Lurraldebusek hasi berri ditu udako bere ordutegiak Donostia eta Bilboko Aireportua artean ordu erdiro zerbitzuak emanez
Lurraldebusek hasi berri ditu udako bere ordutegiak Donostia eta Bilboko Aireportua artean ordu erdiro zerbitzuak emanez
Lurraldebusek hasi berri ditu udako bere ordutegiak Donostia eta Bilboko Aireportua artean ordu erdiro zerbitzuak emanez
Gainera, txartelen beste salmenta-makina bat gehitu da eta berriro sendotuko da pertsona batekin arreta-zerbitzu presentziala aireportuetan Errefortzu horiei esker joan den udan gehitu egin zen zerbitzu horren erabilera; 10.000 erabiltzaile gehiago urteko batez bestekoaren aldean.
Gainera, txartelen beste salmenta-makina bat gehitu da eta berriro sendotuko da pertsona batekin arreta-zerbitzu presentziala aireportuetan
Errefortzu horiei esker joan den udan gehitu egin zen zerbitzu horren erabilera; 10.000 erabiltzaile gehiago urteko batez bestekoaren aldean.
Datorren ekainaren 30etik aurrera (larunbata) eta irailaren 2ra arte (igandea), Lurraldebusek Bilboko aireportura egiten duen zerbitzua gehitu egin da Donostiaren eta aireportuaren artean; ordu erdiro egongo dira autobusak. Hala, bikoiztu egiten dira urtean zehar dauden frekuentziak zerbitzu honen erabiltzaileen premiak betetzeko, bereziki udaldiko oporrak direla-eta.
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendia sozialistak adierazi bezala, “udako hilabeteetan pertsona asko lekualdatzen dira Bilboko aireportura gure lurraldetik kanpo oporrei hasiera emateko eta beste asko Bilboko aireportura iristen dira oporretan egun batzuk Donostian eta Gipuzkoa osoan igarotzeko. Donostia eta Bilboko aireportua arteko autobusen eskaintza on bat izatea, ordu erdiro, apustu bat da herritarrei garraio publikoko zerbitzu eraginkor bat bermatzeko, eta baita ibilgailu pribatuaren alternatiba bat ere, alternatiba erosoa eta kalitatekoa, ordutegi zabalagoak eskaintzen dituena, udan bidaiatzen direnen premietara hobeto egokitzen direnak”.
Lurraldebuseko udako zerbitzuaren errefortzuak Bilboko aireportura, frekuentzia handitzeaz gainera ordu erdiro, hobetu egiten du arreta txartelen beste salmenta-makina bat gehituta, datorren astean funtzionatzen hasiko dena, eta pertsona bat egongo da informazioa emateko eta txartelen erosketan laguntzeko.
Urtean zehar, Lurraldebusek orduero du Bilboko aireporturako autobus bat. Uztailean eta abuztuan ordu erdiro emango da zerbitzua bi norabideetan. Donostiako geltokitik irtengo dira autobusak ordu erdiro 04:30etik 21:30era. Bilboko aireportuko irteerak ordu erdiro ere izango dira, 06:15etik 23:45era. Aldez aurretik eskuratutako txartelaren bidez eskatuta, Zarautzen geldituko da autobusa.
Ordu erdiroko zerbitzu honek oso harrera ona izan zuen joan den udan; 31.257 erabiltzaile izan zituen uztailean eta 32.604 abuztuan, eta nabarmen handitu zen zerbitzuaren hilabeteko batez bestekoa (21.532 erabiltzaile), herritarren aldetik errefortzu horiek duten harrera ona berretsiz.
HOBETU EGIN DA PUBLIKOARI EMATEN ZAION ARRETA
Gainera, uda honetan, berritasun nagusi gisa, txartelen salmenta-makina bat gehiago izango da, datorren astetik aurrera funtzionatzen hasiko dena, eta erabilgarri egongo da urte osoan zehar, Bilboko aireportuan txartelen salmenta-zerbitzua arindu eta bizkortzeko.
Gainera, Lurraldebusek berriro eskainiko du erabiltzaileentzako arreta-zerbitzua Bilboko aireportuan bertan. Hala, pertsona bat egongo da bidaiarien premiei erantzuten, besteren artean: txartelen salmenta-makina erabiltzen laguntzea, aireportuko geltokiaren barruan kokatua eta kreditu-txartelekin eta Mugirekin funtzionatzen duena (ez ordea eskudirutan); erosketak arintzea, zalantzak argitzea eta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzea, Lurraldebuseko zerbitzu hauei buruzko informazioa emateaz gain.
Informazio-zerbitzu presentzial hori irailaren 2ra arte (igandea) egongo da indarrean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ordu horretatik aurrera, autobuseko gidariak arduratuko dira bezeroei arreta emateaz eta txartelak saltzeaz, makinan erosi ezin izan dituztenean.
Aireportuko terminalaren kanpoaldean, Lurraldebusen geralekuaren zutoinean, informazio-seinaleak daude lineen ordutegiak, frekuentziak eta prezioak argi eta garbi adierazten dituztenak, baita txartelen salmenta-makinen kokapena eta Lurraldebuseko erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuaren telefonoa (900 300 340) ere. Informazio-kartelak lau hizkuntzatan daude (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) eta bidaia-txartelak txartel bidez erosteko makina non dagoen adierazten dute.
Garmendia diputatuak adierazi bezala, “ahaleginak egiten ari gara, ahal dugun neurrian, Lurraldebusek Bilboko aireportuan ematen duen zerbitzua hobetzen, udako frekuentzia handiagoarekin, txartelak erosteko beste makina bat gehituta, arreta-zerbitzu presentzialarekin, eta seinaleekin Lurraldebuseko zerbitzuetara heltzea ahalik eta errazena izan dadin. Lurraldebuseko zerbitzuen bitartez, garraio publikoa mugikortasun jasangarriaren benetako aukera bat da Gipuzkoako lurraldetik Bilboko aireportura iristeko, nahiz eta jabetzen garen hobetzen jarraitu behar dugula oraindik".
2109