Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Kirolbet enpresak bat egin du Kirolgi proiektuarekin, Gipuzkoako kirola bultzatzen laguntzeko

Kirolbet enpresak bat egin du Kirolgi proiektuarekin, Gipuzkoako kirola bultzatzen laguntzeko

Honekin, Gipuzkoako 14 erakunde batu zaizkio, Kirolgiren bidez, Gipuzkoako errendimenduko kirolari.

Honekin, Gipuzkoako 14 erakunde batu zaizkio, Kirolgiren bidez, Gipuzkoako errendimenduko kirolari. Erakunde horietako 6 legegintzaldi honetan batu zaizkio, Fundazioaren etapa berria bultzatuz.

Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak, Kirolgi Fundazioaren presidente den aldetik, eta Eñaut Ruiz Kirolbet enpresako gerenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, kirol-apustuen enpresak urtean 25.000 euro emango dizkio Kirolgiri eta fundazioaren zenbait ekimenetan parte hartuko du.

Kirolgi Fundazioak eta Kirolbet Taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bitartez, enpresa hori Kirolgi proiektuaren  parte izango da, eta urtean 25.000 euroko zenbatekoa emango du. Denis Itxaso Kirolgi Fundazioaren presidenteak eta Eñaut Ruiz KIROL taldearen gerenteak Kirolgi proiektuaren etapa berriari bultzada handia emango dion lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Izatez, proiektu horren helburua da Gipuzkoako kirola eta bertako kirolariak, klubak eta taldeak sustatzea eta garatzea.

Denis Itxasok aditzera eman duenez, “Kirolgirentzat laguntza handia da lurraldeko enpresak proiektura ekartzea eta enpresa horiek bat egitea gizartean kirola faktore integratzaile gisa sustatzeko gure estrategiarekin. Gure asmoa da Kirolgi ez izatea dirua edo babesa transmititzeko bitarteko hutsa; Gipuzkoako kirolaren eta kirolarien eta Gipuzkoako gizartearen beste esparru batzuen arteko elkargunea izan dadin lortu nahi dugu. Hori dela eta, garatzen ari gara kirolariei, enpresei eta kirolari laguntzeko programak. Gure kirolariak ahalik eta modurik onenean zaintzen saiatzen gara, eta, horretarako, gure esku dauden baliabide guztiak erabiltzen ditugu, eta ez baliabide ekonomikoak soilik. Izan ere, bestelako ekimen batzuek ere baliatuko ditugu, hala nola Enpresa eta Kirola ekimena, zeinaren bidez kirolaren elitean arrakasta izan duten gure kirolariek haien esperientziak, bizipenak eta balioak eskain diezazkiekete enpresei, lan-munduan eta enpresan aplikatu ahal izan ditzaten. Kirolbet taldeak ezin hobe ulertu du finkatu dugun ildoa, eta Kirolgiren taldera bildu da, taldea are indartsuago egiteko. Hortaz, oso pozik gaude gurekin bat egin duelako; oso eskertuta gaude”.

Bestalde, Eñaut Ruizek adierazi duenez, “KIROL taldeak ohiko babesaz harantzago joan nahi du. Eta Kirolgi Fundazioaren ‘Enpresa eta Kirola’ jardun-ildoaren proposamenak bat datoz KIROL Taldeak Gipuzkoako lurraldearen eta kirolaren arloan duen ikuspegiarekin”.

Kirolgi Fundazioaren lan-proposamenak eta KIROL taldearen estrategiak ados daude, eta hiru funtsezko ardatz daude egungo eta etorkizuneko garapenean:

- Nazioartekotzea: erronka handia da KIROL Taldearentzat, behin Estatuko merkatua finkatu denean. Eta, horretarako, ez dago gure kirolarien eredua baino bide hoberik, Gipuzkoako kirolarien eta izaeraren enbaxadorerik onenak baitira.

- Berrikuntza: teknologia/kirola binomioa ezagutzaren transferentzian laguntzen duen elementua da. KIROL taldeak eta Kirolgi Fundazioak tresna egokiak dituzte katalizatzaile izateko eta ekosistema ekintzailea sortzen laguntzeko, baita Gipuzkoako eragile guztiak (unibertsitateak, garapen-agentziak eta enpresak) biltzeko ere.

- Pertsonak: kirolak ekarpen handia egin diezaieke enpresei, pertsonen eta taldeen kudeaketaren arloan. Kirolaren arloko zuzendaritzako kideek, kirolariek eta talde teknikoko kideek ezagutza, gaitasun eta trebetasun handiak dituzte, eta baliagarriak izan daitezke KIROL taldeak eta Kirolgi Fundazioak sinergiak ezar ditzaten kirolaren eta enpresaren arteko espazio komuna eta hurbilekoa sortzeko.

Horregatik guztiagatik, izenpetu dute KIROL taldeak eta Kirolgi Fundazioak Gipuzkoan erronka horiek finkatzen lagunduko duen lankidetza-hitzarmen hau.

 

14 erakunde Kirolgiren eskutik

 

KIROLBET enpresarekin, jada 14 erakundek egin dute bat Kirolgi Fundazioan, Gipuzkoako errendimenduko kirola elkarrekin eta elkarlanean bultzatzeko. Erakunde horietako sei legegintzaldi honetan batu dira.

Etapa berri honetan, Real Sociedad, Irizar, Ulma eta Instant Sports/Wavegarden erakundeei batu zaizkie Salto Systems, SD Eibar, Laboratorios Nutergia, Elmubas Ibérica eta KIROLBET erakundeak. Unibertsitateei dagokienez, aurten lortu da lehen aldiz Gipuzkoako lurraldean dauden unibertsitate guztiak Kirolgirekin elkarlanean jardutea, EHUri, Tecnuni, Bergarako UHUNri eta Mondragon Unibertsitateari Deustuko Unibertsitatea batu baitzaie.

 

  

1609