MHLI ikerketa-taldeak frankismoaren osteko zentzura aztertu du Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez
MHLI ikerketa-taldeak frankismoaren osteko zentzura aztertu du Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez
MHLI ikerketa-taldeak frankismoaren osteko zentzura aztertu du Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez
Zentsurak 1983. urtera arte jarraitu zuen eta, batez ere, ideia politikoen, erlijiosoen eta moralaren eman zen gazteei zein helduei zuzendutako euskarazko testuetan. Halaber, erlijioarekin eta moralarekin lotutako alderdiak zentzuratzen diren.
María José Telleria Kulturako diputatuak baloratu du “gure saila UPV/EHUrekin lankidetzan sarean egiten ari den lana positiboa dela, oraindik erabat deskubritzeko dagoen Espainiako bizitzako garai bat argitzeko. Gaurtik aurrera, gizarteak eta erakundeek balio demokratikoekin duten konpromisoa hobeto aldarrikatu dezakegu”.
Maria Jose Telleria kultura diputatu eta EHUko katedradunak eta Maria Jose Olaziregi MHLI taldeko zuzendariak Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) izeneko liburua aurkeztu dute, Ana Gandara irakasleak editatua, Joan Mari Torrealdairen presentzia nabarmena izan duen ikerketa-prozesu baten ondoren. Halaber, Editeus izeneko online baliabidea aurkeztu da, Miren Ibarluzeak gidatua, euskaraz ekoizten duten argitaletxe eta editoreen nondik norakoak ezagutzeko tresna bat, eta Torrealdairi eskainitako espazio bat barneratzen duena. MHLI taldeok kide diren Ana Gandara zein Miren Ibarluzeak prentsaurrekoan izan dira Telleria eta Olaziregiren alboan.
Joan Mari Torrealdairen ikerketa-eremu bat frankismoan euskal liburuari egindako zentsura izan zen. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikerketa-taldeak lan horri jarraipena ematen dio bere azken argitalpenarekin, frankismoaren ostean (1975-1983) euskal liburuari egindako zentsurari buruzko monografikoa: Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983). Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983). Bertan 1975 eta 1983 bitartean izandako liburuen zentsura-prozesua aztertzen da Alcala de Henareseko Administrazioaren Artxibategi Orokorrean (AGA) gordetzen diren zentsuraren 545 espedienteetatik eskuratutako datuetatik abiatuz.
Ondorioak
MHLI taldeko kideek idatzitako azken kapitulu horietatik guztietatik, besteak beste, ondorioztatzen denez, Francok zentsurari so sortutako aparatu instituzionala ez zen haren heriotzarekin iraungi, eta funtzionamenduan jarraitu zuen 1983. urtera arte. Helburua ideia politikoak, erlijiosoak eta moralak zentsuratzea zen hala euskarazko haur eta gazte literaturan zein helduei zuzendutako testuetan. Halaber, erlijioarekin eta moralarekin lotutako alderdiak zentsuratu egiten ziren. Gainera, azpimarragarriak dira zentsura-egileen itzulpen esku-hartzaileak.
Kulturako diputatua pozik agertu da “foru-artxiboetan gordetako funtsak ongi erabiltzen direla ikusteak, eta, gainera, Estatuko artxiboen dokumentazioa jaso dute duela gutxi egindako transferentzia baten bidez; horrek ikertzaileen lana eta ezagutzen dibulgazioa errazten ditu”. María José Telleriak, gainera, “bere sailak UPV/EHUrekin duen harremanari balioa eman nahi izan dio hainbat proiektutan, ezagutza horiek gero gaur aurkeztu den bezalako lan garrantzitsuetan jasota gera daitezen”.
Mari Jose Olaziregik adierazi duenez, “biktimen oinazera hurbil gaitezke, gugandik hurbilago senti ditzakegu kultura-sorkuntzei esker”. Literaturaren edo arte plastikoen azterketa ere aldarrikatu du. MHLI taldeko zuzendariak taldeak gaur egun lantzen dituen hiru ikerketa-proiektuak aipatu ditu, ikerketa partekatuak etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko duen garrantzia azpimarratzeko. “Hala egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Frankismoaren ondorengo zentsurari buruzko argitalpenak eta EDITEUS tresnak arnasa hartzen dute Joan Mariren aurreko ikerketetan”.
MHLI ikerketa-taldeak memoria historikoaren ikerketa-lerroari jarraipena emango dio “Gernika(k)” proiektuarekin. Datozen urteetan, Gernikako bonbardaketak euskal esparruan zein Europako kulturaren ekoizpenean sorrarazitako itzala aztertuko du, Guernica koadroaren irudikapenek sarraskiaren oroimenean egindako ekarpena aztertzeaz batera. Proiektua 2022-2025 bitartean garatuko da, eta MHLI taldeko kide den Amaia Elizalde buru duen hezkuntza-proposamen bat jasoko du.
Editeus online baliabideak, taldearen web-orrialdean (www.mhli.net) aurki daitekeena, Juan Mari Torrealdairi eskainitako espazio bat jasotzen du: “Joan Mari Torrealdairen txokoa”. Haren omenez sortutako espazio bat da, taldeak euskal kulturaren esparruko ikastunekin izandako harremanetik abiatuz. “Txoko” horretan Joan Mari Torrealdairi egindako elkarrizketa baten bideo argitaragabe zenbait jasotzen dira.
Baina hori ez da Editeus baliabidearen atal bakarra. Era berean, honako hauek beha daitezke: euskarazko edizioaren hiztegi bat, euskal argitaletxe eta editoreen azalpenak jasotzen dituena, euskarazko editorialaren munduko protagonistei egindako elkarrizketen zenbait bideoa jasotzen dituen multimedia espazio bat (esate baterako, Leopoldo Zugaza, Michel Verdes, Angel Zelaieta, Gorka Arrese, Xabier Mendiguren, Idoia Estornes, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia edo Joxemari Iriondoren lekukotzak) edo Mikel Ayerbe irakasle eta ikerlariak editatutako online argitalpen bat, euskal editorialaren munduari buruzko azterlanekin, doan deskarga daitekeena: Euskal ediziogintzaren hastapen ikerketak.
Hori guztiori EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin 2017-2019 biurtekoan garatutako proiektuaren ondorio da, CSIC zentroko Pura Fernandez ikerlariak zuzendutako EDIRED (Iberoamerikako Editoreak XIX-XXI) nazioarteko proiektuarekin lankidetzarekin eginda. Finean, Editeus baliabideak euskarazko editorialen ekoizpenean lan egiten duten editore eta argitaletxeen nondik norakoak ezagutarazten ditu, eremuaren gaineko ikuspegi diakroniko bat eta hura baldintzatu duten alderdi eta gertaeren azterketa bat eskainiz.
2013. urteaz geroztik, MHLI ikerketa-taldeak memoria historikoaren irudikapena jorratzen du euskal kulturaren ekoizpenean diziplina eta ikuspegi ezberdinetatik: literatura-azterlanak, arte plastikoak, antropologia edo itzulpen-ikerketak. Taldea EHUko hamabost irakasle ikerlari eta doktoregaik osatzen dute, beste unibertsitate batzuetako kolaboratzaileekin. Horien jarduna www.mhli.net web-orrialdean jasotzen da. Bertan, gainera, publiko orokorrak eskura ditzakeen argitalpenak daude hainbat formatutan.
2740