Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Kultura Eskola, gazteenentzako jarduera kultural eta artistikoaren bultzada

Kultura Eskola, gazteenentzako jarduera kultural eta artistikoaren bultzada

Kultura Departamentuak ‘Kultura Eskola’ programaren balantzea egin du, hezkuntza-zentroekin eta kultura-eragileekin batera.

2022/03/22

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ‘Kultura Eskola’ programaren balantzea egin du, hezkuntza-zentroekin eta kultura-eragileekin batera. 2021-2022 ikasturtean jarduera artistiko eta kulturalak finantzatzeko laguntza-ildo batean oinarritzen da programa.

Harkaitz Millan: Programa honen bidez, jarduera kultural eta artistikoa gazteenen zaletasunen eta interesen parte izatea nahi dugu, sentsibilitatea eta irizpide artistikoak sortuz eta begirada kritikoa garatzen lagunduz.

Fernando Morillo: «Kultura Eskola oso esperientzia positiboa da gazteenentzat, baita guretzat ere, batez ere ikasleen esker ona jasotzen dugunean. Hezkuntza maitatzen dugunontzat, saria ikaragarria da».

Mikel Sarriegi: “Kultura Eskolak leiho berri bat ireki du gure lana erakusteko, aukera berri bat emanez. Azken bi urteak bereziak eta gogorrak izan dira arte eszenikoetarako, eta gure lana erakusteko aukerak aldatu eta murriztu egin dira. Horrelako ekimen batek aukera berriak irekitzen dizkigu eta oso aberasgarria izan da”.

Arantxa Igartua: “Programa honek katalogo zabala aurkezten du eta lantzen diren gaiak eta formatuak askotarikoak eta interesgarriak dira. Ziur gaude, gure esperientzia aztertu ondoren, datozen urteetan parte hartuko dugula”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak ‘Kultura Eskola’ programaren balantzea egin du, hezkuntza-zentroekin eta kultura-eragileekin batera, eta 2021-2022 ikasturtean jarduera artistiko eta kulturalak finantzatzeko laguntza-ildo batean oinarritzen da. Oraingo honetan, aurreko deialdian laguntza horren onuradun izan ez ziren ikastetxeei zuzenduta dago programa.

Harkaitz Millan Kultura diputatuak bere poza adierazi nahi izan du eta oso balorazio positiboa egin du: “Bai ikastetxeen erantzuna eta gauzatutako proposamenen kalitatea direla-eta, bai ikuspuntu kuantitatibotik; izan ere, milaka ikaslek gozatu dute aukera honetaz”.

Joan den edizioan, lurraldeko 66 ikastetxek parte hartu zuten guztira, hau da, Gipuzkoako ikastetxe guztien % 48k, eta katalogoko 62 jarduera kontratatu ziren guztira. Gehien aukeratu ziren jarduerak dantza eta antzerkia izan ziren: %31 eta %24, hurrenez hurren.

Prentsaurrekoan izan dira Harkaitz Millan Kulturako diputatua, Fernando Morillo idazle eta sortzaile azpeitiarra, Mikel Sarriegi idazle eta sortzailea, Zuriñe Adrada Ikertzeko fundatzailea eta Xavier Rovira IK109koa. 

Kulturako diputatu Harkaitz Millanek azaldu duenez, Kultura Eskolaren helburua jarduera kultural eta artistikoa gazteen zaleen eta interesen parte izatea da, sentsibilitatea eta irizpide artistikoak sortuz eta begirada kritikoa garatzen lagunduz. Bestalde, Fernando Morillo idazle azpeitiarrak, egitasmoan parte hartzen duenak, adierazi du: «Kultura Eskola oso esperientzia positiboa da gazteenentzat, baita guretzat ere, batez ere ikasleen esker ona jasotzen dugunean. Hezkuntza maitatzen dugunontzat, saria ikaragarria da». 

Mikel Sarriegi idazleak adierazi du Kultura Eskolak beste leiho bat ireki duela “gure lana erakusteko, aukera berri bat emanez”. Sarriegik azaldu duenez, “azken bi urteak bereziak eta gogorrak izan dira arte eszenikoetarako, eta gure lana erakusteko aukerak aldatu eta murriztu egin dira. Horrelako ekimen batek aukera berriak irekitzen dizkigu eta oso aberasgarria izan da”.

Errenteriako Koldo Mitxelena BHI ikastetxeko zuzendariak, Arantxa Igartuak, nabarmendu duenez, “programak katalogo zabala aurkezten du eta lantzen diren gaiak eta formatuak askotarikoak eta interesgarriak dira. Ziur gaude, gure esperientzia aztertu ondoren, datozen urteetan parte hartuko dugula”.

Programa hori bultzatzeko, jardueren katalogo zabal bat egin da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei egokitua (DBHO eta Lanbide Heziketa). Proposamen horiek pentsamendu kritikoa garatzen, sormen gaitasunak estimulatzen eta emozioekin konektatzen lagunduko dute.

Katalogoa eskuragarri eta eguneratuta dago webgune honetan:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultura-eskola/jarduera-katalogoa

  

1766