Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Maiatzaren 18tik ekainaren 15era bitartean, zesta-puntako Grand Slama izango da Donostian, eta, lehen aldiz, emakumezkoen Master Serie bat egingo da ekainaren 1ean, 8an eta 15ean

Maiatzaren 18tik ekainaren 15era bitartean, zesta-puntako Grand Slama izango da Donostian, eta, lehen aldiz, emakumezkoen Master Serie bat egingo da ekainaren 1ean, 8an eta 15ean

Partidak 18:00etan izango dira Donostiako Carmelo Balda frontoian, eta sarrerak www.jaialive.eus webgunean edo leihatilan bertan eskura daitezke

2024/05/15
Azahara Domínguez diputatuak Donostiako Grand Slam 2024-aren aurekezpenean.

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Nire departamentuan poz-pozik gaude gure kulturari eta tradizioari balioa ematen dioten eta, beraz, gure turismo-eskaintzari balio erantsia ematen dioten horrelako ekimenekin lankidetzan aritzeko, gure inguruko beste lurralde batzuetatik bereiziz. Gainera, txapelketa honek lurraldeak eskaintzen dituen turismo-jardueren eskaintza zabaltzen laguntzen du, udatik kanpo egiten da eta nire departamentutik lortu nahi dugun turismo-jarduera desestazionalizatzen laguntzen digu".

Iñaki Gabarain, Donostiako Udaleko Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotzia: "Donostia Kirolaren lehentasunen artean dago hirian pilota bultzatzea. Horren erakusgarri da, adibidez, denboraldi honetan handitu egin dela eskupilotako partiden kopurua eta erakargarritasuna Atano III.ean, hala nola igande honetan, maiatzaren 19an, jokatuko den manomanistaren finalerdia. Donostian pilota bultzatzeko plan horren barruan, emakumeen pilota sustatzea helburu estrategiko bat da. Hori dela eta, Donostia Kirolak zesta-puntako emakumezkoen Masters Serie bat jarri du abian, gizonezkoen Grand Slamarekin paraleloan".

Mikel Egiguren, Jai Aliveko arduraduna: "Asko pozten gaitu gaur hemen egoteak Gipuzkoako Aldundian, Donostia Grand Slam 2024 aurkezteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuari eta Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotziari. Zesta-punta inoiz baino indartsuago dator mutilen Grand Slamarekin, beti bezala, eta aurten berritasuna den nesken Master Seriearekin. Kantxaren barruan bermatuta dago ikuskizuna".

Donostiak Zesta Puntako Grand Slama hartuko du maiatzaren 18tik ekainaren 15era bitartean. Jaialdi horretan zesta-puntako jokalari onenak bilduko dira. Gainera, lehenengo aldiz, aurten emakumezkoen Master Serie bat izango dugu, ekainaren 1ean, 8an eta 15ean jokatuko dena.

Zesta-puntako jaialdia asteazken honetan aurkeztu da Donostian, prentsaurreko batean. Bertan parte hartu dute: Mikel Egigurenek, Jai Aliveko arduradunak; Iñaki Gabarainek, Donostiako Udaleko Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak; eta Azahara Domínguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. 

Egigurenek azaldu duenez, hamabi pilotari lehiatuko dira txapela lortzeko helburuarekin. A taldea Erik-Atain, Víctor-Ekhi eta Basterra-Laborde bikoteek osatuko dute; B taldea, berriz, Goitia-Ibarluzea, Bixente-Oyhenard eta Celaya-Bailo bikoteek. Lehen fasea maiatzaren 18tik ekainaren 1era bitartean jokatuko da; finalerdiak, ekainaren 8an; eta amaierakoak, 15ean. 

Bestalde, Erika-Oaia, Ahart-Frida, Maite-Naroa eta Elaia-Arai bikoteek emakumezkoen lehen Master Seriea jokatuko dute. Lehen final aurrekoa ekainaren 1ean izango da, eta bigarrena 8an. Finala ekainaren 15ean jokatuko da. 

Partida guztiak 18:00etan hasiko dira Donostiako Carmelo Balda frontoian, eta sarrerak www.jaialive.eus webgunean edo pilotalekuko leihatilan bertan eros daitezke. 

"Asko pozten gaitu gaur hemen egoteak Gipuzkoako Aldundian, Donostia Grand Slam 2024 aurkezteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuari eta Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotziari.

Zesta-punta inoiz baino indartsuago dator mutilen Grand Slamarekin, beti bezala, eta aurten berritasuna den nesken Master Seriearekin. Kantxaren barruan bermatuta dago ikuskizuna", adierazi du Egigurenek. 

Bestalde, Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak nabarmendu duenez, "Donostia Kirolaren lehentasunen artean dago hirian pilota bultzatzea. Horren erakusgarri da, adibidez, denboraldi honetan handitu egin dela eskupilotako partiden kopurua eta erakargarritasuna Atano III.ean, hala nola igande honetan, maiatzaren 19an, jokatuko den buruz burukoaren finalerdia. Donostian pilota bultzatzeko plan horren barruan, emakumeen pilota sustatzea helburu estrategiko bat da. Horregatik, Donostia Kirolak zesta-puntako emakumezkoen Master Seriea jarri du abian, gizonezkoen Grand Slam-ekin paraleloan", azpimarratu du.

Azkenik, Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi duenez, "nire departamentuan poz-pozik gaude gure kulturari eta tradizioari balioa ematen dioten eta, beraz, gure turismo-eskaintzari balio erantsia ematen dioten horrelako ekimenekin lankidetzan aritzeko, gure inguruko beste lurralde batzuetatik bereiziz. Gainera, txapelketa honek lurraldeak eskaintzen dituen turismo-jardueren eskaintza zabaltzen laguntzen du, udatik kanpo egiten da eta nire departamentutik lortu nahi dugun turismo-jarduera desestazionalizatzen laguntzen digu".

  

1909