KlimaBai! jasangarritasunaren bidean ohiturak aldatzeko ideia-jauzi bat
KlimaBai! jasangarritasunaren bidean ohiturak aldatzeko ideia-jauzi bat
Jasangarritasun Departamentuak KlimaBai! lehiaketa jarri du abian. Oraingo honetan, lurraldeko unibertsitate-eremura bideratuta dago.
KlimaBai! programak, ekintza txikien bidez, ohitura-aldaketa bat eragin nahi du, jasangarritasunaren eta erresilientziaren alde. Aldi berean, unibertsitate-eremuan jarrerak aldatzea eragozten duten oztopoak zein diren aztertu eta ezagutu nahi du.
Bost eremuren inguruko erronkak planteatzen dira: kontsumo arduratsua, ura eta energia, hondakinak, mugikortasuna eta biodibertsitatea.
José Ignacio Asensio: "Eragileen arteko lankidetza funtsezkoa da gizarte gisa klima-aldaketaren aurrean dugun erantzuna zehazteko. Horregatik, ezinbestekoa da klimaren aldeko gizarte-ekintza errazteko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea, eta zeregin horretan gure lurraldeko unibertsitateen inplikazioa oso garrantzitsua da, etorkizuneko profesionalak baitira etorkizuneko premiei buruzko prestakuntza jaso behar dutenak ".
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak berriro jarri du abian KlimaBai! lehiaketa, herritarrak klima-ekintzan sentsibilizatzeko eta prestatzeko. Oraingo honetan, KlimaBai! lurraldeko unibertsitate-eremura zuzenduta dago, ikasleak, irakasleak eta Gipuzkoako unibertsitateetako administrazio- eta zerbitzu-langileak mobilizatzeko klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa-aretoan, lehiaketaren oinarriak aurkeztu dituzte José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak, David Zabala Naturklimako zuzendariak, Iñigo Gutiérrez Nafarroako Unibertsitateko Garapen zuzendariak, Aimar Insausti EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendariak, Idoia Irigaray Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko zuzendariak, eta Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak.
Horri dagokionez, Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, "eragileen arteko lankidetza funtsezkoa da gizarte gisa klima-aldaketaren aurrean dugun erantzuna zehazteko. Horregatik, ezinbestekoa da klimaren aldeko gizarte-ekintza errazteko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea, eta zeregin horretan gure lurraldeko unibertsitateen inplikazioa oso garrantzitsua da, etorkizuneko profesionalak baitira etorkizuneko premiei buruzko prestakuntza jaso behar dutenak ".
KlimaBai! programak, ekintza txikien bidez, ohitura-aldaketa bat eragin nahi du, jasangarritasunaren eta erresilientziaren alde. Aldi berean, unibertsitate-eremuan jarrerak aldatzea eragozten duten oztopoak zein diren aztertu eta ezagutu nahi du. Webgune baten bidez (www.klimabai.eus), bost ekintza-eremuren inguruko erronkak planteatzen dira: kontsumo arduratsua, ura eta energia, hondakinak, mugikortasuna eta biodibertsitatea. Lehiaketak, beraz, gogoeta egin nahi du eguneroko ohiturei buruz eta ohitura horiek eraldatzeko moduari buruz, klima-aldaketaren aurkako borrokan bat egingo duten ekintza jasangarriagoak izan daitezen.
Izen-ematea, iraupena eta sariak:
Lehiaketak hilabete iraungo du, zehazki, irailaren 26tik urriaren 24ra, eta inskripzioa gaurtik aurrera egin daiteke, webgune honetan: www.klimabai.eus. Halaber, programa osoa web-plataformaren bidez garatuko da, 5 gai-bloketan, 10 galdera eta 4 erronkarekin. Gainera, azken erronka bat izango da unibertsitateak klima-aldaketaren aurkako borrokan duen zereginari buruz.
Azkenik, parte-hartzaileek bizikleta elektrikoa irabazi ahal izango dute, produktu jasangarrien eta tokiko produktuen kitak, egonaldiak landetxe jasangarrietan, natura behatzeko materialak... Sariak lehiaketa amaitu eta ebaluatu ondoren emango dira, 2023ko azaroaren 2an egingo den azken ekitaldian.
1738