Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako Mugikortasun Astea Tolosan abiatuko da bizikletak berrikusteko doako zerbitzuarekin

Gipuzkoako Mugikortasun Astea Tolosan abiatuko da bizikletak berrikusteko doako zerbitzuarekin

«Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekimena gaur iritsi da Mugikortasunaren Astearen inguruan programatutako 10 helmugetariko lehenera. Hartara, MUGI txartel pertsonalizatua eta bizikleta eramaten dituzten guztiek bizikleta berrikusteko eta doitzeko doako zerbitzua baliatu ahal izango dute. Ikastetxeetan bizikletaren erabilera sustatzeko tailerrak egingo dira DBHko ikasleen artean.

Semana Movilidad 2023

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko foru diputatua: «Gipuzkoak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egiten du, herritar guztion onura ekarriko duten helburu komunak lortzearen ildoan. Kontua da mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzea, lehentasuna emanda bizikleta eta garraio publikoa erabiltzeari eta ahal den neurrian oinez ibiltzeari».

José Ignacio Asensio, Jasangarritasuneko foru diputatua: «Sustatu behar dugu bizikleta erabiltzea ohiko garraiobide gisa gure hirietan, eta, horretarako, erakundeok lagundu behar dugu bizikletek segurtasunez zirkulatu ahal izatea, bidegorri sareak sustatu –orain arte bezala- eta, batez ere, belaunaldi berrietan zabaltzea eta finkatzea bizikletako garraioa».

Tolosako Triangelu Plazan abiatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Mugikortasun Asterako programatu dituzten ekimenetako lehena. Gipuzkoako Astea bat dator Europako Astearekin, eta aurtengo leloa da «Konbinatu eta mugitu».

Azahara Domínguez Mugikortasuneko diputatua eta José Ignacio Asensio Jasangarritasun Departamentuko buru eta lehen diputatu nagusiordea «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekimenaren irekieran izan dira. MUGI txartel pertsonalizatua duen eta erakusten duen orok bere bizikleta doan berrikusi eta doitzeko aukera izango du irailaren 15etik 24ra, ekimen honetan parte hartzen duten 11 denda kolaboratzaileetan, laugarren urtez. Denda horiez gain, tailer mugikor bat Gipuzkoako herrietan barrena ibiliko da egun horietan, ekintza hau ahalik eta pertsona gehienengana irits dadin.

Aurreko edizioetan bezalaxe, ekimenean parte hartu eta dendetan nahiz tailer mugikorran dauden kupoiak betetzen dituztenak 2 bizikletaren eta atxikitako dendetan bizikleta materiala erosteko 50 euroko 2 bonoren zozketan sartuko dira. Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, MUGI txartelerako 20 euroko 60 karga ere zozkatuko dira. Lege-oinarriak.

Azahara Domínguez Mugikortasuneko diputatuak azpimarratu duenez, ekintza guztiek, bertakoek nahiz Europakoek, partekatzen dituzte «herritar guztion onura ekarriko duten helburu komunak. Kontua da mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzea, lehentasuna emanda bizikleta eta garraio publikoa erabiltzeari eta ahal den neurrian oinez ibiltzeari».

Ekimenaren ruta

  • Irailak 15, ostirala: Tolosa – Triangulo plaza, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 16, larunbata: Donostia - Gipuzkoa plaza, 10:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 17, igandea: Irun – Zabaltza plaza, 10:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 18, astelehena: Errenteria – Gamon zumardia, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 19, asteartea: Lasarte-Oria – Udaletxeko plaza-Okendo plaza, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 20, asteazkena: Zarautz – Udaletxeko plaza, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 21, osteguna: Azpeitia – Plaza Nagusia, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 22, ostirala: Bergara – Domingo Irala kalea 13, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 23, larunbata: Eibar – Untzaga plaza, 10:00etatik 20:00etara.
  • Irailak 24, igandea: Zumarraga – Euskal Herria plaza, 10:00etatik 14:00etara. Legazpi – Euskal Herria plaza, 16:00etatik 20:00etara.

Hona hemen “Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin!” kanpainarekin bat egin duten udalerriak eta establezimenduak:

  • ARRASATE:

LIZARRALDE KIROLA, Gipuzkoako Foruen Plaza 1-2 / 943 799 147

  • AZPEITIA:

ZICLOS BENI, Loiolako Inazio hiribidea 23 / 943 150 629

  • DONOSTIA:

CICLOS SAN MARTZIAL, San Martzial kalea 1 / 943 429 500

MINER, Ronda kalea, 7 / 943 270 447

  • EIBAR:

EBK EIBARKO BIZIKLETA, Karmen kalea 4 / 943 530.212

  • ERRENTERIA:

KHUBIKES, Nafarroa etorbidea 30 / 943 344 158

  • IRUN:

CYCLOPE BICIS, Pinar kalea 4 / 943 614 796

  • TOLOSA:

BEGIRISTAIN TXIRRINDUAK, Eskolapioetako Lorategiak 3 / 943 675 634

ARSUAGA BIZIKLETAK, Iruñeko Etorbidea 10 / 943 675 848

  • ZARAUTZ

ZARAUTZ BIKES, Herribarra kalea 34 / 680 882 152

  • ZUMARRAGA:

ZATIKA, Etxeberri auzoa z.g. / 943 721 990

DBHko ikasleei zuzendutako mugikortasun jasangarria

Mugikortasunaren Astearen baitan, Jasangarritasun Departamentuak proiektu pilotu bat burutuko du Gipuzkoako ikastetxeetan DBHko ikasleen artean. "Bizikleta 1+" ikastaroa da, eta helburu nagusia da gazteek beren ohiko joan-etorrietan bizikleta erabil dezaten sustatzea, bereziki etxetik eskolarako bidean, ibilbide ezagunak eta egokituak erabilita. Proiektu honek ibilbide luzea du Europan eta pilotaje-fasean, ikastaroa emango da Zumarragako La Salle ikastetxeko hamar gelatan eta Eibarko bigarren hezkuntzako Isasi institutuko bi gelatan.

"Bizikleta +1" ekimenak, joan-etorriak bizikletan egitearen ondoriozko ohitura osasungarriak hartzeko beharraren inguruan sentsibilizatzeaz gain, xede du bide hezkuntza ikastetxeetan bideratzeko modu berri bat sartzea, mugikortasun jasangarriaren ardatzetik abiatuta.

«Sustatu behar dugu bizikleta erabiltzea ohiko garraiobide gisa gure hirietan, eta, horretarako, erakundeok lagundu behar dugu bizikletek segurtasunez zirkulatu ahal izatea, bidegorri sareak sustatu –orain arte bezala- eta, batez ere, belaunaldi berrietan zabaltzea eta finkatzea bizikletako garraioa», José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasuneko diputatuaren hitzetan.

  

2675