Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen honen bitartez, gaitzespen irmoa adierazi nahi du joan den igandean emakume batek Donostian jasandako sexu erasoaren aurrean.

Donostiako eraso sexistaren aurrean gaitzespen osoa agertu du Aldundiak
Gizonezko bat atxilotu dute erasoaren egile izatea leporatuta. Hala, Foru erakundeak bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dio biktimari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Donostiako Udalak gaur erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenekin. Halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dago, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Emakumeen duintasuna, integritate fisikoa eta sexu askatasuna eskubide urraezinak dira eta eskubide horien aurka doazen ekintzek ez dute kabidarik gure lurraldean.
Eraso sexistarik gabeko kale, auzo eta herriak nahi ditugu. Horregatik, Aldundiak dei egin die herritarrei emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean adi eta konprometituta jarraitzeko. Foru ordezkaritza batek bihar eguerdian Donostian egingo den kontzentrazioan parte hartuko du.
2428