Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak 150.000 euros jarriko ditu Mice turismoa sustatzeko

Aldundiak 150.000 euros jarriko ditu Mice turismoa sustatzeko

Mice turismo arloko ekimenek turisten joan-etorri garrantzitsua dakarte eta horrek garapen ekonomikoa ekarriko du,

Mice turismo arloko ekimenek turisten joan-etorri garrantzitsua dakarte eta horrek garapen ekonomikoa ekarriko du, enplegu profesionalizatuagoa sortuz eta lurraldean turismoa desestazionalizatuz eta batez besteko egonaldia igoz

Jarduera horietan parte hartzen duten pertsonek erosahalmen handia dutela eta hori onuragarria da merkataritza eta ostalaritzarentzat

Gobernu Kontseiluak Kultura eta Turismo sailak proposatuta MICE turismo jarduera sustatzeko dirulaguntzak onartuko ditu eta horretarako 150.000 euroko dirutza bat jarriko du Kulturako Departamentuak. Dirulaguntza mota hauek berriak dira eta turismo jasangarria eta kalitatezkoa lortzea dute helburu. 

Bi diru laguntza lerro egongo dira:

  • Interes turistiko nabarmena duten eta kanpoko hedabideetan eragin handia izango duten merkatartiza azokak, erakusketak eta Ekitaldiak antolatzeko
  • Interes turistiko nabarmena duten profesionalen edo negozioen biltzarretan, empresen batzarretan eta ekitaldietan, Gipuzkoan turismo jarduerak egiteko

Mice turismo arloko ekimenek (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) turisten joan-etorri garrantzitsua dakarte eta horrek lehiakortasunaren eta garapen ekonomikoaren igoera garrantzitsua ekarriko du lurraldean.

2015-2019 aldirako plan estrategikoa jarraikiz, lan ildo estrategikoen artean dago Gipuzkoan negozioen turismo suspertzea Jaurlaritzarekin batera, turismoa sasoi jakin batzuetara ez mugatzeko eta babeste besteko egonaldia igotzeko xedearekin.

“Horregatik gauztiagatik, Gipuzkoan turismoren garapena lortzeko eta enplegua sortzeko xedez, egokitzat jo dugu ekitaldiak antolatzeko programa bat bultzatzea Gipuzkoako negozien turismoa sustatzeko. Programa hori honako ekintza hauetan oinarrituko da: azokak antolatzea, erakusketak, turismo jarduerak egitea profesionalen edo negozioen biltzarretan, enpresen batzarretan eta topaketetan”, azaldu du Maite Cruzado, Turismoko zuzendariak.

Azpimarratu egin du gainera, jarduera horietan parte hartzen duten pertsonek erosahalmen handia dutela eta hori onuragarria da merkataritza eta ostalaritzarentzat.

Lehenengo kasuan, diru laguntza hauek lortzeko aukera izango dute beren jarduera nagusia oinarrietan aipatutako ekitaldiak antolatzea baldin bada, eta irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitate pribatuak. Entitate onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.

Baloratuko dira ekitaldiaren jarduketa esparrua, urtarokotasuna apurtzea eta Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan izango duen eragina.

Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 20, gehienez ere 7.500,00 euro proiektu bakoitzeko baldin eta egun bateko iraupena badu; 10.000,00 euro bi eguneko iraupena badu;  eta 12.500,00 euro hiru egun edo gehiagoko iraupena  badu.

Bigarren kasuan, berriz, diru laguntza jaso ahal izango dute, EAEtik eta Nafarroatik kanpoko parte hartzaile kopuru garrantzitsua erakartzen dutenak. Zehazki, gutxieneko parte hartzaile kopurua bete behar du, hau da, EAEkoak edo Nafarroakoak ez diren 300 parte hartzaile, edo 100 parte hartzaile atzerritar, hiru herrialde desberdinetakoak gutxienez.

Ekitaldiaren jarduketa esparrua: gehienez 40 puntu (20 puntu, hiriburua; 21-30 puntu, kostaldea; eta 31-40 puntu, barrualdea).

Baloratuko da turismo jardueren programa ekitaldiarekin batera egitea eta urtarokotasuna apurtzea. Jasotako laguntzak ezingo du gainditu ekitaldiarekin batera animazio programak antolatzeko egindako gastuen % 75a. Entitate onuradun bakoitzari eman dakiokeen diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.000,00 eurokoa izango da. Hala ere, ekitaldiak programatutako turismo jarduera bat baino gehiago badu, gehieneko diru laguntza 7.500,00 eurokoa izango da.

  

1971