Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute Gipuzkoako garraio publikoan
Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute Gipuzkoako garraio publikoan
Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute Gipuzkoako garraio publikoan
Gaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.
Azkenik, agerraldian jakinarazi denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak txartel berri bat aktibatu du, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, itsuei edo ikusmen-urritasun larria dutenei eta gurpil-aulkien erabiltzaileei Gipuzkoako garraio publikoan doan bidaiatzeko aukera emateko. Kolektibo horietako pertsona guztiek, garraio publikoa erabiltzeko beste pertsona baten laguntza behar dutenek, hots, 30.000 bat lagunek, gaurtik aurrera, apirilak 16, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren gutun informatibo bat jasoko dute beren etxeetan.
Txartela eskatu ahal izateko, Mugi edo Lurraldebus txartelaren titularra izan beharra dago, eta inprimaki bat bete behar da norberaren datuekin, webgune honetan: www.gizartepolitika.eus/laguntzaile-txartela. Hilabete igaro ondoren, gutxi gorabehera, etxean jasoko dute. Eskatzailea eta titularra mendekotasuna duen pertsona izango da, ikusmen-desgaitasun larria duena edo gurpil-aulkia erabiltzen duena, eta Gipuzkoako garraio publikoan laguntzen dion pertsonak erabili ahal izango du txartela (gehienez pertsona batek).
Pertsonak Mugi edo Lurraldebusa erabiltzen duenean, haren laguntzaileak txartel berri hori erakutsi beharko dio gidariari, eta hark doako txartel bat emango dio. Euskotrenen kasuan, laguntzaileak txarteldegitik pasatu beharko du doako txartel bat eman diezaioten. Leihatilarik ez duten geltoki eta geralekuetan, interfonoa erabili beharko du komunikatzeko eta pasabidea ireki diezaioten urrunetik.
7184