Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mintegia: Errealitateari buruzko narrazioak

Mintegia: Errealitateari buruzko narrazioak

Narrativas de lo real. “Un acercamiento al cine documental musical
y su relación con otras prácticas fílmicas”

2015/11/30

Osteguna, 14. Urtarrila 2016, 17:00 - 20:30

Dock Of The Bay, Musika Dokumentalen Jaialdiak antolatutako mintegia:

17:00 Ingrid Guardiola
17:40 Cintia Gil
15 minutuko atsedena
18:30 Jordi Costa
19:00 Javier Rebollo
19:45etik 20:30era, mahai ingurua

Mintegi hau Dock of the Bay jaialdiak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatea, Koldo Mitxelena Kulturunea (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Donostia Sustapena lagundituela. Bertan aztertuko dira zinema dokumental musikalaren narratibak, eta baita ere horiek nola txertatzen diren sorkuntza eta berrikuntzaren arloan. Zinema dokumentalarieta haren adierazpide desberdinei buruzko hausnarketan eta eztabaidan arituko dira errealizazioarekin, kritikarekin, ikerketarekin edo zabalkundearekin lotutako hainbathizlari. Mintegiaren koordinatzailea Fernando Golvano izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Birziklatutako dokumentala: oroimenean haize kontra barneratzea, adostasuna haustea.
Ingrid Guardiola
Dokumental musikala edo dokumentala, oro har, banakoaren zein kolektiboaren oroimenean barneratzeko beharrezkoa den tresna gisa. Askok eta askok birziklapenera,berrerabiltzera jotzen dute; ezinbesteko jarduna honako galdera honi erantzuteko: Zer egin kontsumo festaren eta amnesia kolektiboaren hondarrekin?

Lehenbizi programatu, eta ondoren, izendatu: programazio jarduna, ortodoxien antidoto gisa.
Cintia Gil
Fikzioa/dokumentala dikotomia dagoeneko ez da baliagarria programatzaile gisa egiten dugunari buruz hitz egiteko, eta ez da erabilgarria, halaber, prozesu artistikoak ulertzekoeta horiei buruz eztabaidatzeko ere. Doclisboaren esperientzia abiaburu hartuta, oinarri ideologiko zehatza ezkutatzen duten arau kategorietatik ihes egiten duen zinema honiburuzko gure diskurtsoetarako termino emankorrak pentsatzeko argibide batzuk ematea da helburua.

Monsieur Hulot, ez-tokietan. Mercado de futuros (Etorkizunen azoka), Mercedes Álvarezena, isilpeko komedia gisa.
Jordi Costa
Proposatutako film luzea oinarri hartuta, gure orainaldian oroimenak duen rol baliogutxitua aztertuko dugu. Bertako irudi batzuek bere garaian Jacques Tatik hilezkortutakoekinelkarrizketan jarduteko duten moduak dokumental honek isilpeko komedia sarkor gisa ere nola funtzionatzen duen ikertzera eramango gaitu.

Pentsatzeko unean pentsamendua bera filmatzea edo nola (kon)posatzen den abesti bat eszenan.
Javier Rebollo
Prozesuak, sarri askotan, emaitzak baino interesgarriagoak izaten dira. Eszenan abesti bat edo disko bat (kon)posatzen duten filmen (azpi)genero hori berreskuratzen etapartekatzen ahaleginduko gara. Esaterako, Serge Gainsbourgekin, film labur mitiko hartan; Delvauxekin, Don Juanen; eta Nacho Vegasekin, Ramón Lluis Bandek bederatzi planotan osatutako El fulgor lan izugarri on eta ederrean. 

Oharra: Parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, info@dockofthebay.es helbidera mezu bat bidaliz.Mezu honetan labur-labur azaldu behar da zergatik parte hartu nahi den.
http://www.dockofthebay.es/2016/eu/

 

 

  

1443