Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasun Departamentua emakumeen elkarte eta etxeekin lanean ari da indarkeria matxistaren aurkako protokolo bat egiteko Lurraldebusen

Mugikortasun Departamentua emakumeen elkarte eta etxeekin lanean ari da indarkeria matxistaren aurkako protokolo bat egiteko Lurraldebusen

Azahara Domínguez buru duen departamentuak bat egin du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Emakundek bultzatutako kanpainarekin. Asteazken honetatik aurrera, sentsibilizazio bideoak ematen ari dira bai autobusetan bai geltokietako paneletan.

2023/11/23
Azahara Domínguez diputatuak eta Iván Pedreira Mugikortasun zuzendariak Emakunde kanpainako kartelarekin.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Hezkuntza afektibo-sexual egokirik ez dagoenez, gure gazteek pornografian erreferente bat bilatzen dute. Errealitate horrek gizarte-deriba arriskutsu bat ezartzen digu; izan ere, txertatzen dituzten mezuek zuzenean erasotzen diote emakumeen duintasunari, eta genero-desberdintasunean sakontzen dute"

Larunbat honetan, hilak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du Emakundek abiatutako kanpainarekin. Ostegun honetatik abenduaren 22ra bitartean, gure autobusek sentsibilizazio bideoak emango dituzte linea guztietan, eta geralekuetako informazio-paneletan ere argitaratuko dira. "Lurraldebusek pertsona guztien kontzientzian sartu beharko lukeen mezu baten berri ere ematen du; izan ere, aurrerapen teknologikoetan eta informaziorako eta kulturarako sarbidean ematen ditugun aurrerapausoek, aldi berean, emakumearenganako errespetua zaindu behar dute", nabarmendu du Azahara Dominguez diputatuak.

"Hezkuntza afektibo-sexual egokirik ez dagoenez, gure gazteek pornografian erreferente bat bilatzen dute. Errealitate horrek gizarte-deriba arriskutsu bat ezartzen digu; izan ere, txertatzen dituzten mezuek zuzenean erasotzen diote emakumeen duintasunari, eta genero-desberdintasunean sakontzen dute", ohartarazi du., gogoratuz, hamar eszenatik ia bederatzik emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo ahozkoa dutela.

Ildo horretan, diputatua kezkatuta agertu da Donostiako hainbat ikastetxek jarri berri duten salaketagatik; izan ere, egiaztatu dute adingabeen artean bi whatsapp talde masibo zeudela, eta talde horietan eduki pornografikoa eta matxista partekatzen zirela. “Errealitate horrek, gertakari isolatua izatetik urrun, agerian uzten du gure gizartean oraindik errotuta dauden desberdintasun sakonak. Horiek desagerrarazteko lanean jarraitu behar dugu", berretsi du.

Testuinguru horretan, Mugikortasun Departamentua lanean ari da Lurraldebuseko zerbitzuetan gerta daitezkeen eraso matxistak prebenitzeko protokolo bat prestatzeko, horrela gure autobusak emakumeentzako leku seguruagoak izan daitezen. Horretarako, Azahara Dominguez diputatua topaketa batzuk egiten ari da lurraldeko hainbat emakume-elkarterekin eta emakume-etxerekin, haien ikuspegia eta esperientzia protokoloan txertatzeko. Protokolo hori datorren urtean gauzatuko da.

"Emakumeen aurkako indarkeria desberdintasun-modu sendoenetako bat da, eta erakunde publikoen zein eragile pribatuen konpromisoa behar du desagertzeko lanean jarraitzeko", bukatu du.
 

  

1282