Aldundiak kultura sustatzeko deialdia egin du 2,3 milioi euro bideratuz
Aldundiak kultura sustatzeko deialdia egin du 2,3 milioi euro bideratuz
Besteak beste, artisten nazioartekotzea bultzatzeko laguntzak egongo dira
Kultura sustatzeko diru laguntzen politika berriak hiru helburu ditu: Laguntza sistemarako eta programetarako sarbidea erraztea, bereziki gazteei, sortzaile berriei, entitate txikiei eta proiektu sortu berriei; kultur proiektuak eta ekimenak nazioartekotzea, eta 2016an eta 2017an abiarazitako programak egonkortzea.
Gobernu Kontseiluak asteartean onartu zituen kultur ondarea birgaitzeko eta egonkortzeko laguntzak, ikerketa eta indusketa arkeologikorakoak, eta ondare dokumentala zaharberritzekoak, Tokiko, Oreka, Susperka, Olatuak eta Mundura, guztira 2.333.500 euroko zenbatekoarekin.
- Tokiko: udalek, udaletako elkarteek eta udal entitatek antolatutako kultur jarduerak egiteko.Dotazioa: 300.00
- Susperka: sortu berriak diren proiektu eta egitura berritzaileak sustatzeko. Dotazioa: 100.000
- Oreka: ibilbide bat eta programazio egonkor bat duten egitura egonkortuak sendotzeko, eta Gipuzkoako programazioa egonkortzeko eta eskaintza kulturala garatzen laguntzeko. Dotazioa: 560.000
- Olatuak: eraldaketa sozialerako bokazioa duten proiektu berritzaileak sustatzeko. Helburua da kulturak eraldaketarako tresna gisa duen balioa azpimarratzea, hiriburutzak markatutako ildoan. Hark utzitako legatua bilduz, gizartearen erronkei aurre egiten lagunduko duten bide zein proiektu berriak zabalduko dira. Dotazioa: 150.000
- Mundura:Pertsona fisikoentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako diru laguntzak, proiektu artistikoak nazioartean garatzeko. Dotazioa: 90.000
- Ondare higiezina zaharberritzea. Dotazioa: 605.00
- Ikerketa arkeologikoa. Dotazioa: 228.000
- Ondare dokumentala zaharberritzea. Dotazioa: 36.000
- Gipuzkoako museoak. Dotazioa: 264.500
Aurten nabarmentzeko dira, bestek beste, K-Bulegoa laguntzarako bulegoa ireki izana eta Mundura nazioartekotzerako laguntzak abiarazi izana; izan ere, elementu berritzaile horiei esker, joan den urtean abiarazitako laguntza sistemaren berrikuntza osatzen eta egonkortzen da.
K-Bulegoak xedetzat du kultur agenteei laguntza eta aholkularitza eskaintzea, tokiko eta gertuko eremu batetik, kultur proiektuen eta enpresen garapenean inplikatuz.
Helburua bikoitza da: batetik, kulturara bideratutako baliabideak optimizatzea, eta, bestetik, Gipuzkoan sektore horren garapena indartzea.
Horretarako, K-Bulegoak hainbat funtzio betetzen ditu:
• Informazio pertsonalizatua eskaintzen du Kultura Departamentuaren deialdien eta laguntzen inguruan.
• Kultur sustatzaileen, GFAren eta Kultura Saretzeni loturiko entitateen arteko bitartekaritza egiten du.
• Sustapena eta hedapena egiten du ikus-entzunezko edukiak sortuz, eta horiek hedatzen ditu Departamentuaren sareak erabiliz.
Sustapena eta hedapena egitea ikus-entzunezko edukiak sortuz, eta horiek Departamentuaren sareak erabiliz hedatzea.
• Kultur eragileentzat interesekoak diren baliabideen datu base bat sortu eta elikatzen du.
• Sektorearen eta Gipuzkoako kultur eragileen garapenerako ikerketa eta prestakuntza ahalbidetzen ditu.
«Kultur sektorearen hazkundea eta bideragarritasuna, kanpoan proiektatzeko gaitasunari loturik daude, eta horrek gastu ekonomiko handia dakar. Horregatik, Departamentuak laguntza lerro berri bat txertatu du, Mundura izenekoa, kultur proiektu eta ekimenak nazioartekotzeko», baieztatu du Itxasok. Laguntza horiek bai pertsona fisikoei bai irabazi asmorik gabeko entitateei zuzentzen zaizkie, maila lokaleko ibilbidea duten proiektuak izanik, nazioarteko garapena eta proiekzioa izan lezaketen proiektuak sustatzeko. Diru laguntza horien bidez finantzatu daitezke arlo artistiko eta kulturaleko festibal eta lehiaketetan parte hartzea, eta arte, musika, antzerki edo dantza emanaldiak eskaintzea.
K-Bulegoak eta Mundurak Kultura zuzendaritzaren laguntza sistema osatu, egonkortu eta optimizatzen dute, eta, aldi berean, egonkortu egiten dituzte Izango Zara, Meta, Kultura Bonoa eta Lanabesa barne hartzen dituzten sustapen programak eta lerroak; horiek ez dira deialdi honetan onartu, baina urtean zehar deituko dira.
- IZANGO ZARA: Talentua sustatzeko bekak, arte plastikoetan, eszenikoetan etab. espezializatu nahi duten gazte sortzaileei zuzenduak. Dotazioa: 184.000
- META: Komunitatea sortzeko eta mikromezenasgoaren/crowfundingaren bidez parte-hartzea sustatzeko gaitasuna duten proiektuak. Dotazioa: 115.000
- KULTURA BONUA: Kultura BEZa itzultzeko eta konpentsatzeko modu bat da, eta, aldi berean, kulturaren kontsumoa sustatzekoa. Dotazioa: 85.000
- Lanabesa: ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak. Dotazioa: 120.00
- Lanabesa: arte eszenikoen banaketa eta salmenta errazteko. Dotazioa: 180.000
«Laguntza sistema berriarekin, proiektu sortu berri berritzaileak lagundu nahi izan ditugu, hasieran baitira ahulen eta orduan baitute aurrera ez egiteko aukera handiena. Gainera, laguntzak hedatzen saiatu gara, tradizionalki horietarako sarbiderik izan ez duten kultur eragile berriengana ere heltzeko», adierazi du Itxasok.
Kultura sustatzeko diru laguntzen politika berriak hiru giltzarri nagusi ditu: laguntza sistemarako eta horren programetarako sarbidea erraztea, bereziki gazteei, sortzaile berriei, entitate txikiei eta proiektu sortu berriei; kultur proiektuak eta ekimenak nazioartekotzea, eta 2016an eta 2017an abiarazitako programak egonkortzea.
2017a mugarri izan zen kultura sustatzeko laguntza sistema berri bat sortzen eta berritzen; izan ere, hainbat programa abiarazi ziren kultura gizarteratzeko, sortzen ari ziren proiektuak babesteko, berritzaileenei laguntza emateko, sortzaile eta proiektu berriak geureganatzeko, ibilbide kontrastatuko proiektu eta entitateak egonkortzeko, gizarte hobekuntza eta eraldaketa sustatzeko, DSS206k utzitako legatuari jarraipena emateko, eta, gainera, hori guztia Gipuzkoan egonkortuago dauden entitate eta programei laguntza eskaintzearekin bateragarri egiteko.
1626