Martxoak 5, Eraginkortasun energetikoaren munduko eguna
Martxoak 5, Eraginkortasun energetikoaren munduko eguna
Argitu programa eta Klima Aldaketaren Zentroa oinarrizkoak dira eraginkortasun energetikoaren inguruko foru politikan
Argitu programa eta Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroa oinarrizkoak dira eraginkortasun energetikoaren inguruko foru politikan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bat egiten du Eraginkortasun Energetikoaren Munduko Egunarekin.
«Eraginkortasun energetikoa» energia kontsumoa murriztea da, betiere gure konforta eta bizi kalitatea murriztu gabe, ingurumena babestuz, hornikuntza bermatuz eta energiaren jarrera jasangarri bat sustatuz.
Munduko Egunaren xedea da denok jakitun izan gaitezen gure gizarte aurreratuak zenbat energia kontsumitzen duen eta energia garbi eta berriztagarrien alde egin dezagun, jada Planeta osoan ingurumenari eta leku askotan osasunari eragindako kalteei buelta emateko.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak gogorarazi du eraginkortasun energetikoa bere Departamentuaren helburu nagusietako bat dela, eta, zehazki esan duenez, «Argitu programa aitzindaria izan da pobrezia energetikoari aurre egiten, eta egun ehunka etxetan hobeto prestatuta daude beren politika elektro-eraginkorrak garatzeko».
Ildo horretan, Eraginkortasun Energetikoaren Munduko Egunean, foru diputatuak esan du Departamentuak sustatzen duen Klima Aldaketaren Zentroaren helburuetako bat, hain zuzen, «energia transitziorako estrategia bat egitea dela, energia berriztagarrien erabilera sustatuz eta eraginkortasun energetikoa hobetuz».
José Ignacio Asensiorentzat, «Gipuzkoak ahalegin handi bat egin behar du energia berriztagarrien erabilera zabaltzeko, eta, horretarako, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza loturak sustatu behar ditu, estrategia bateratuak garatuz».
Argitu programa
Ildo horretan, 2015etik hasita, Departamentuak Gipuzkoa Argitu programa abiarazi zuen. Helburua da sustatzea argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako baliabideen bitartez.
Argitun parte hartu ondoren, ehunka etxek beren energia kontsumoa murriztu dute, eta horrek erakusten du kontsumoen datuen berri edukitzeak lotura zuzena duela murrizketarekin.
Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroa
Energiari dagokionez, bere helburua izango da laguntzea Lurraldeak Europako helburuak lor ditzan, hots, kontsumitzen den energiaren % 27 berriztagarria izatea eta eraginkortasun energetikoa ehuneko berdinean hobetzea.
Alderdi hau oinarrizkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, berotze globala eragiten duten emisioen % 70 erregai fosilen kontsumoaren ondorio dira.
1412