Mosaico Italiarra 2 aurkeztu da, Italiaren kronika zinemaren bitartez
Mosaico Italiarra 2 aurkeztu da, Italiaren kronika zinemaren bitartez
Gaur goizean aurkeztu da Koldo Mitxelenako prentsa aretoan, urriaren 30ean hasiko den "Mosaiko italiarra, zinemaren eta literaturaren artean" zikloaren bigarren edizioa ezagutarazteko eta zabaltzeko. Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren babesa izan du Italia Txiki Elkarteak ekitaldi hau aurrera eramateko.
Denis Itxaso Kultura diputatuak zinemagintza italiarraren ekarpena azpimarratu du, europar guztioi gertukoa zaigun errealitate baten erretratua egiten baitu, eta gaur egun indarrean jarraitzen duten gai sozial eta politikoak jorratzen baititu. "Ezberdintasun soziala, indarkeria, ustelkeria edo etorkizun zalantzagarri baten aurrean dagoen ezinegona; zenbait kasutan duela 40 edo 50 urte filmatuta egon arren, film hauetan jorratzen diren gaiek leialki deskribatzen dituzte gure egungo kezka sozialak". Mosaico 2 zikloak aukera ematen digu Italiatik guretzako oso gertukoa den errealitate horretara hurbiltzeko, Itxasok esan duenez.
Mosaico Italiano 2 MI2 Italiako zinemagintzan zehar egindako bidaia da. Horretarako, zortzi film proiektatuko dira hilero; filmen aurretik sarrera bat egingo da, eta ondoren eztabaida. Nabarmentzekoak dira, batetik, Maurizio Regosa kritikari italiarraren presentzia, zeinak Leonardo Sciascia idazleari eskainitako trilogia irekiko duen lehen saioa inauguratuko baitu; eta, bestetik, bi egun martxoan, mafiaren fenomenoari eskainiak. Egun horietako batean, 25ean, Los cien pasos filma proiektatuko da, Peppino Impastatoren bizitzari buruzkoa. 26an, berriz, mahai-inguru bat egingo da, parte hartzaile hauekin: Iñigo Domínguez kazetari eta idazlea; Giovanni Impastato, mafiaren kontrako borrokan gehien nabarmentzen den figura siziliarretako bat eta Peppinoren anaia; eta Ornella Tirone, LiberaMente Kooperatibako ordezkaria, gizarte siziliarretik pentsamolde mafiosoaren aurkako kontzientziazio-lana egiten ari dena.
Zikloa 2020ko ekainean amaituko da, Apericoncerto batekin.
Gurekin izango zaretelakoan, har ezazue gure agurra.
Informazio gehiago:
https://www.italiatxiki.org/2019/mi2-mosaico-italiano-2-fra-cinema-e-letteratura/
1741