Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mahai ingurua “Ingurumen iraunkorra, pobreziaren kontra borrokatzeko”

Mahai ingurua “Ingurumen iraunkorra, pobreziaren kontra borrokatzeko”

2019ko urriaren 16an 19:00etan San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoa

2019/10/14

Denis itxaso: “ Klimaren erronka, berdintasunaren eta solidaritatearen erronka ere bada”

 

Pobreziaren aurkako borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko nazioarteko sarea Gipuzkoako 5 GGKEk osatzen dute gaur egun, eta, 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen ildoari jarraituz, mahai inguru bat antolatu du, ezagutzera emateko hainbat eremutatik eta erakundetatik ekosistemen kudeaketa jasangarria bultzatu behar dela munduan pobrezia eta desorekak arintzeko, bai eta behar horren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko ere.

Horretarako, gizarteko hainbat ordezkari gonbidatu ditugu, gaiaren inguruan zer ikuspegi duten azal diezaguten. Hizlari bakoitzak, bere ezagutza eta lan eremuaren baitan, azaldu ahalko du mundu mailako ingurumen eta klima krisiak zer inpaktu duen pertsonen ongizatean, eta zer estrategia ari diren martxan jartzen egoera horri aurre egin eta buelta emateko, dela gure inguru hurbilean, dela planetako beste leku batzuetan.

Proiektu honen helburua da kontzientzia kritiko bat piztea Gipuzkoan, ikusarazteko zer lotura dagoen ekosistemen erabilera ez jasangarriaren eta pertsona nahiz herrien pobreziaren eta genero desparekotasunaren artean. Horretarako, hiru emaitza proposatzen ditu:

  • Bultzatzea Lanbide Prestakuntzako eta Unibertsitateko ikastetxeek sar dezaten beren eduki kurrikularetan genero ikuspegia duen herrialde pobretuen ingurumen egoera, Sarearen Lehen Lantegiaren bidez, materialak eginez eta ingurumenari eta pobreziaren aurkako borrokari buruzko bi saio antolatuz, irakasleei zuzenduak, prestakuntza zentro bakoitzean.
  • Sustatzea Gipuzkoako Lanbide Hezkuntzako eta Unibertsitateko ikasleek ikas dezaten zer harreman dagoen ingurumen hauskortasunaren eta genero ikuspegia duten pobrezia egoeren artean, eta gaitzea garapen jasangarriko eta ekitatiboko proposamenak diseinatu ditzaten. Horretarako, Sarearen Hiru Lantegi proposatzen dira genero ikuspegia duten ekosistemen kudeaketa jasangarriko bost esperientzia adosteko, haien arabera hezkuntzako materialak egiteko eta bi azterketa eta eztabaida mintegi antolatzeko zortzi ikasle-talderekin.  
  • Sustatzea Gipuzkoako gizarteak jakin dezan zein garrantzitsua den ingurumen jasangarritasuna giza garapen jasangarri eta ekitatiboa eraikitzeko orduan Iparraldean eta Hegoaldean. Horretarako, Sarearen bi Lantegi proposatzen dira, dibulgazio materialak egitea eta 10 paneleko eta 10 bideoko erakusketa ibiltari bat antolatzea, ekitaldi nagusi batekin eta mahai inguru batekin hiriburuan, eta tokiko praktika onei buruzko hitzaldiekin Gipuzkoako udalerrietan.

Horretarako, gurekin izango dira:

  • Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatua eta San Markos Mankomunitatea zuzendaria.
  • Ibone Ametzaga, UPV/EHUko Ekologia Arloko irakaslea eta Garapen Jasangarria eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako kidea.
  • Ana Eizagirre, Hitzez baserriko emakumeen elkarteko lehendakaria.

Moderatzailea Irene Molero izango da, Euskadiko GGKEen koordinatzailea.

Gainera, mahai ingurua amaitzean bisita gidatua egingo da erakusketa batera eta, datuak, irudiak eta bideoak biltzen dituzten panel ikusgarrien bidez, Euskal Herriko 5 GGKEk (IC-LI, Mundukide, Tau Fundazioa, Zabalketa eta UNESCO Etxea) egindako proiektuak ezagutuko ditugu; proiektu horien helburua da, hain zuzen, gizakion garapen jasangarri eta bidezkoa bultzatzea munduko hainbat lekutan, hala nola Etiopian, Bolivian edo Mozambiken, bai eta Euskal Herrian ere.

 

  

2032