Aldundiak 7 milioiko inbertsioa egingo du AP-8, AP-1 eta GI-20 errepideetako zoruen 21,6 kilometro birgaitzeko
Aldundiak 7 milioiko inbertsioa egingo du AP-8, AP-1 eta GI-20 errepideetako zoruen 21,6 kilometro birgaitzeko
Aldundiak 7 milioiko inbertsioa egingo du AP-8, AP-1 eta GI-20 errepideetako zoruen 21,6 kilometro birgaitzeko
28 zatitako errodadura-geruza berrituko da eta 24 hilabeteko gauzatzeko epea izango dute lanek.
Bidegi foru erakundeak AP-8 eta AP-1 autobideetako eta GI-20 errepideko 18 zatietako errodadura-geruza berritzeko proiektuaren lizitazioa onartu du. Aurrekontua 7.121.253 eurokoa da, gehi BEZa eta gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da, esleitzen denetik aurrera.
Proiektuak batez ere AP-8 autobideari eragiten dio, 13 zati birgaituko baitira. AP-1ean eta GI-20 errepidean bi zati berrituko dira bakoitzean, eta AP-1eko 133. irteera-adarrean ere jardungo da, Bergaran. Guztira 21,6 km linealeko zorua berrituko da, horietatik 5,2 km Bilbo eta Gasteiz norankoetan eta 16,4 km Behobia norabidean. Berrituko diren tarteen luzera 407 metrotik 2,7 km-ra bitartekoa izango da. Horietatik hamabi zati kilometro 1 baino gehiagoko luzerakoak izango dira.
AP-8an berrituko diren hamahiru zatiak Getariako 42,710 kilometro-puntuaren eta Eibarko 70,908 kilometro-puntuaren artean kokatzen dira. Horrela, Zumaia-Getaria terminoetan, Urolako zubibidearen eta Meagasko tunelaren arteko tartea berrituko da (43,816 eta 42,710 km-ak) Behobia noranzkoan. Zestoako ordainlekuaren parean eta halaber, Behobia noranzkoan, beste bi zati berrituko dira, guztira 2,7 km-ko luzerarekin. Deba eta Mendaro artean, hau bi norabideetan eta sei zatitan banatuta autobideko 9km birgaituko dira, Lizaranzuko zubibidea eta Istiñako tunela barne. Elgoibarren, San Antolingo zubibidearen parean, kilometro bateko luzerako zorua berrituko da Behobia noranzkoan, eta ia beste 600 metro Bilbo noranzkoan. Azkenik, Eibarren, 1,1 km-ko erreia berrituko da Behobiarako noranzkoan.
AP-1ean, zorua berritzeak autobidearen enborreko bi zatiri eragingo die Bergaran, Gasteizerako noranzkoan, eta autobidetik herri bererako irteera-adarrari. Erabateko birgaitzea 3,8 km-ko asfalto luzerari eragingo dio. Azkenik, GI-20 errepidean, Donostia parean, bi zati berrituko dira, noranzko bakoitzean bana, 2 km-ko luzerarekin.
Halaber, birgaitzeak eragiten dien egituretan dilatazio-junturak aldatuko dira eta zirkulazio-edukierarako espirak berrituko dira.
Bide-zatiak birgaitzeak erabat operatiboak diren eta trafiko-intentsitate handia duten bideei eragingo dienez, zenbait neurri hartuko dira , trafikoan sortu daitezken eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen. Horrela, astelehenetik ostiralera, AP-8an eta GI-20an beharrezkoak diren errei-mozketak 11:00etatik aurrera egingo dira zati batzuetan eta gauez beste batzuetan, goizeko puntako orduak saihestuz. By-pass bidezko desbideratzeak asteburuetan egingo dira. AP-1ean ez da mugarik egongo mozketak eta desbideratzeak egiteko. Uztailean, abuztuan eta irailaren erdialdera arte, aste barruan ezin izango da inolako lanik egin zati batzuetan, eta beste batzuetan gauez egingo da, oporren eta irteera eta itzulera operazioen ondorioz trafikoak gora egiten duen egunak baitira. Beti ere mozketak aurrez ohartaraziko dira.
2713