Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Legorretako azken eraso matxista gaitzesteko adierazpena

Legorretako azken eraso matxista gaitzesteko adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Legorretan larunbat honetan izandako eraso matxista irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du.

2023/06/06
Puntu morea

Puntu morea


Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, pasa den larunbatean Legorretan izandako eraso matxista irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du, eta dei egiten die herritar guztiei gaur 19:00etan udalerri horretako plazan deitu den gaitzespen-elkarretaratzearekin bat egiteko. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die erasoaren biktimari, bai eta haren senide eta gertukoei ere, eta baita erasotzaileari aurre egin zioten pertsona guztiei ere.

Adierazpen honen bidez, foru erakundeak emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso eta jarrera gaitzesteko konpromiso irmoa berresten du. Eraso matxista gure gizartearen desberdintasunetik eta matxismotik sortzen den mendekotasun matxistaren adierazpenik gogorrenetako bat da, hain zuzen.

Gipuzkoako Foru Aldundian, beste behin ere, berdintasun politiken garrantzian jarri nahi da azpimarra, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta duintasuna, askatasuna eta segurtasuna bermatzea Giza Eskubideak betetzea baita. Horregatik, eskubide horien aurkako jokabideek ez dute lekurik gure gizartean, inolako testuingurutan.

  

2398