Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Larunbat honetan Urretxu-Zumarragan izango da Energia Azoka

Larunbat honetan Urretxu-Zumarragan izango da Energia Azoka

Azokaren helburua da herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea

2018/05/24

José Ignacio Asensio: “Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”.

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak; Mikel Serrano Zumarragako Alkateak, Jon Luqui Urretxuko Alkateak eta Isidro Zalduak, Usurbilgo Lanbide Eskolako Zuzendariak, Urretxu-Zumarragako Energia Azoka aurkeztu dute. Azoka maiatzaren 26an, larunbatan, egingo da 10:00tatik 14:00tara bitartean Areizaga plazan (euria eginez gero, Gernikako Arbola Plazako karpan).

Ekimena Usurbilgo Lanbide Eskolak, Ingurumeneko Departamentuarekin batera, sustatutako eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien inguruko sentsibilizazio, heziketa eta dibulgazio programaren parte da. Helburua herritarrei energia garbiaren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta teknologiak gerturatzea da. Urretxu eta Zumarragako Udalek eta Uggasa eskualdeko garapen agentziak parte hartzen du ere.

Energia azoka herritar guztiei zabaldutako ekimena da. Helburua jendeak energia iturri berri eta garbiak eta kontsumo eraginkorreko teknologiak ezagutzea da, honela euren erabilera sustatuz. Horretarako hainbat stand ditugu instalakuntza mota ezberdinekin (eguzki plaka fotoboltaikoak, eguzki plaka termikoak, biomasa galdara, aerotemia, LED argiteria, tenperatura baxuko berogailuak…). Stand eta azalpen panelez gain, Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleak izaten dira bertanikusten dena azaldu eta zalantzak argitzeko.

Gipuzkoa Argitu

Azokan aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarrien erabilerarako sistema errealak erakutsiko dira. Aurrez aurreko aholkularitza puntua topatuko dugu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak hilabetero Gipuzkoako hainbat herritako azokatan eskaintzen duena. Aholkularitza puntu honi esker, faktura elektrikoa ulertzen ikasiko dugu eta energiaren kontratazioan aurreztea posible izango dugu. Herritarrek bere faktura eraman ahal izango dute eta aditu batek Iberdrolako tresna nola erabili azalduko die, horrela bere datuak ikusi ahal izango dituzte, beraien kontsumoa zenbatekoa izan den ezagutuz, eta kontsumoa murrizteko neurriak har ditzakete, argindarraren faktura optimizatuz. Energiarekin harremana duten ekintzak gauzatzeko haurrentzako gunea ere egongo da. Fakturan aurrezteko beharrezko baliabideak dituen gida bat eskaintzen da ere. Haren eginkizun nagusia eraginkortasun energetikoa da, baita zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa ere.  

 

Ingurumeneko Diputatuak azaldu Energia Azokak Gipuzkoako hainbat herritik igaroko dela. “Azokak Gipuzkoa Argitu sentsibilizazio programaren aholkularitza puntu bat hartuko du. Programari esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko. Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan”, adierazi du Asensiok.

Aurrez aurreko aholkularitza puntua Gipuzkoa Argitu programaren ekimenen parte da, Ingurumeneko Departamentuak 2017, 2018 eta 2019. urtetan zehar aurrera eramango dena. Gipuzkoa Argitu programa baliabide multzo erabilgarri bat da, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzat, baliagarria izango dena argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzeko. Maiatzean eta ekainean 40 tailer egiten ari dira Gipuzkoako hainbat herritan. Dagoeneko tailerrak egin dira Zumarraga, Legazpi eta Urretxun, ekainaren 4an beste tailer bat gauzatuko da Legazpiko kutur-etxean.

  

1532