Mendi margolariaren heriotza deitoratu du Aldundiak
Mendi margolariaren heriotza deitoratu du Aldundiak
Paisaia gipuzkoarrarenganako maitasuna transmititu zigun
Gipuzkoako Foru Aldundiak Juan Luis Mendizabal Mendi margolariaren heriotza deitoratu du, eta doluminak helarazi nahi dizkie artista zarauztarraren senitarteko eta adiskideei.
Mendik gustuko zuen euripean margotzea, eta itsasoa eta mendiak ageri dira bere koadro gehienetan; bereziki Zarauzko eta Getariako itsaso zakarra, eta egunean zehar ikusi daitezkeen kolore eta argi aldaketak.
«Mendik, bere estilo inpresionistarekin eta bere lirismoarekin, gure mendienganako eta gure itsasoarenganako maitasuna transmititu zigun, eta bere pinturarekin bizitza behatzen lagundu zigun; baina, gainera, Kutxako kultur ekintzaren zuzendari lanpostutik, eta pintura irakasle gisa, ekarpen izugarria egin zion kulturaren hedapenari», adierazi du Denis Itxaso Kultura diputatuak.
1721