Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasunak laneko estereotipoen haustura aldarrikatzen du Lurraldebuseko gidariak ikusaraziz bere azken kanpainan

Mugikortasunak laneko estereotipoen haustura aldarrikatzen du Lurraldebuseko gidariak ikusaraziz bere azken kanpainan

Rafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, eta José Antonio Santano, Irungo alkatea, kanpainako protagonistekin izan dira.

2022/09/21
Mesa redonda de la presentación

Rafaela Romerok 2022ko Mugikortasunaren Europako Astearen testuinguruan lan-berdintasunaren alde egindako apustua mahai-inguru bat egin da Irungo Oiasso Museoan, eta bertan Leire, Maixa, Begoña, María, Mª Jose eta Amaiaren istorio pertsonalak ezagutu ahal izan ditugu. Guztiek badute gauza komun bat: tradizionalki gizonentzat erreserbatutako sektore batean langile gisa duten adibidea.

Juan Carlos Etxeberriak gidatutako hitzaldian, Mikel Mata El Diario Vasco-ko eta Aitor Silva Cadena SER Irungo kazetariek ere parte hartu dute, eta diputatuak adierazi duenez, “emakumeok Lurraldebusen erabiltzaileen % 60 gara, baina gidarien % 17 baino ez gara. Mugikortasuna eskubide gisa aipatzen badugu, bada garaia emakumeek eskubide horretan duten parte-hartzea handitzeko. Mugikortasun-bilerak ikusi besterik ez dago, bai tokian-tokian, bai Europan; ez dago emakumerik zuzendaritza-postuetan, eta errealitate hori aldatu egin behar da”.

Emakume gehiagoren falta sumatzen dute erantzukizun-postuetan, idei horrekin ados geratu dira kanpaina honetako progonistek, Lurraldebuseko gidariak. Bokaziozko gidari gisa definitu direnak. Hori dela eta, Romerok nabarmendu du “kanpaina hau oso beharrezkoa zela, emakumeek garraio-enpresetan duten parte-hartze maila eskasari buruzko Europako txostenajk benetan kezkagarriak daudelako”.

Bestaldetik, Jose Antonio Santano Irungo alkate eta Espainiako Udalerrien Federazioko presidenteak emakume horiek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu du: "Oso garrantzitsua da, herritarrei begira lan egiten dutelako, eredu gisa eta gizartearen artean normalizatuz emakumeek edozein lanpostu eskura dezaketela". Alkateak Irungo hiri-autobusaren lehenengo emakume gidaria gogoratu du: "Hasieran ondo pasatu ez zuen emakume bat da, baina oso maskulinizatuta zegoen eremu batean lekua egin zuen".

Gidariek hitza hartu dute beren esperientziak azaltzeko. Leire Billelabeitiak (TBH) esan duenez, orain dela gutxi arte, enpresa batzuek ez zituzten emakumeak kontratatzen, eta gainerako lankideek errealitate hori berretsi dute. Zailtasunak gorabehera, bat etorri dira honako hau esatean: “Nahiz eta oraindik horrelako iruzkinak aurkitzen ditugun, zurekin seguru joango gara?”. Zorionez, gauzak aldatzen ari dira. Lankideen laguntza orokorra ere nabarmendu nahi izan dute. Mª José Atienzak (Avanza) adierazi duenez, “beti tratatu naute beste bat bezala, bai beraiengatik, bai enpresarengatik”.

Partekatu dituzten anekdoten artean, erabiltzaileekin sortzen den harremana nabarmendu dute, ia adiskidetasunarena, batez ere herri txikiei zerbitzua emateko lineei dagokienez: “Oso lanbide polita da hau, eta herritarrekin harremanetan egoteko aukera ematen dizu”.

Gainera, gidari gisa profesionalki garatu nahi duten emakumeak horretan saiatzera animatu dituzte guztiek. Begoña Gonzálezek (Bilman Bus) gomendatu duenez, “bakoitzak bere urratsak egin behar ditu, baina esan diezazueket gidabaimen guztiak edukitzeak lan-aukera irekitzen duela, bestela ez litzatekeena”.

Mahai-inguruan, Lurraldebusen zazpi gidari protagonista dituen kanpainaren bideoa erakutsi da, sare sozialetan eta tokiko telebistetan zabalduko dena. Oharrari erantsitako ikus-entzunezko materialaren artean aurkituko duzue erantsita.

  

4223