Kultura Departamentuak Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren 3. edizioa aurkeztu du eta Isabel Coixet eta José Antonio Bayonaren presentzia azpimarratu du
Kultura Departamentuak Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren 3. edizioa aurkeztu du eta Isabel Coixet eta José Antonio Bayonaren presentzia azpimarratu du
Kultura Departamentuak Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren 3. edizioa aurkeztu du eta Isabel Coixet eta José Antonio Bayonaren presentzia azpimarratu du
Goizane Álvarez: "Ziklo hau elkarrizketa sorta bat baino gehiago da; sormenerako leiho bat da, Gipuzkoa zinemaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera bat. Ekitaldi hau antolatuta gure komunitatearen apreziazio zinematografikoa aberastu nahi dugu eta, aldi berean, zinegileen eta ikusleen arteko lotura sendotu».
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera, Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren hirugarren edizioa antolatu du, aurreko bi edizioen arrakasta oinarri hartuta. Negu Hurbilak taldea, Víctor Iriarte eta Carlos Muguiro, Elena Martín, Laura Ferrés eta Javier Macipe, Isabel Coixet eta Sara Mesa, JA Bayona eta Belén Atienza, Belén Funes eta Marçal Cebrián eta Isabel Herguera eta Pablo Berger izango dira aurtengo edizioan parte hartuko dutenak. Programa publiko guztiei irekitako zazpi saiotan antolatuko da eta Z365 atalaren -Zinemaldia urte osoan- eta Elías Querejeta Zine Eskolaren partaidetza ere izango du.
Ikasleei eta zaleei zuzendutako ikastaroan, zinegileak beren ohiko kolaboratzaileekin elkarrizketan ariko dira, film baten ekoizpenaren eta errealizazioaren ikusten ez diren alderdiak hobe ulertzeko gako berriak emateko.
Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian izan den prentsaurrekoan Goizane Álvarez Kulturako diputatuak adierazi du ziklo hau elkarrizketa sorta bat baino gehiago dela. Bere ustez, "sormenerako leiho bat da, Gipuzkoa zinemaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera bat. Ekitaldi hau antolatuta gure komunitatearen apreziazio zinematografikoa aberastu nahi dugu eta, aldi berean, zinegileen eta ikusleen arteko lotura sendotu».
Are gehiago, ziur dago parte-hartzaileen aniztasunak islatzen duela egungo panorama zinematografikoaren aberastasuna, Isabel Coixet eta Sara Mesa edo JA Bayona eta Belén Atienza zikloan izango baitira. Programa honek, zinearen alderdi teknikoak eta sormenezkoak lantzeaz gain, proiektu zinematografikoak garatzen laguntzen duten lanbideen garrantzia azpimarratzen du ".
Aurten, Zinegileen arteko Elkarrizketak Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko obrak direla eta. Programak bere alderdi pedagogikoa nabarmenduko du edizio honetan, eta prestakuntzaren eremuan sakontzeko aukera emango du. Horrela, nahi dutenek –eta aldez aurretik doako matrikula egin ondoren– Una semana programara joan ahal izango dute apirilaren 8tik 11ra. Programazioaren lanbidearen inguruko proiekzioak eta bestelako ekitaldiak biltzen dituen proposamena da. Era berean, plaza mugatuekin, martxoaren 4tik 7ra bitartean, Rick Prelinger artxibozain, zinemagile, idazle eta hezitzaileak emango duen tailerrera joan ahal izango dira. Tailer hori artxiboko ikus-entzunezko materialen inguruko esku-hartzeari eta muntaketari buruzko tailer praktikoa da. Astebetez bertaratutakoekin lanean ariko da tokiko film artxiboetatik abiatuta, tailerraren amaieran lurraldeari buruzko film dokumental kolektibo bat osatzeko.
Gainera, matrikulatutako pertsonek Sail Ofizialeko edo Belodromoko proiekzioetarako bi gonbidapen jasoko dituzte Donostia Zinemaldiaren 72. ediziorako. Izena eman duten lehenengo 30 pertsonek, halaber, Donostia Zinemaldiaren argitalpenaren ale bat jasoko dute.
Matrikula gaurtik urtarrilaren 8ra arte egin ahal izango da, doakoa eta herritar ororentzat irekia izango da, ikasle zein zaleentzat (https://gip.eus/zinema). Presentzialtasuna eta topagune izaera laguntzeko, saioak ez dira streaming bidez emango, baina grabazioak Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Zinemaldiaren webguneetan egongo dira eskuragarri denboraldiaren amaieran.
Programa honen bidez, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaini nahi zaizkio zinemazaleari. “Zinemagileen arteko elkarrizketak” programak aukera ematen digu zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko, elkarrizketa formatu atsegin batean. Elkarrizketa guztietan, zinema lanbide kolektibo gisa hartzen da. Zinemagileaz gain, bertan izango da lankide bat -hainbat esparrutakoa izan daiteke: muntaia, interpretazioa, gidoia, ekoizpena-, belaunaldi bereko beste zinemagileren bat, edo abiapuntu edo kezka formal eta tematiko berak dituenen bat.
Hauxe izango da edizio honetako programa:
● Taldean zuzentzea. Negu Hurbilak (urtarrilak 9)
● Zinema eta beste diziplina batzuk. Víctor Iriarte eta Carlos Muguiro (otsailak 13)
● Lehen operak. Elena Martín, Laura Ferrés eta Javier Macipe (otsailak 27)
● Literatura egokitzapenak: Isabel Coixet eta Sara Mesa (martxoak 7)
● Animazioaren egoera: Isabel Herguera eta Pablo Berger (data konfirmatzeke)
● Zinema idaztea: Belén Funes eta Marçal Cebrián (maiatzak 7)
●Filmak ekoiztea: JA Bayona eta Belén Atienza (data konfirmatzeke)
Saio guztiak 19:00etan egingo dira, Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa komentuko ekitaldi-aretoan, eta dohainik izango dira.
Programak, zinemagilearen begirada bakarra deszentralizatzeaz gain, proiektu baten garapena osatzen duten lanbide tradizionalenak ezagutzera ematea du helburu, eta, ondorioz, zinema modu kritikoan ikusten eta irakurtzen ikastea, testuinguru jakin batean, testuinguru horren inguruabarrak direla eta, norabide guztietan aldatzen ari baitira.
Zinemaren aldeko apustu hau Koldo Mitxelena Kulturunearen lan-ildo nagusiaren baitan kokatzen da: eztabaida, elkarrizketa eta ezagutza. Testuinguru horretan, lan eremu nagusietako bat ikus-entzunezko proiektuen babesa, sustapena eta hedapena da. Eta, zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua garatzen ari den ekintza guztiak aipatu behar dira: Elias Querejeta Zine Eskolaren beraren sorrera eta eskola horretan matrikulatzeko bekak; Lanabesak laguntza ildoa, 2017az geroztik iraupen luzeko ikus-entzunezkoen 70 proiektu baino gehiago babestu dituena; edo Gipuzkoako Foru Aldundia San Sebastian-Gipuzkoa Film Comission erakundean sartzea.
1582