Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Lasarte-Oriako herritarrak

Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Lasarte-Oriako herritarrak

Etorkizuna Eraikiz kapsula Lasarte-Orian izango da egun osoan.

Eider Mendoza eta Lasarte-Oriako alkatea.

Lurraldeko herrietan egingo duen “Tour”-ararekin jarraituko dugu aste honetan Lasarte-Orian geldialdia eginez. Gaur goizean, kapsula herrira iritsi da, Lasarte-Oriarrek lurraldearen etorkizunaren inguruan dituzten ekarpenak jasotzeko asmoz “Gipuzkoaren etorkizuna denon artean diseinatu behar da elkarlan baten bidez; guztiok amesten dugun lurraldea eraiki behar dugu, eta horregatik sustatzen dugu dinamika parte-hartzaile hau, kapsula hainbat herrietara eramanez”, azpimarratu du Eider Mendoza Gobernantza diputatuak.
Mendozak Lasarte-Orian bisitatu du kapsula, Agustín Valdivia, Lasarte - Oriako alkatearekin batera. Foru arduradunak azaldu duenez, “Herritarren parte-hartzeari esker, gobernuak indartu egiten dira, eta politika publikoak ere indartu egiten dira; gainera, interes sozialak agenda publikoan txertatzeko aukera ematen digu.” Ekimen parte-hartzaile honen helburua herritarrengana hurbiltzea da, haien hausnarketak, kezkak eta ekarpenak entzuteko. “Horrela, elkarlaneko gobernantza sustatuz eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Etorkizuna Eraikiz bezalako ekimenen bidez, Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei herritarrekin batera erantzuten saiatzen gara”, adierazi du. 
Kapsula Lasarte-Orian jarri dute, Okendo plazan, eta bertan egongo da egun osoan. “Lasarte-Oria biztanleek garrantzia zeri ematen dioten jakiteko lagungarria dugu, zeintzuk diren haien kezkak eta gogoetak, horretarako, Gipuzkoa 2040an nolakoa imajinatzen duten galdetzen diegu”, gogoratu du Mendozak, herritar guztiei zuzendutako proiektua dela azpimarratuz. Dinamika horren helburua da, halaber, herritarrak gogoeta egitera eta lurraldearen etorkizunarekin konprometitzera bultzatzea. 
Bestalde, Lasarte-Oriako Udaleko alkate Agustin Valdiviak azaldu duenez, proiektu interesgarria iruditzen zaigu Gipuzkoako Foru Aldundia Lasarte-Oriako herritarrengana hurbiltzea lasarteoriatarren kezkak bertatik bertara ezagutzeko”
Etorkizuna Eraikiz kapsularen hirugarren fasea amaitu ondoren, jasotako ekarpenak aztertuko dira eta Etorkizuna Eraikiz egitasmoan txertatuko dira. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko lan egiten du, hainbat ekimenen bidez, hala nola, erreferentziazko zentroen, proiektu esperimentalen eta aurrekontu irekien bidez.
Ekimen parte-hartzaile hau oso interaktiboa da eta erabiltzaileari esperientzia bat sortzeko prestatu da, baina ezin dugu ahaztu bere helburu nagusia: ekimen honek herritarren parte-hartzeak eta lankidetzak lurraldearen beharrak konpontzeko duten garrantzia jasotzen du. “Gipuzkoa oso azkar hasi da aldatzen, etengabeko aldaketa prozesu baten aurrean gaude, eta garai berrietara eta gizartearen behar berrietara egokitu behar dugu; horretarako beharrezkoa da hainbat eragileren lankidetza, hala nola enpresa publiko-pribatuena, erakundeena, elkarteena… bai eta gizartearen parte-hartzea ere.
Itzuli berri honek interes berezia jarri du gazteengana hurbiltzeko, haiekin lotura sortzea helburu hartuta, eta Gipuzkoaren etorkizunaren eraikuntzan ahotsa emateko, haien kezkak, proposamenak eta gogoetak zeintzuk diren ikertuko dira. Horrela, herriko ikastoletako ikaslean gerturatuko dira haien ekarpenak egitera. "Kapsularen oinarria herritarren parte-hartzea sustatzea da, guztion artean adostutako etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko; Gipuzkoako gazteengana hurbildu nahi dugu, etorkizunerako dituzten kezkak eta proposamenak gertutik ezagutzeko", azpimarratu du Mendozak.

  

2622