Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour KIROLAGALA 2019: Emakumezkoen Real Sociedadek eta Izotz Hockeyko Txuri Urdinek irabazi dute Gipuzkoa Kirola Saria

KIROLAGALA 2019: Emakumezkoen Real Sociedadek eta Izotz Hockeyko Txuri Urdinek irabazi dute Gipuzkoa Kirola Saria

Markel Irizar txirrindulari oñatiarra, profesionaletan 16 denboraldi burutu ondoren erretiroa hartu duena, izan da protagonista nagusietako bat gaur arratsaldean Tabakaleran ospatutako Kirolgalan.

2019/12/04
  • Denis Itxasok "Gipuzkoako kirolaren potentzial izugarria" nabarmendu du, "arrakastengatik eta transmititzen dituen balioengatik harrotasun iturri baita".

Gaur arratsaldean Tabakaleran ospatutako Kirolgalak harrera bikaina izan du, Gipuzkoako kirol munduko 250 gonbidatu baino gehiagorekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatutako sari hauen asmoa kirolaren merituak maila guztietan aitortzea da, eta horrela Gipuzkoako kirol errealitate osoa jasotzea.

Emakumezkoen Realak, Erreginaren Kopako txapeldunak, Gipuzkoa Kirola Saria jaso du Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuaren eskutik. Garbiñe Erxeberria, Kirol zuzendiariak lan bikaina egin du taldea egituratzen. Gonzalo Arconadak zuzentzen duen taldeko neskek historia egin dute aurten emakumezkoen futbolerako lehen titulua eskuratuz.  Itxasok esan duenez, "bereziki pozten nau Emakumezkoen Reala izateak aurtengo irabazleetako bat, gizarte honek berdintasunean aurrera egin duen lan handiaren isla delako, nahiz eta oraindik asko dugun egiteko".

Gizonezkoen atalean, Gipuzkoa Kirola saria Izotz Hockeyko Txuri Urdineko mutilentzat izan da.  Aurten  hirugarren aldiz jarraian, ligako titulua eskuratzea lortu dute. Izotz hockeyko taldeak ligako 16 titulu lortu ditu, eta titulu gehien dituen talde gipuzkoarra da.

Markel Irizarrek jaso du Kirolari Ohiaren omenaldia. Oñatiko txirrindularia bizikletatik jaitsi da, tropel profesionalean 16 denboraldi egin ondoren.  Luxuzko gregario bat, erretiroa etxean hartu zuena, joan den abuztuan Donostiako Klasikoan burutu baitzuen bere azken lasterketa.

GIPUZKOARREN Saria Tolosa CF Gimnasia Erritmikoarentzat izan da herri bozketaz. Sail hau duela 16 urte sortu zen 20 gimnastek osatzen zuten talde batekin eta Arantxa Aristondoren zuzendaritzapean.  Gaur egun klubak ia 100 gimnasta ditu.  4 eta 16 urte bitarteko gimnastak dira. Bi astetan egindako herri bozketak lau mila lagun baino gehiagoren parte-hartzea izan du.

Kirolaren Enpresa Saria Super Amararentzat izan da, emakumezkoen kirolarekin duen inplikazioarengatik eta ematen dion laguntzarengatik.

Gonbidatuei ongi etorria ematerakoan, Denis Itxasok bere poza azaldu du Gipuzkoako kirolak duen maila bikainarengatik, baina, batez ere, klubak osatzen dituzten pertsonek eta kirolariek, orokorrean, erakusten duten konpromiso maila handiarengatik. "Gipuzkoako kirolaren potentzial izugarria" nabarmendu du, "duen arrakastengatik eta transmititzen dituen balioengatik harrotasun iturri baita. Balio horiek dira konpromisoa, ahalegina, kide izatearen sentimendua eta berdintasuna. Berdintasuna beste ezeren gainetik, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta pertsona guztientzako kirolerako sarbidean berdintasuna, pertsona horien gaitasun fisikoak edozein direla ere".

Itxasok, aldi berean, aurten bereizi diren emakume kirolarien kopuru handia azpimarratu du. "Egunetik egunera gehiago dira kirola egiten duten emakumeak, eta asko dira gorenera iristen direnak. Gure helburua da kirolean sartzeko orduan eta zaletasun edo lanbide gisa kirol-jarduera bat mantentzen jarraitzeko orduan aukera-berdintasuna erabatekoa izatea, baina horretaz gain,  gure konpromisoa da emakume kirolariek orain dutena baino askoz ikusgarritasun handiagoa izatea", esan du.

Hondarribia Arraun Elkartea, Goierri Saskibaloia eta Irungo Txirrindulari Elkartea ere omendu dituzte, 50. urteurrena dutela eta. Baita Mutriku Futbol Taldea, Zarautz Kirol Elkartea, Lagun Onak Futbol Taldea eta Kurpil Pilota Kirol Elkartea ere, 75 urteko historia izateagatik. Bestalde, lehen Behobia-Donostiaren 100 urteak omendu nahi izan dira, eta aipamen berezia egin zaio Eibar Eskubaloiari, Emakumeen XX. Eskubaloi Kopa hartzeagatik, Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria artean.

 

 

 

 

 

  

1801