Meta!-ren bigarren edizioan 18 kultur proiektuk hartuko dute parte
Meta!-ren bigarren edizioan 18 kultur proiektuk hartuko dute parte
Aldundiak proiektuek bilduko ekarpenak bikoiztuko ditu.
Maria José Telleria, Kulturako zuzendariak, crowdfunding kanpaina baten bitartez aterako diren 18 kultur proiektuak –Gipuzkoako Foru aldundiak eta Goteo plataformak elkarrekin sustatutako META! mikromezenasgoko bigarren deialdiaren barruan– aurkeztu ditu.
Jasotako proiektuen kopuruak gora egin du 2017ko edizioan, eta horietako % 56 emakumeek bultzatutakoak dira. Proiektu guztien artean, Gipuzkoako agenteek bultzatutako kultura proposamen berritzaileenak eta herritarrekiko lotura eta haien inplikazioa bilatzen zutenak hautatu dira. Bultzatzaileen jatorriaren mapa begiratuko bagenu, ikusiko genuke nahiko ondo banatuta daudela: Azpeitia, Irun, Donostia, Eibar, Hondarribia, Errenteria, Pasai San Pedro eta Zumaia. Bultzatzaile guztiek prestakuntza kolektibo bat jaso zuten, eta bertan crowdfunding kanpainientzako komunikazio estrategiak hobetzen lagundu zitzaien, Goteok diseinatutako dinamika berri baten bidez. Horrez gain, kanpainak hasi bitartean, etengabeko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaie.
Aurtengo proposamenek kulturaren auziari heldu diote gaurkotasun handia duten hainbat gairen bidez, esaterako, ekologia, sexualitatea, generoa, maker mugimendua eta oroimenaren babesa; gainera, arreta berezia jarri diete ikus-entzunezko formatuari eta arte eszenikoei.
Aldundia oso pozik dago proiektu berriak izan duen harrerarekin. “Lehenengo edizioa arrakastatsua izan zen eta proiektu guztiek bildu zuten beharrezko dirutza eta haietako askok handitzen jarraitu dute Bigarren edizio honetan ere prposamenen aniztzak izan dira. Multzoa oso zabala eta gai askotarikoa da; gainera, proposamen horietakoren batek kultur deialdi batekin zer ikusi gutxi izan dezakeenaren itxura eman dezake. Baina, egia esan, kulturak guztia ukitzen du. Eta guztia kultura bezala uler daiteke. Mota askotariko kultur kezkak atzeman ditugu, jende asko gauzak egiten ari dela ikusi dugu, eta hori oso interesgarria iruditzen zaigu, guztia aberasgarria delako, bai kulturaren, bai gizartearen eta bai ekonomiaren ikuspuntuetatik".
Proiektuak aukeratu ondoren, proiektuen sustatzaileei zuzendutako aholkularitza-prozesua egin da. Ekintza horren bitartez, sustatzaileek herritarren ekarpenak edo "tanta biderkatzaileak" bila ditzaten eta proiektua ahalik eta baldintza onenean garatzeko baliabideak, ikusgaitasuna eta inpaktua lor ditzaten bilatu da. Burutuko duten crowdfunding kanpainaren bitartez proiektuek lortzen duten euro bakoitzeko euro bateko diru-laguntza jasoko dute, 3.500 eurotara heldu arte. Bakoitzak, gehienez, 100 euro eman ahal izango ditu. Aldundiak proiektua diruz lagundu ahal izateko, proiektuak bere finantziazio minimoa kanpainaren lehen 40 egunetan lortu beharko du. Finantziazioaren bilketa (crowdfunding) internet bidez bakarrik funtzionatzen duen plataforma batean egingo da (Goteo.org fundazioa). Horretarako, Aldundiak 70.000 euro ditu.
Aukeratutako proiektuen mikromezenasgoko kanpainen aldi bereko aurkezpena egin da. Kanpaina horien bitartez, proiektuen agente sustatzaileek, herritarrek, Aldundiak eta Goteok indarrak batuko dituzte aurretik finkatutako finantziazio-helburuak lortzeko.
Proiektu bakoitzak bere aurkezpen-espazioa, albisteetarako bloga eta eguneratzeak, 2.0 komunikazio-tresnak, ordainketa-pasabidea eta abar ditu. Kanpaina-epea irailak 14ean hasi zen eta urriaren 23an amaituko da lehen fasea eta abenduaren 2an bigarrena.
Abian dira proiektuak:
Amari chib si amari Zor/ Gure hizkuntza gure indarra da
Erromintxelaren (euskararen eta erromanieraren aldaera) ikerketa sozio-linguistikoaren argitalpenerako eta ediziorako egindako proiektua da. Proiektua Kale dor Kayiko Ijitu Elkarteak egin du, EUSKALTZAINDIArekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Fakultatearekin elkarlanean.
Annapurna II 1986
1986an, lagun batzuek Annapurna II eskalatu zuten, Azpeitia herriaren laguntzarekin, eta 16 mm-ko kamera batekin grabatu zuten. Hogeitamar urte beranduago dokumental hori berreskuratu eta digitalizatu nahi da.
Bihotz Inguru Baso Jolasgunea
Haurren eta naturaren arteko interakzioaren bidez pertsonen garapen osoa sustatzen duen ekimena. Orain proiektuak joko-guneak bultzatu nahi ditu naturan, hezkuntza-inguru segurua eskaintzen jarraitzeko.
BookBox – Herritarrentzako hiri-liburutegia
Liburuen, aldizkarien, fanzineen eta komikien hiri-liburutegi mugikor bat da, herritarrei zuzendutakoa. Ideia Hirikilabs-ek (Tabakalera) antolatutako altzarien diseinu lantegi batetik sortu zen.
Chis eta Garabís
Paloma Bordons-en jatorrizko haur-eleberriaren moldaketa eszenikoa da. Helburua txikienak hainbat baloreren inguruan sentsibilizatzea da, esaterako, elkartasuna, bizikidetza eta ingurumenaren zainketaren inguruan.
Urez eta harez
Telmo Iruretaren bizitzaren inguruko film bat da, zailtasunen aurrean gure buruari jartzen dizkiogun gaitasunei, desgaitasunei eta oztopo mentalei buruzkoa.
Hondar 2050
Euskadiko kostaldean itsas-hondakinekin dagoen arazoaren bitartez, artista batek gure ohiturak aldatzea zein zaila den ulertaraziko digu. Hori adierazteko formatuak dokumental bat, artelan bat eta herritarren arteko eztabaida eta harreman foro bat izango dira.
Food Computer gipuzkoar erara
Open souce negutegi txiki bat, lurrik gabe eta ur gutxi erabilita landatzeko. Edozein egoera klimatikora eta espazio murriztura moldatutakoa.
Gipuzkoa zure begietan
Errealitatea birtuala, inmersio errealitatea eta 360ºko bideoak desgaitasuna duten pertsonei inklusio esperientzia eskaintzeko.
L. S. B, Ana – LESBIkomikia
LGTBI prespektibatik idatzitako komiki elebidunen bilduma da, armairutik ateratzeari, sexu-transmisioko gaixotasunei, eta antzerako gaiei umorez aurre egiten diena.
(San) Sebastianen martxa
Protagonista berezi baten bidez, Donostiako Danborrada, Donostia eta hiriko biztanleak omentzen dituen film laburra.
Maverick
Proiektuaren helburua nazioarteko talentuak Euskadira erakartzea da, lurraldean eragin sozio-ekonomikoa sortzeko. Proiektua Euskadiko praktika-programa baten lehen edizioa izango da, eta praktikek hiru hilabeteko iraupena izango dute. Praktikek euskal kultura eta ekintzailetza sustatuko dute, eta tokiko enpresan paper garrantzitsua eskainiko dute.
My Way Out (Ni Naiz Naizena)
Yougurinha Borova euskal trabestiaren inguruko road movie dokumentala, femeninoari, generoari eta sexualitateari buruzkoa.
SOIL koncept: behar duzun guztia, behar ez duzunik ez
Baliabideen erabilera jasangarriagoa egiteko helburuarekin, ahizpa arkitekto hauek mikrokarabana bat diseinatu dute, bizitoki gisa balio duena, erabilera anitzekoa, malgua, modularra, jasangarria eta open source.
Tuba Jaialdia 2017
Azpeitian, Lekeition eta Hernanin egingo den musika jaialdia. Helburua tuba eta bombardinoa instrumentu ezezagunak 8-80 urteko ikusleei gerturatzea da.
Zedaleando
Diseinu eta kontsumo jasangarriaren inguruko proposamen berritzailea. Proposamena Eibar eta inguruetan ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzen duen kooperatiba batek egin du, eta helburua karbono isuriak murriztea eta herritarrak kontzientziatzea da.
Zu etxerako Manuel
Aita Manuelen inguruko haurrentzako ipuin baten argitarapena da, haurren artean zirrara sortuko duena. Aita Manuel Pasai San Pedron jaio zen, eta traineruen (arraunen bidez aurrera egiten duen itsasontzia) patroi ospetsua izan zen.
Txano eta Óscarern abenturak
Abenturazko eta ilustratuak diren haur liburu bilduma bat sortu dugu, eta Creative Commons lizentzia baliatuz, gure web gunearen bidez...
1589