Kultura eta Lankidetza Departamentuak Haurralde proiektuan parte hartzen du
Kultura eta Lankidetza Departamentuak Haurralde proiektuan parte hartzen du
Helburua da ikuspegiak, jakintzak eta esperientziak trukatzeko jardunaldi kolektibo bat partekatzea eta eraikitzea.
Helburua da ikuspegiak, jakintzak eta esperientziak trukatzeko jardunaldi kolektibo bat partekatzea eta eraikitzea Garapen Jasangarrirako Helburuak «Artibismo» kolektiboaren bitartez agerian jarriz. Bereziki, adierazpen artistikoen bitartez, diskriminazioaren, arrazakeriaren, indarkerien eta feminizidioen salaketa egin nahi da
Mikel Diez Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako zuzendariak, honako hau adierazi du: «Proiektu honek erakusten du lankidetza politikak transbertsalak direla, tokian tokikoak baina ikuspegi orokorra dutela eta gizarte osoaren zein eragile sozial guztien ardura direla».
José Ignacio Asensio: «Gazteak kontziente dira Klima Aldaketaren eraginez beraien etorkizuna eta ongizatea arriskuan dagoela».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritzak, 2017ko dirulaguntza deialdian, dirulaguntza bat eman zion Haurralde Fundazioari sustatzeko 2030 Agenda GJH: #Batera2030.
Helburua da, batetik, euskal gizarteko elkarteen tokiko gaitasunak indartzea, 2030 Agenda GJHen inguruan kontzientziatzeko estrategien bidez eta Sexu Osasuneko eta Sexu eta Ugalketa Eskubideetako lehentasunezko xede batzuetan egindako lanaren bidez; eta, bestetik, pertsonak nahastea sexu diskriminazioaren aurkako defentsan. Era berean, proposatzen da aliantza estrategikoak sendotzea Sexu eta Ugalketa eskubideen eta Generoaren arloan lan egiten duten eta 2030 Agendaren jarraipena egiteko eta Sexu eta Ugalketa eskubideen tratamendua egiteko kanpainak bultzatzen dituzten gizarte zibileko elkarte eta sareekin. Horrez gain, proiektuaren asmoa da Sexu eta Ugalketa eskubideen esparruan Euskadiko etorkinen eta bertako biztanleen artean egon daitezkeen oztopo kulturalak murriztea; truke guneak planteatuz kulturarteko ikuspegi batetik, non «begirada guztiak garrantzizkoak diren». Azkenik, desgaitasuna duten pertsonen sexu eta ugalketa eskubideak eta sexu aniztasuna lantzen dira.
Mikel Diez Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako zuzendariak, honako hau adierazi du: «Proiektu honek erakusten du lankidetza politikak transbertsalak direla, tokian tokikoak baina ikuspegi orokorra dutela eta gizarte osoaren zein eragile sozial guztien ardura direla». José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak berriz, nabarmendu du “nahitaezkoa” dela natura babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategiei gazteen ikuspegiak eta proposamenak eranstea. «Gazteak kontziente dira Klima Aldaketaren eraginez beraien etorkizuna eta ongizatea arriskuan dagoela».
Proiektuaren barruan, irailaren 21etik 28ra bitarteko astean, Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea (Zumaia) Kolonbia-Euskadi Elkartea, Tendel-Galarazi, AGISAS, eta FFF (FRIDAY FOR FUTURE) elkarteek Argentina, Brasil, Mexiko, Puerto Rico, Kolonbia eta Peruko 14 gazte artista hartuko dituzte, Euskadiko hiru lurraldeetan eragina izango duten jarduerak burutzeko aste osoan. Mugak apurtzen dituen kaleko artearen eta Euskadiko gazte eta biztanleen arteko batasun proiektu bat da. Ekimen honen helburua da Euskadiko biztanleekin partekatzea adierazpen artistikoak, dantza, antzerkia, performancea, graffitiak eta rapa. Garapen Jasangarrirako 17 helburuen artean gizarteak bete beharreko hainbat eremu sartzen dira, hala nola klima aldaketa, kontsumo jasangarria, desberdintasun ekonomikoa, banaketa-justizia eta bakea, besteak beste. Artearen bidez, begiratu bat eman nahi zaie Garapen Jasangarrirako Helburuei, herritarrek hobeto ezagutu ditzaten eta inplikazio handiago izan dezaten. Kulturak eta sormenak zeharkako eginkizuna betetzen dute GJHen lorpenean.
Helburuak, honako hauek dira:
2030 Agendaren azterketa kritikoa egiten laguntzea, hegoalde eta iparralde globaleko gazte artisten artean jakintzak eta ikaskuntzak trukatuz.
Gazteak inplikatzea Garapen Jasangarrirako Helburuen zabalkundean, eta gune feminista justuagoak, inklusiboagoak eta berdinagoak sustatzeko erantzukizunetan.
Euskal Herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta iparralde eta hegoalde globaleko elkarte zibilen artean sareen garapena sustatzea, artea baliatuz neskatilen eta emakumeen giza eskubideak exijitzeko eragin politikoko tresna gisa.
Prentsaurrekoa aurkeztuko duten gazteak
Adriana Santoni Rodriguéz, Puerto Rico “PLENA COMBATIVA”. Lesbiana, ekintzailea, gizarte langilea eta kaleko perkusionista. Kantaria, konpositorea eta Plena Combativa musika talde politiko-feministako kidea. Puerto Ricoko Plena erabiltzen du salaketa, borroka, protesta eta proposamenak egiteko tresna gisa.
Cintia Pacheco, Oaxaca, Mexiko. Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad Oaxaca. Ekintzaile feminista, emakumeen eskubideen defendatzailea. Komunikazio Sozialeko lizentziaduna eta Soziologiako masterra. Gaur egun, Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad, Oaxaca mugimenduko komunikazio alorreko arduraduna da. Ikus-entzunezko materialen eta irrati programaren ekoizlea, non modu adeitsu, sormenezko eta interesgarrian azaltzen dituen agenda feministako gaiak. Hainbat ikerketa proiektu egin ditu genero indarkerien, komunitate indigenen eta sexu eta ugalketa osasunaren inguruan.
CRIS Master (Cristian Fernando Guzmán Rodríguez) Ibague, Kolonbia – Kolonbia Euskadi/Yapawayra Fundazioa. Trilogía Rec hip hop kolektiboaren fundatzailea. Espainierako irakaslea da. Sormenezko marrazketa eta idazketako eskolak ematen ditu. Kultur kudeatzaile, rap artista, freestyler, graffiteroa. Bere abestiek eta hitzek gai sozialak agertzen dituzte, kulturaren eta artearen bitartez eraikitzeko eta saretzeko asmoz. Gaur egun, gazteentzako proiektu desberdinak lantzen ari da biztanleria zaurgarria duten hiriko hego-mendebaldeko komunetan.
Luisa Gabriela – Salvador do Bahía –Brasil. Artista plastikoa, hezitzailea eta ikertzailea. Ekintzaile feminista. Emakumeei, generoari eta feminismoei buruzko diziplinarteko azterketetako masterra, Bahiako Unibertsitate Federalean (PPGNEIM/UFBA). Gorputza, Artea eta Adierazpena, Kultura Feministako Puntuaren koordinatzaile ohia eta kidea, Brasilgo Porto Alegre hirian, Emakumeen Kolektibo Plurala gobernuz kanpoko erakundearekin batera. Beste artista feminista batzuekin batera, “Mulherada, pega visão!" proiektua koordinatzen du Bahiako Chapada Diamantinan. Proiektuak artea (ikus-arteak, musika, zinema) nahiz ezagutza (azterlan feministak) erabiltzen ditu emakumeak eta neskatilak ahalduntzeko.
1740