Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Millanek lehentasuntzat jo du gizarte sarea babestea

Millanek lehentasuntzat jo du gizarte sarea babestea

• Kultura: Kultur sektorea babestea, Kultura Eskola, krisiaren aurkako kultura bonua eta KMren obrak atzeratzea.

  • Lankidetza: Garapenerako lankidetzako laguntzei eutsiko zaie.
  • Gazteria: Haurtxokoen eta Gaztelekuen sareko lanari eutsiko zaio; Udalekuak 2021ean itzuliko dira.
  • Kirola: Eskola Kirola eta Mugiment programei eutsiko zaie eta indartu egingo dira; instalazioetako inbertsioak berriro programatuko dira.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroleko diputatu Harkaitz Millanek Batzar Nagusietan aletu ditu gaur bere departamentuaren helburuak eta jarduera-ildoak. «COVID-19aren pandemiak eragin duen testuinguru aldaketak lehentasunak jartzera behartu gaitu. Osasun larrialdiak krisi bereziki bortitza eragin du, besteak beste, kulturaren sektorean; aurrerapen handiz planifikatutako ekitaldiak eten dira, eta zalantzan dago zenbait jarduera eta formatu epe labur-ertainean berreskuratu ahal izango ote diren. Era berean, oso eragin handia izaten ari da departamentuaren gainerako jarduera-arloetan, hala nola kirolean edo gazterian. Adibide gisa, bertan behera utzi dira Eskola Kiroleko edo Udalekuetako jarduerak».

Millanen helburua kultur eredu bat finkatzea da, oinarri izango dituena pentsamendu kritikoa eta lurraldearen etorkizuna, Gipuzkoako gizartearen ongizatea eta bizikidetza demokratikoa bermatuko dituzten balioak. Bere kudeaketaren esparruan, foru arduradunak lehentasuntzat jo du Departamentuaren jarduera ahalbidetzen duen gizarte ehuna babestea eta eustea, COVID-19ak eragindako krisiarekiko bereziki ahulak diren kolektiboek osatzen baitute. Era berean, Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuak mantentzeko konpromisoa agertu du diputatuak, inbertsioak atzeratuz edo birprogramatuz.

 

Kultura

 

Departamentuak abian jarri du Piztu Kultura izeneko ekimena, 4.030.000 euroz hornitua. Ekimen horrek kultur proiektuei zuzendutako laguntzei eta dirulaguntzei eustea bermatzen du, bai eta krisiari aurre egiteko neurri espezifiko ugari ere. Planak ildo nagusi hauek ditu:

 

  • Autonomoen eta ETEen enplegua babestea eta sustatzea.
  • 2020ko laguntzei eta dirulaguntzei eustea.
  • Kultura eta kulturaren kontsumoa sustatzea. Kultura bonua.
  • Kultur programazioak berregokitzea.
  • Finantzazio iturri berriak sustatzea.
  • K-Bulegoa: sektoreari zuzenduriko aholkularitza eta babesa.

 

Helburua da kultura herritarrei hurbiltzea, bereziki belaunaldi berriei, kultur jardueretarako sarbide unibertsala ahalbidetuz (Kultura Eskola, Kultura Bonua, Izango Zara). Nola proiektu horiek hala kultur programazioak eta jarduerak edota ondarearen zabalkundea elementu garrantzitsuak dira gipuzkoarrei kulturarako sarbidea bermatzeko.

 

Kultur jardueran parte hartu nahi duten entitate, sortzaile eta pertsona berriei aukera ematea, espazioak eta prestakuntza baliabideak eskura jarriz: EQZE, IVAC, Dantzagunea.

 

Ondarearen eta kultur edukien zabalkundea sustatzea, erreferentzia zentroekin batera: Gordailua, KMK, foru artxiboak eta museoak. Finantziazio tresna berriak jarriko dira eskura.

 

Eragina jasango duten proiektuen artean, Koldo Mitxelenaren birmoldaketa hurrengo ekitaldira atzeratuko da.

 

Lankidetza

 

Lankidetzaren helburua Gipuzkoaren apustu solidarioari eustea da, garapenerako lankidetzako laguntzen bidez, Gipuzkoako gizartearen partaidetza-eremua lankidetza-eragile berriekin zabalduz eta GGKEek egindako lana nabarmenduz. Lan horrek ez du kanpoan bakarrik eragiten; Gipuzkoan ere eragiten du desberdintasunaren aurkako borrokan eta pertsona guztien duintasuna errespetatzen duen gizarte justuago bat lortzeko.

 

Desberdintasunaren aurka borrokatzeko eta elkartasuna sustatzeko, nazioarteko lankidetzako politikak bultzatuko dira: garapenerako laguntzak, Gipuzkoako gizartea kontzientziatzea. Lankidetzarako eragileak ere areagotuko dira eta Gipuzkoako gizartearen parte-hartzea indartuko da: GGKEen lanari balioa emango zaio eta Gipuzkoa Coopera indartuko da.

 

Gazteria

 

Gazteriaren arloan hauek dira lehentasunak: adingabeak babestea, aukera-berdintasuna eta haurren eta gazteen prestakuntza eta gizarteratzea hobetzen laguntzeko zerbitzuetarako sarbidea. Haurtxokoen eta Gaztelekuen jarduerari eutsiko zaio. Jarduera-ardatz nagusien parte izaten jarraituko dute, orobat, honako hauek ere: Udalek Gaztematikaren bidez egiten duten lanean laguntzen jarraituko da, ludopatia, genero-indarkeria edo bullyng  arazoetarako alternatibak eskainiko dira, eta etorkizunean aisialdiko alternatibak ziurtatuko dira.

 

Kirola

 

Kirolean, osasuna, integrazioa eta gizarte kohesioa direla eta kirol jarduera unibertsalizatzeak departamentuaren politiken erdigunean jarraituko du; izan ere, Gipuzkoa kirol jardueraren indize handieneko lurraldeetako bat bihurtu duten programek –hala nola Eskola Kirola eta Mugiment– eskaintzaren parte izaten jarraituko dute.  Bestalde, ildo berean jarraituko dugu klubek eta erakundeek osatzen duten gizarte sareari lagunduz, goi mailako lehiaketan Gipuzkoa ordezkatzen duten talentuko kirolariei babesa eskainiz, eta jarduera fisikoa aberastasuna eta enplegua sortzeko gaitasuna duen sektore ekonomiko bihurtzeko ekimenak gauzatzen dituzten ekintzaileei laguntzen.

 

Berdintasun estrategien garapenari dagokionez: emakumeek kiroletarako sarbidea izan dezaten sustatzea, bai eta kirolean emakumeak gutxiengo diren rol eta erantzukizunetan aritu daitezen bultzatzea ere; eta emakumeen kirolari ikusgarritasun sozial handiagoa ematea.

 

Jarduera fisikoa eta kirola aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzen duen sektore ekonomiko bihurtzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

1821