Mugikortasunak 14.520 euro bideratuko ditu Andoainen berdintasunezko hirigintza sustatzeko eta «Mapa Morea» egiteko
Mugikortasunak 14.520 euro bideratuko ditu Andoainen berdintasunezko hirigintza sustatzeko eta «Mapa Morea» egiteko
Mugikortasunak 14.520 euro bideratuko ditu Andoainen berdintasunezko hirigintza sustatzeko eta «Mapa Morea» egiteko
Andoaingo Udaleko Berdintasun Lansailak sustatzen du «Mapa morea», Mugikortasuneko Foru Departamentuaren babes ekonomikoarekin, eta eguneratu da herritarren partaidetzako prozesu aktibo baten bidez. Helburua zen hiriko espazio publikoetan ongizatea eta herritarren bizikidetza izatea nagusi, inklusioa, eta, bereziki, genero berdintasuneko irizpideak, kontziliaziorako eta zaintzetarako mugimendu beharretan jarrita arreta, argi izanda ezinbestekoa dela kaleak, plazak eta Andoaingo gainerako espazioak gizon eta emakumeek berdintasunez erabili eta gozatu ahal ziatea.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 14.520 euro jarriko ditu «Mapa Morea» proiekturako. Proiektu horrek erantzuten dio herritarren partaidetzako prozesu bati, eta helburua da Andoaingo hiri antolamenduak erantzun diezaion berdintasuneko eta inklusioko printzipioari, arreta jarrita genero ikuspegia txertatzean hiri plangintzan. «Mapa Moreak» bereziki lantzen du herriko hiri errealitatearen diagnostikoa hiri planteamendu inklusibo eta berdinzalea duten herri eta hirietatik.
Lehen urrats hau funtsezko abiapuntua da berdintasunezko hirigintza integratzaileko ekintzak ezartzeko Andoaingo espazio publiko guztietan. Ekintza horiek, genero ikuspegia txertatzearekin batera, funtsezko printzipio izango dituzte inklusioaren, osasunaren, jasangarritasunaren inguruko hirigintzakoak eta arreta berezia jarriko dute Andoaingo antolaketa bateragarria izan dadin kontziliazioarekin eta erantzun diezaien Gipuzkoa guztian gertatzen diren eta zaintzetarako mugikortasunaren exijentziei erantzuten dieten aparteko mugimenduei.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak nabarmendu duenez, «Mapa Morea berdintasunezko hirigintzako proiektua da, eta bikaintasunagatik nabarmendu da. Departamentutik berdintasunezko hirigintza sustatzeko udalei ematen dizkiegun programan bikain txertatzen da. Andoainek egunez egun eraldatzeko konpromisoa du, espazio publikoak guztiek goza ditzaten, ez gizonek soilik. Berdintasunaren eta herritar ororen irisgarritasun unibertsalaren aldeko lan hau bat dator herritarren eskaerekin, eta baita departamentu honek berdintasunezko hirigintza inklusiboaren alde egina duen apustuarekin, Gipuzkoako hiri eta herriak ongizateko, segurtasuneko, irisgarritasuneko eta inklusioko adierazleen baitan eraiki eta egokitu daitezen, baina ezinbestean, arreta jarrita gizon eta emakumeen arteko berdintasuneko printzipioei, segurtasunez eta baldintza beretan gozatu behar baitituzte herrietako plazak eta kaleak».
Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Petra Romero Berdintasuneko zinegotziak azpimarratu dute Udalak elkarte feministekin eta eragile sozial inplikatuekin batera burutzen duen lana, Andoainen hirigintza eraldaketa lortzeko eta genero berdintasunaren ikuspegia ezinbesteko eta funtsezko elementu izan dadin, horrela Andoain pertsona guztientzat pentsatutako hiria izateko, gizon nahiz emakumeentzat.
Ildo horretan, «Mapa Morea»ren bidez, asmoa da agerian uztea herri guztiko espazio publikoaren gabeziak eta aktiboak, diagnostikoaren ondoren urgentziaz jarduteko espazio publiko jakinak eta emakumeen segurtasunerako bereziki delikatuak direnak hobetzeko hiri jarduketetan. Proiektu horren helburua da azterketa sakonagoa egitea eta konponbide sendoagoak aurkitzea, herri guztian berdintasunez eta segurtasunez ibili ahal izateko.
Maider Lainez Andoaingo alkateak azpimarratu duenez, «udalak partaidetza prozesu bat jarri du abian hiri diagnostiko bat burutzeko genero ikuspegitik, eta helburua izan da hiri ingurunea berrikustea emakumeen segurtasun faltaren ikuspegitik, nahiz eta azterketa honek hiri plangintzan eta diseinuan gutxi baloratu ohi diren alderdi gehiago ere aztertzen dituen».
Bestalde, Petri Romero Andoaingo Udaleko Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, «Andoagino Berdintasun Lansailetik sustatu dugu gure «Mapa Morea», herritarren parte-hartzearekin. Hiri plangintzako ekintza bat da, genero ikuspegia txertatzen duena, irisgarritasuneko, ongizateko eta bizikidetzako irizpideak oinarri hartuta eraikia, eta kontziliaziorako eta zaintzetarako mugikortasun beharrei erantzuteko. Gure parke, kale eta plazak pertsona ororentzako pentsatutako espazio publiko izatea nahi dugulako. Emakumeok berdintasunean, aske eta seguru sentitzeko espazioak».
Andoaingo Udalaren ekimena bideratzen da espazio publikoek berdintasunezko irisgarritasuna izatera, eta hori guztiz bat dator Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako politikekin, horien helburuen artean baitaude emakume eta gizonen berdintasuna lortzea Gipuzkoako herri eta hirietako antolaketa eta plangintzetan, arreta jarrita irisgarritasun unibertsalean, inklusioan, segurtasunean eta ongizatean, eta, bereziki, mugikortasuna segurua izan dadin eta kalitatez erantzun diezaion zaintzarako mugikortasunari, eta baita Gipuzkoako pertsona ororentzako ezinbestekoa den kontziliazioaren beharrei.
3175