Minbiziaren kontra zapi jasangarriak
Minbiziaren kontra zapi jasangarriak
Proiektuaren helburua da eragindako emakumeei zapiak eskuratzeko erraztasuna ematea da. Zapi hauek kalitate handiko ehun jasangarriekin fabrikatuak egongo dira eta baldintza ekonomiko abantailatsuetan
Ingurumeneko Departamentuak lan egiten du Katxalin elkartearekin, izaera solidario eta jasangarri baten bitartez, eta, proiektu horren barruan, bularreko minbizia edo minbizi ginekologikoa duten emakumeentzako zapiak egiteko tailerrak antolatuko dira.
Gipuzkoako moda jasangarriaren klusterreko diseinatzaileek erakutsiko dute nola egin zapiak, eta beraiek diseinatutako zapien patroiak emango dituzte.
Gainera, 40 metro ehun organiko jasangarri emango dira (1000 euroko balioa).
José Ignacio Asensio: «Ekimen honen bitartez agerian uzten da ekonomia zirkularraren oinarrian dagoen gizartearen eta ingurumenaren elkartasuna. Funtsezkoa da guretzat pertsonen balioa nabarmentzea, jantzi bakoitzaren atzean zein dagoen jakitea, eta diseinuek kontatzen duten historia ezagutzea ».
Ingurumeneko Departamentuak eta Katxalin elkarteak, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, martxan jarri dute “Minbiziaren kontra zapi jasangarriak” ekimena. Proiektuaren helburua da eragindako emakumeei zapiak eskuratzeko erraztasuna ematea da. Zapi hauek kalitate handiko ehun jasangarriekin fabrikatuak egongo dira eta baldintza ekonomiko abantailatsuetan. ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda jasangarriaren klusterreko diseinatzaileen, ‘Ciklo’ ehun jasangarriaren arloko Gipuzkoako elkartearen eta AEG ikastetxearen parte-hartzea izango du ere. Ekimena gauzatuko da zapiak fabrikatzeko tailerren bitartez, bertan Katxalin elkarteko kideek egiten ikasiko dute eta Gipuzkoako moda jasangarriaren klusterreko diseinatzaileek pertsona hauei erakusteko ikasbideak emango dituzte. Gainera, 40 metro ehun organiko jasangarri emango dira (1000 euroko balioa). GK Green Fashion elkarteko diseinatzaileek beraiek egindako zapien patroiak ere emango dituzte.
Katxalin proiektua, “Zapi jasangarriak minbiziaren kontra”, elkartea osatzen duten pertsonek egin behar duten ahalegin ekonomikoa ezagutu eta gero jarri da abian. Izan ere, kostu ekonomiko handia dute. Zapi hauek ehun bereziekin fabrikatzen dira eta konplexuak dira egiten. Arrazoi hauek guztiak direla eta pertsona askok zailtasunak dituzte eskuratzeko. Katxalin elkartea aspalditik ari da laguntza ematen pertsona horiei: ehunak ematen dizkie, eta zapiak nola josi erakusten die, baina baliabide mugatuak ditu lan hori guztia egiteko. Egoera horren berri izan ondoren, lankidetza ekimen bat sortzeko ideia gertatu zen.
Ingurumeneko Diputatuak azaldu duenez, lankidetza-proiektu bat da, izaera solidarioa eta jasangarria duena. «Ekimen honen bitartez agerian uzten da ekonomia zirkularraren oinarrian dagoen gizartearen eta ingurumenaren elkartasuna. Funtsezkoa da guretzat pertsonen balioa nabarmentzea, jantzi bakoitzaren atzean zein dagoen jakitea, eta diseinuek kontatzen duten historia ezagutzea». Foru diputatuak nabarmendu nahi izan du ekimen honen oinarrian «hiru ikuspegi lantzeko jasangarritasuna: ekonomia, gizartea eta ingurumena» dagoela.
Ingurumeneko Departamentuak antolatu du, ‘GK Green Fashion’ moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterreko diseinatzaileekin, eta «Ciklo» ehun jasangarriaren arloko Gipuzkoako elkartearekin batera, zapiak egiteko tailerra, eta, gainera, 40 metro ehun organiko jasangarri emango dituzte (1000 euroko balioa). GK Green Fashion elkarteko diseinatzaileek beraiek egindako zapien patroiak ere emango dituzte. Patroi berritzaileak eta dotoreak, pertsonak eta beraien atzean dauden historiak kontuan hartuta egindakoak. Firma hauek parte hartuko dute ekimen solidario honetan: Mónica Lavandera, «Lavandera»; Valentina Palmero, «Las cosas de Valen»; Oihane Pardo, «Amarenak»; Fanny Alonso, Ane San José, eta Garbine Tolosa, «Maripuru tijeritas»; eta Lucía Sanchez, «Telearista urbana».
1525