Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu
Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu
Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu
• Kultura Bonua udan: guztira 10.416 bonu jarriko dira salgai, literatura, musika eta zinemaren kontsumoa sustatzeko, 8 eurotik 12 eurora bitarteko deskontuekin.
- Kultura Departamentuak 300.000 euro bideratuko ditu autonomoentzako laguntzetara, PIZTU KULTURAren barruan, COVID-19ak eragindako galerak arintzeko.
- Harkaitz Millan, Kulturako diputatua: “Une honetan funtsezkoa da kulturaren gozamena berreskuratzea eta sustatzea”.
Piztu Kulturaren barruan, Harkaitz Millan Kulturako diputatuak autonomoentzako laguntza lerro bat eta uda sasoirako aparteko Kultura Bonua aurkeztu ditu. Kultura Departamentuaren helburua COVID-19ak eragindako osasun larrialdi publikoaren aurrean kultura sektorea suspertzea da.
Uda sasoiari begira, Kultura Departamentuak kulturaz gozatzea bultzatu nahi du, eta kultur edukien sare komertzial eta banatzailea indartu, hala nola kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen duten liburu dendak eta disko dendak, hala baitagokio Gipuzkoako gizarte moderno eta multikulturalari.
Ezohiko Kultura Bonuarekin 10.416 bonu jarriko dira salgai, 4.168 euskarazko kultur produktuetarako eta 6.258 beste hizkuntza batzuetako kultur produktuak erosteko. Ekimena finantzatzeko, Kultura Departamentuak 100.000 euroko partida prestatu du.
Programara atxikitako establezimendu guztiek bereizgarri bat izango dute, bonua erosi nahi duten pertsonek erraz ezagutu ditzaten. Erosi den establezimenduan bertan kontsumitu beharko da bonua, irailaren 30era arte.
Kultura Bonuak honako modalitate hauek izango ditu:
Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketarekin.
Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 eurora artekoa, 20 eurotik gorako erosketa batengatik.
Bonuak salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan. Lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatuko dira.
Kultura Bonuari atxikitzeko interesa duten establezimenduek urteroko deialdiaren bidez egin ahal izango dute, eta deialdi hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Autonomoei Laguntza
Laguntza hauen bidez, COVID-19aren pandemiak eragindako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak arautu nahi dira. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke egoitza soziala Gipuzkoan duten pertsona fisikoak, beren jarduera lurraldean garatzen dutenak, kulturako profesionalak direnak, beren kontura lan egiten dutenak, hargatik eragotzi gabe besteren kontura kontratatuak izatea, eta beren lana arte emanaldietarako edo erakusketetarako lokaletan egitea edota ikuskizun publikoetan edo ekitaldi kolektiboetan parte hartzea, betiere jarduera profesionala bertan behera utzi edo eten badute, osasun krisiaren kudeaketak eragindako alarma egoeraren ondorioz.
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, COVID-19aren ondorengo susperraldia kultur sektoreari arreta ematetik eta hura biziberritzetik ere pasatzen da: «kulturarik gabe ez da benetako susperraldirik egongo». «Kultura funtsezko ondasuna da, eta horren mende dago, neurri handi batean, gizarte gisa aurrera egitea. Kultura indartzeak kultur profesionalei arreta eskaintzea eskatzen du, eta kontuan izatea Gipuzkoari aberastasuna eta enplegua ekartzen dizkion sektorea ere badirela».
Laguntzen banaketa egiteko, onartutako eskabide guztien artean erabilgarri dagoen guztizko zenbatekoa (300.000 euro) lehenetsiko da, onuradun bakoitzari legokiokeen gehieneko laguntzaren arabera. Gehieneko laguntza horrek ez du inola ere gaindituko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 90, eskatzaile bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin.
Deialdiari buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzakwww dirulaguntzen atarian egongo da eskuragarri.
|
1918