Mugikortasuneko Departamentuak eta Ordiziako Udalak bilera bat egin dute Lurraldebusen zerbitzuan aldaketak egitea aztertzeko
Mugikortasuneko Departamentuak eta Ordiziako Udalak bilera bat egin dute Lurraldebusen zerbitzuan aldaketak egitea aztertzeko
Mugikortasuneko Departamentuak eta Ordiziako Udalak bilera bat egin dute Lurraldebusen zerbitzuan aldaketak egitea aztertzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak erantzun egingo dio Ordiziako Udalak igorritako bizilagunen eskaera bati, eta Lurraldebusen geraleku bat berreskuratuko da Altamira auzoan.
Marisol Garmendia diputatuaren bisita hori Gipuzkoako alkateekin egiten ari den harremanen errondan sartzen da. Horren helburua da garraio publikoaren berrantolaketaz hitz egitea, eta beharrezko doiketak egitea aztertzea, zerbitzua eraginkorragoa izate aldera.
Ordiziako Udalaren xedea da mugikortasuna modu integralean hobetzeko lana egitea hurrengo hilabeteetan.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak bilera bat egin du Ordiziako alkate José Miguel Santamaríarekin; lansaioan, hainbat proposamen aztertu dira, Ordizian Lurraldebusen ibilbideak, geralekuak eta zerbitzuak berrantolatzearren. Harreman horien lehen emaitza gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak erantzun egingo dio Ordiziako Udalaren eskaera bati, Altamira auzoan kendu zen geralekua berriro jartzekoari, alegia. Eskaera bizilagunek egin zuten, autobus geralekua auzotik gertuago jartzeko, eta apirilean, jada, prest egongo da.
Garmendia diputatua harremanak izaten ari da lurraldeko alkateekin, eta horien ondorio nabari bat da herritarrentzat hobekuntza garrantzitsuak eragin direla. Oso adibide ona Ordizia da, non Marisol Garmendia Altamira auzora bertara inguratu den, Ordiziako alkate José Miguel Santamariarekin. Horrek, eskerrak eman dizkio Aldundiari geraleku berriaren eskaerari erantzun diolako; alkateak adierazi duenez, erabaki horrekin auzoko bizilagunen eskaera bati kasu egin zaio, zeren eta urte asko baitira bere garaian galdu zen geralekua berreskuratzeko eskatzen ari direla; eta, orain, baiezko erantzuna jaso dute Aldundiaren aldetik.
Ordiziako alkateak adierazi duenez, 2016ko bigarren hiruhilekoan aztertu asmo dugu Ordiziako mugikortasuna bere osotasunean. Trafikoan egin beharreko aldaketak, aparkalekuen beharra, bidegorri sarea, garraio publikoa; azken finean, mugikortasunaren planifikazioa.
Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuari jakinarazi dio oinarrizkoa dela auzoei zerbitzuak eskaintzea, xedea denean, kasu honetan bezala, auzoak biziberritzea; eta Garmendiak adierazi duen bezala, autobus geralekua auzora gerturatzea da, garraio publikoaren bidez mugikortasuna sustatzearen alde egitea. Diputatuak zein alkateak adierazi dute erantzun ona espero dutela auzotarren aldetik, aipatutako erabakia hartu ondoren.
Geraleku horretaz gain –datorren hilean martxan egongo da–, diputatuaren eta alkatearen arteko topaketak balioko du herri horretako Lurraldebusen hainbat ibilbide eta zerbitzuren aldaketa aztertzeko; Marisol Garmendiak baieztatu duen bezala, garraio publikoaren eraginkortasun handiago baten bila, eta ordiziarrei garraio publikoaren erabilera errazteko.
1812