Konstantzia: 200 urte izena eta izana bat eginez
Konstantzia: 200 urte izena eta izana bat eginez
Aldundiak omenaldi-ekitaldia eskaini dio Donibaneko Konstantzia banda musikari bere 200. urteurrenean.
Denis Itxasok, Kulturako Diputatuak esan du Euskadin kultura arloko elkarte gutxik esan dezaketela ibilbide hori dutenik, eta musika banden artean, inork ez, La Konstantzia hemengo musika bandarik zaharrena baita.
1817. urtean sortu zenez geroztik, banda, Donibaneko ospakizun guztien lekuko eta partaide izan baita eta seguruenik, lotura horrek eta herrian dituen sustrai sakonek eman diote nortasun hori, denboraren joan-etorria gainditu duen eta sanjuandarren bizitzaren oinarrizko parte bihurtu duen nortasun berezi hori.
“Gaur egun La Konstantzia Gipuzkoa guztiaren musika eta kultur ondarea da, horrek guztiak esan nahi duen eta erakusten duen guztiarekin. Musika zale porrokatu batzuen ekimenez sortu zenak sustraiak bota zituen sanjuandarren artean, eta herritar askoren parte hartzea lortu zuen, sanjuandar asko izan baita edo baita gaur egun bandako kide. 200 urte hauetan musikaren eta kulturaren alde egindako lana ikaragarria da; neurri handi batean, La Konstantzia da Pasaian musikarekiko dagoen zaletasunaren erantzule nagusia. Kulturari egindako ekarpen horren balioa oso garrantzitsua da eta espero dugu konstantziaz eta izena eta izana bat egiten jarraituz, urteak betetzen jarraitzea”, esan du Itxasok.
1746