Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour José Ignacio Asensio ABC Compressors-en izan da enpresa eibartar horren erronkak gertutik ezagutzeko

José Ignacio Asensio ABC Compressors-en izan da enpresa eibartar horren erronkak gertutik ezagutzeko

Asensio: “Berme bat da elkarlanean aritzea Zubietan eraikiko dugun hidrogeno instalazio pilotuan".

2021/06/18

José Ignacio Asensio diputatu nagusiorde eta Ingurumeneko diputatua eta Alberto Albistegui Eibarko alkateordea eta Ingurumeneko zinegotzia, ABC Compressors enpresan izan dira, bertatik bertara ezagutzeko enpresa horrek hidrogeno berdea sortzeko egingo dituen gasaren konpresio prozesuak, Zubietako Ingurumen Guneko hondakin organikoak tratatzeko instalazioan sortutako biogasa eraldatzeko instalazio pilotua erabiliz.

José Ignacio Asensio: “ABC Compressors bere sektoreko enpresa liderretako bat da, eta berme bat da elkarlanean aritzea Zubietan eraikiko dugun hidrogeno instalazio pilotuan, gaur egungo biometanizazio plantaren birmoldaketatik abiatuta”.

José Ignacio Asensio diputatu nagusiorde eta Ingurumeneko diputatua eta Alberto Albistegui Eibarko alkateordea eta Ingurumeneko zinegotzia, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariarekin batera, ABC Compressors enpresan izan dira. Enpresa horrek hainbat erabileratarako konpresoreak egiten ditu 1943. urtean sortu zenez geroztik. Enpresa honek aplikazio askotarako konpresoreak eskaintzen ditu industria- eta elikadura-sektoreetan; energia-sektoreaz gain, 500 sorkuntza-turbina baino gehiago elikatzen ditu maila globalean. Hainbat instalazio petrokimikotan ere agertzen da, eta horietan eskatzen den pertsonalizazio-maila eta xehetasun teknikoa industriako handiena da. Gainera, gas-fabrikatzaileen ohiko hornitzailea da, eta harekin batera zenbait estandarizazio garatu ditu.

 

Enpresan Lucio Arizaga Negozio Unitateko zuzendari eta kontseilariak eta Joseba Diaz Salmenta Arloko buruak hartu dituzte.

 

ABC Compressors enpresa konpresoreen sektoreko nazioarteko liderra da eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) kide. Proiektu hori Petronorrek sustatu du, Euskadiren neutraltasun klimatikorako trantsizioa gidatzeko asmoz. Era berean, Ingurumeneko Departamentua, José Ignacio Asensio diputatuaren gidaritzapean, BH2C ekimenaren protagonistetako bat da, eta Zubietako Ingurumen Guneko hondakin organikoak tratatzeko instalazioan sortutako biogasa eraldatzeko instalazio pilotu baten proiektua aurkeztu du, ondoren garraio publikoan erabiltzeko kalitate oso handiko hidrogenoa sortzeko.

 

Proiektu horretan, ABC Compressors enpresa eibartarra hidrogenoa lortzeko erabiliko diren biogas konpresoreen hornitzaileetako bat izango da. Asensio foru diputatuak adierazi duenez, "ABC Compressors bere sektoreko enpresa liderretako bat da, eta berme bat da elkarlanean aritzea Zubietan eraikiko dugun hidrogeno instalazio pilotuan, gaur egungo biometanizazio plantaren birmoldaketatik abiatuta". Asensiok gaineratu duenez, "proba bankua eta I+G gunea izango da estatu osorako, hidrogenoaren sektorerantz eralda daitezkeen biometanizazio planta asko baitaude".

 

Proiektuaren xedea da instalazio pilotu bat eraikitzea gaur egun Gipuzkoako Ingurumen Guneko udal jatorriko hondakin organikoak tratatzeko instalazioan sortutako biogasa eraldatzeko, eta, hala, bidaiarien garraio publikoan eta udal hondakin solidoak biltzeko kamioietan erabiltzeko oso kalitate handiko hidrogenoa sortzeko. H2aren ekoizpena eguneko 500 kilogramokoa izango da, hiriarteko 5 autobus eta hondakinak biltzeko 5 kamioi erregaiz hornitzeko bestekoa.

Instalazio horretan CO2-a atzeman eta biltegiratuko da. Horri esker, autobus flota arian-arian berritzen joango da hidrogenoa erabiltzeko, eta garraio publikoa isurpenik gabeko garraio bihurtuko da. Gaur egun, giza jardueretatik datozen berotegi efektuko gasen isurketa gehienak energiaren ekoizpenari, eraldaketari, banaketari eta kontsumoari lotutako errekuntza prozesuetatik datoz, garraioan, industrietan, enpresetan, etxebizitzetan, saltokietan eta zerbitzuetan. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok azaldu duenez, “Gipuzkoan trantsizio energetikoa egiteko, estrategikoki beharrezkoa da deskarbonizazioa, bereziki garraio sektorearena, azken energia kontsumoaren % 46 eragiten baitu“. 

  

1999