri mailan zein Goierri, Gipuzkoa, Euskal Herri eta estatu maila ere. Azken 30 urteetan denetariko zereginak izan ditu klubean. Haren ondoan aritu izan dira Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei lopez, Jon Aranburu, Lidia Frías... bezalako atletak, eta baita beste dozenaka eta dozenaka atleta ere.

Espainia mailako atletismo epaile izan zen, eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estua izan zuen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik.

Jose Antonio Peña orain lau urte hil zen eta zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea. Heriotza honek eta aspalditik Gipuzkoan pistako eliteko atletismo proba baten gabeziak bultzatu zuen Txindoki AT meeting hau antolatzera. Hasieratik Espainiako Atletismo Federazioaren egutegiaren barnean gaude eta gure helburua estatuko atleta onenak eta nazioarteko zenbait ere erakartzea da eta punta puntako atletismo meeting bat egitea.

ORDUTEGIA

17:30etan hasiko dira Ordiziako Altamira estadioan eta 21:40ak inguruan amaituko dira. Ordutegi zehatza izen emateak amaitzean jakinaraziko da.

IZEN-EMATE EPEA

Uztailaren 4ko 14:00ak arte.

Espainiako Atletismo Federazioaren (RFEA) bidez egin beharko da, eta egun berean emango dira ezagutzera proben ordutegiak, proba bakoitzean izena ematen duen atleta kopuruaren arabera.

SARIAK

  • Meeting-aren barneko proben irabazleei garaikurra eta 100 € (gutxieneko marka egiten badute).
  • Meeting-eko proba bateko errekorra hausten duenari garaikurra eta 100 €  (irabazleari soilik).
  • Edozein probetan (bai meeting-ekoak zein open probak) Espainiako Atletismo Federazioak udara honetako Europako txapelketarako ezarritako gutxieneko marka egiten duen espainiar estatuko edozein atletari 300 €-ko saria. Beasaingo Udalak eskainia.

PARTE-HARTZEA

Goi mailako atletek parte hartuko dute, bai espainiar estatukoak zein nazioartekoak. Batzuk berresteke dauden arren, honako hau da eskuartean dugun zerrenda:

100 m – gizonezkoak

  • Jonathan Okeudo - Nigeria
  • Franco Boccardo - Txile

400 m - gizonezkoak

  • Boitudo Nasilo- Botswana

1500 m - gizonezkoak

  • Álvaro De Arriba (erbia)
  • David Bustos
  • Manuel Olmedo
  • Alberto Imedio
  • Jesús Gómez
  • Sergio Jiménez

5000 m - gizonezkoak

  • Kiprono Mengo - Kenia
  • Isaac Koech - Kenia
  • Simón Letaya - Kenia
  • Vicent Kibet - Kenia
  • Robet Shibatu - Eritrea
  • Awet Hebte - Eritrea
  • Miguel Ángel Barzola - Argentina
  • Rui Pinto - Portugal
  • Nuno Lópes - Portugal
  • Yago Rojo
  • Nassin Nassous
  • Fernando Carro

5000 m - emakumezkoak

  • Winfredah Mbithe – Kenia (erbia)
  • Jip Vastemburg - Herbehereak
  • Eunice Jepkorir - Kenia
  • Melan Chepteguei - Kenia
  • Nuria llugueros
  • Maitane Melero
  • Tania Carretero
  • Estela Navascués

3000 m oztopoak - gizonezkoak

  • Mohamed Jelloul
  • Metari Salomón - Eritrea
  • Abdelaziz Merzogui
  • Daniel Arce

3000 m oztopoak - emakumezkoak

  • Ann Gathoni – Kenia (erbia)

10000 m – gizonezkoak – Beasain Saria

  • Edinne Benabbou
  • Daniel Mateo
  • Ayad Landassen
  • Camilo Santiago
  • Tariku Novales

Luzera jauzia - emakumezkoak

  • Paula Mautino – Peru

Luzera jauzia - gizonezkoak

  • Hamza Lahoual - Maroko
  • Daniel Pineda - Txile

PARTE-HARTZEKO GUTXIENEKO MARKAK

2017 edo 2018an lortuak izan behar dute.

  • 800 m emakumezkoak:    2:15
  • 1500 m gizonezkoak:      3:55
  • 5000 m emakumezkoak:  17:30
  • 5000 m gizonezkoak:      15:00

ARAUDIA

  • Parte-hartzeko markek Espainiako Atletismo Federazioaren (RFEA) ranking-ean jasoak egon behar dute. Horren ezean, marka egin den probaren agiria erakutsi beharko da.
  • Markak onartzeko ardura Gipuzkoako Atletismo Federazioarena (GAF) da, eta izen-emateko garaian ala posta elektronikoz egin behar du atleta bakoitzka parekatze eskaera. Adibidez: 5000 metrokoan parte hartu nahi duen atleta batek ez badu markarik proba horretan lehiatzeko, 1500 metrokoan lortutako marka egiaztatu beharko du. Pista estalian 60 metrokoan egindako markak, esaterako, 100 metrokoan parte hartzeko balio dezake. Markei buruzko zalantzak gaf@kirolak.net helbidera idatziz argituko dira.
  • Eskatzen den markatik gertu dauden atletek ere eman dezakete izena.
  • 100 m-tan A FINAL-eko markak bakarrik balioko du Sari Nagusirako.
  • 200 m-ko proban final zuzena izango da.
  • Gizonezkoen 1500 m-ko proban bi serie izango dira. Bakoitzean erbiak izango dira. Hauek izango dira erritmoak gutxi gora-behera:
    • A seriea: 2:23an 1000 metroak
    • B seriea: 2:32an 1000 metroak
  • Gizonezkoen 5000 metrokoan erbi lanak egingo dira, 3000 metroak 8:10ean igaroz.
  • Emakumezkoen 5000 metrokoan erbi lanak egingo dira.
  

2010