Modaren sei egun 2018/2019 udazken-negua GdM San Sebastián Moda Festibalaren eskutik
Modaren sei egun 2018/2019 udazken-negua GdM San Sebastián Moda Festibalaren eskutik
Teresa Helbig eta Sophie et Voilà nazioarteko firmak izango dira izen handietako batzuk
Teresa Helbig eta Sophie et Voilà nazioarteko firmak izango dira izen handietako batzuk Euskadin errekorra hautsiko duen Modaren Aste honetan.
San Sebastián Moda Festibalak sarraldi nabarmena izan du gure agendetan. Eta hamar edizio dira dagoeneko: sei maiatzean eta lau urrian. Edizio bakoitzean bezala, Modaren Industrian proiekzio eta nabaritasun handiena duen ekitaldia da oraingoa euskal lurraldean. Balenciaga Museo (Getaria) dotorea, San Telmo Museoa (Donostia), Tabakalera (Donostia), Garbera ZK (Donostia) eta Hotel de Londres y de Inglaterra (Donostia) izango dira desfile eta jarduera nagusiak egingo diren lekuak.
Festibalaren zuzendari Laura Chamorroren hitzetan: “arduradunok edizio guztietan antzeko diskurtsoa errepikatzen dugula iruditu arren, urriaren 24tik aurrera, euskal Ehungintzan diren irudi gailenenei, protagonismo nazionala eta nazioartekoa dutenei, egingo die harrera Gipuzkoak. Teresa Helbig-en presentzia gauzatutako amets bat da; garrantzi handiko momentu batean dator, proiektua hazten eta irmotzen ari denean. Nabarmentzekoa da, gainera, gure gozamenerako Sophie et Voilà berriro ere Modaren Astean izatea, balioetsi beharreko presentzia baita berea. Azken finean: gehitzen doaz parte-hartzaileak, izen handiko markak, hasiak gara mugitzen Espainiako top diseinatzaileen zirkuituan, eta modaren sei egunetan hurbilduko diren ia 13.000 pertsonek disfrutatuko dituzte Festibal hau gurea izatea eramango duten era guztietako jarduerak”.
Urriak 25. Desfileak Balenciaga Museoan
Edizio honetan, Teresa Helbig izango da Balenciagan desfilatuko duen firma, Sophie et Voilà-rekin batera. Urriaren 25ean, Goi mailako Joskintzak bete egingo du Museoko espazio dotorea berrogeita hamarren bat sorkuntza enblematiko erakutsiko dituen ‘show’ batean. Teresa Helbig, azken 20 urteetako zuzendari kreatibo handienetako bat, Sophie et Voilà nazioarteko firmarekin batera izango da protagonista, hiru urtetan nazioartean hedapen nabarmena izan ondoren eta Elle International Award 2018 sari handia lortu eta gero.
Egun horretan bertan, ostegunean, solasaldiak, fashion filmak eta tailerrak ere izango ditugu Tabakaleran GK Green Fashion-ek bultzatuta. “Gure presentzia ‘ezinbesteko’ bat bilakatu da. Edizio honetan, ehungintzako lau proiekturen inguruko hitzaldiez eta ohiko tailerrez gain, fashion film bat proiektatuko da, ekonomia zirkularrari buruzko hausnarketa eta eztabaida batera eramango gaituena”, adierazi zuen Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatu José Ignacio Asensiok.
Gemma Gómez (Slow Fashion Next), Ben Ramsden (OrganikMark), Estel Vilaseca (It Fashion), Idoia Franch (“Cosiendo el mañana”-ren egile) eta Blanca Gomara izango dira ‘green’ programa baten buru; sektore profesionalari ez ezik, publiko orokorrari ere zuzendua.
Urriak 26. Face to Face eta Kutxa Kultur Moda Getarian
‘Face to Face’-ak eta eztabaidarako unea izango dira egun horretako protagonista, Donostia-San Sebastián Moda Klusterrak ‒Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa‒ bultzatuta, urriaren 26an, San Telmo Museoko Hitzaldi Aretoan. Bertan izango ditugu Teresa Helbig, edizio honetako izar gonbidatua, eta Mónica Carbonell, ehungintzako branding-ean aditua.
Arratsaldean, AEG Berrikuntza Eskolan jarraituko du programak. Bertan, master class bat emango da iritsi nahi den publikoarengan emozioak sorrarazteko istorioak nola kontatu ikasteko eta modako firmek oihartzun handiagoa izatea lortzeko. “Hiru urte daramatzagu lanean ‘San Sebastián’ marka eta bere kideak ‒300 baino gehiago‒ toki mailatik harago nabarmentzea lortzeko. Alkateordetzak bultzatutako marka honek inpaktu handiko proiektuen marka eragilea dela erakutsi du, besteren artean Donostiako Zinemaldiarekin batera. GdM San Sebastián Moda Festival hau lurraldea sustatzeko gure industriak duen ekitaldi garrantzitsuena da”’, azpimarratu zuen Ernesto Gascok.
Desfileekin jarraituta, urriaren 26ko egunak berriro eramango gaitu Balenciaga Museora, Getarian beste pasarela egun batez gozatzeko, oraingo honetan Kutxa Kultur Modako egoiliarren bigarren promozioaren eskutik. Marta Arribas, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince izango ditugu beren bildumak aurkezten. “Aukera paregabea izango da bost diseinatzaile horientzat. Oso pozik gaude eta uste dugu desfile honek balio erantsia ematen diola Festibal osoari”, adierazi zuen Kutxa Kulturreko zuzendari Mikel Mendartek.
Maiatzak 27. Desfileak San Telmo Museoan
Maiatzaren 5ean, San Telmo Museoko elizak berriro hartuko du hainbeste esperotako hirugarren desfile eguna. Goizean, hamalau izango dira 2018/2019 udazken-neguko joerekin pasarela zeharkatuko duten bildumak (Kett, Molupita, El Corte Inglés, Maider Alzaga, Laia Varela, Luhei, Las Cosas de Valen, Muxugorri, Anhelo, Aldabaldetreku, Ramón Ezkerra eta Manuela va de fiesta) eta arratsaldean hiru desfile handi izango dira, Sophie et Voilà, BOX San Sebastián eta Zergatik euskal firmenak. Ondoren iritsiko da Teresa Helbig-en eta Isabel Zapardiez Haute Couture-ren txanda, Donostian lehenbiziko aldiz aurkezten den ikuskizun zoragarri batekin.
Maiatzak 2 eta 6, azokak, tailerrak eta pop up. Azaroak 2 , Hiri Pasarela
GdM San Sebastián Moda Festibalen 2018/2019 udazken-neguko edizioak berriro izango du leku bat tokiko diseinatzaileentzat Garbera zentro komertzialean; estilismo eta visual merchandaising-eko tailerrak eta ehungintzako I+G+B prestakuntza emango dira bertan; eta Pop Up tradizionala ere egingo da Hotel de Londres y de Inglaterra-n.
Oraingo honetan ere, azaroaren 2ra arte luzatuko da ekitaldia; tokiko denden desfile bat eramango da Grosera “Donostiako auzoak dinamizatzeko apustu batean. Kasu honetan Groseko, Intxaurrondoko eta Altzako dendek nabarmendu egingo dute beren produktuaren berezitasunak duen balioa”, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendari Juan Emilio Andradesek.
1968